Pedro Sanchez
Chivite, hunkituta: "Espero dut Santos gai izatea bere errugabetasuna frogatzeko"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "diagonalean, ez sakonean" irakurri ahal izan du UCOren txostena, eta irakurri duena "ez dator bat nire ibilbide politikoa partekatu dudan pertsonarekin, nire alderdikidea eta laguna baita".
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
Sanchezek iragarri du PSOEren kontuak ikertzeko auditoria bat martxan jarri eta zuzendaritza aldatuko duela
Alderdiak Madrilgo Ferraz kalean duen egoitza nagusian emandako prentsaurrekoan, Santos Cerdan alderdiko Antolakuntza idazkariak dimisioa eman ostean, Sanchezek esan du ustelkeriaren aurrean bere erantzuna hartu duen desengainuaren tamainakoa izango dela.