Feijook demokraziaren aurrean "errenditzeko" eskatu dio Sanchezi, eta hura ordezkatzeko prest agertu da
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak demokraziaren aurrean "errenditzeko" eta hauteskundeak deitzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Madrilgo Espainia plazan egin ditu adierazpen horiek Feijook, Alderdi Popularrak igande eguerdirako deitutako kontzentrazioan milaka lagun (100.000, antolatzaileen arabera; erdia baino gutxiago, Gobernu Ordezkaritzaren arabera) aurrean zituela.
"Errenditu zaitez demokraziaren aurrean. Dei itzazu hauteskundeak. Inork ez zizun hau egiteko botorik eman", esan dio Feijook Sanchezi hitzaldi kartsu batean, eta "duintasunaren eta askatasunaren iraultzaren buru" izateko prest agertu da.
Feijook Sanchez ordezkatzeko gertu dagoela adierazi du: "Espainia prest dago eta ni prest nago. Orain falta den bakarra da Sanchezek hautetsontziak jartzeko eta espainiarrei galdetzeko adorea aurkitzea".
Milaka lagun bildu dira igande honetan Madrilgo Espainia plazan, PPk Pedro Sanchezen gobernuaren "degradazioa" salatzeko "Mafia ala demokrazia" lelopean deitu duen elkarretaratzean.
Parte-hartzaileek Espainiako banderak eta aterkiak eraman dituzte, eta ez PPkoak (bakarren batzuk baino ez dira ikusi), Alberto Nuñez Feijook eskatuta. Izan ere, Espainiako popularren buruak PPren sinbologia duten objekturik ez eramateko eskatu du bilkura bezperatan, beste alderdi batzuetako bozkatzaileak bereganatzeko.
Alderdi Popularreko erkidegoetako eta eskualdeetako presidenteek babestu dute Feijoo, baita Mariano Rajoy eta Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiek ere; Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia ere zen tartean.
Ekitaldia hasi aurretik Feijook kazetariei esan dienez, gaurko bilkura "guztiz modu positiboan demokraziaren alde" egin zedin nahi zuen.
Besteak beste, "Democracia sí, mafia no" ("Demokrazia bai, mafia ez"), "Ni mafia ni sanchocracia, queremos democracia" ("Ez mafia ez sanchokrazia, demokrazia nahi dugu"), "Unidos por una España mejor" ("Espainia hobe baten alde elkarturik") eta "Que te vote Gepetto" ("Bozka zaitzala Gepettok") leloak zituzten pankartak eraman dituzte parte-hartzaileek. Gaurkoan ere, DJ Pulpo izan da musikaz girotzeko arduraduna, eta Sanchezen gobernuaren "gezurrak" kritikatu ditu kantu eta kantu artean.
Azken egunotan, PPko buruak Madrilgo Espainia plaza betetzeko deia egin die "hainbeste ustelkeria, doilorkeria eta gezurrekin nazkatuta" dauden espainiarrei. "Sanchez soberan dago, lotsa hau gainetik kendu behar du Espainiak", esan zuen larunbatean Santanderren. Bertan hitz eman zuen erakundeen "erabateko garbiketa" egingo duela Moncloara iristen bada.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.