Pello Otxandiano
2024/09/27 - 13:43
Pradalesek bere "herri ikuspegia" defendatu du, EH Bilduk haren "lidergoa" zalantzan jarri ostean
Lehendakariak oposizioburuari erantzun dio bere hitzak entzunda ematen duela soilik EH Bilduk edo Otxandianok berak dutela herri ikuspegia.
2024/09/27 - 11:23
Iriartek uste du erabakitzeko eskubideaz EAJrekin Gipuzkoan lortutako ituna "neutralizatuko" duela PSE-EEk
EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen eledunak salatu duenez, EAJk eta PSE-EEk "bi gobernu baleude bezala" funtzionatzen dute. Bestalde, zerga sistemaren erreforman Gipuzkoan erdietsitako adostasuna Araba eta Bizkaira zabaltzea nahi du Iriartek, "sistema justu eta progresiboa lortzeko".
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/06 - 12:17
Lehendakariak planteatutako ''kode etikoa hausten lehena'' izatea leporatu dio Otxandianok Ortuzarri
Pello Otxandianok adierazi duenez, Pradalesek euskal jarduera politikoan eredugarritasuna bermatzeko proposatutako kode etikoaren "ahuldade handienetako bat" da "eragileen eta jendearen borondatearen esku" uzten duela hori betetzea. "Nork arbitratzen du hau?" galdetu du Otxandianok.
2024/09/04 - 14:56
Pradalesen kode etikoan ''klientelismoaren'' bukaera sartzea eskatu du Otxandianok
"Gestio publikoan ejenplariedadeaz" hitz egin behar bada, "lagunkeriaren" arazoa mahai gainean jarri behar dela adierazi du EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
2024/09/04 - 13:12
AHTari buruzko eztabaida publikoa "esperpento politikotzat" jo du Pello Otxandianok
EH Bilduko bozeramaileak "lurralde interesak" ikusten ditu Nafarroarekin lotzeko aukerak defendatzeko agintarien moduan. Bere alderdiak Gobernuaren gainean duen kontrol parlamentarioari dagokionean, "normaltasunaren barruko jarduera ekonomikoa" dela azaldu du.
2024/09/02 - 12:28
Pradales lehendakariaren ustez, ''EH Bilduren hitzak ez datoz bat ekintzekin''
Imanol Pradales lehendakariak adierazi duenez, EH Bilduk erabaki behar du "oposizio eraikitzaile baten parte izan nahi duen" edo "oposiziotik lan erabat suntsitzailea egin nahi duen".
2024/07/15 - 13:54
Osakidetzak "epe ertain-luzeko begirada" behar duelakoan, aurrekontuen eztabaidatik bereiziko du EH Bilduk
Hala iragarri du Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak lehendakariarekin bildu ostean. "Luze" eta "giro onean" batzartu dira biak Ajuria Enean, ezkerreko buruzagiak aitortu duenez. Estatus politiko berriaren inguruan "konfiantza esparru bat" sortzeko eskatu dio, halaber, Pradalesi.
2024/07/15 - 13:35
Pello Otxandiano: ''EH Bilduk ez du Osakidetza aurrekontuen eztabaidara lotuko''
EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, Pradales lehendakariarekin egindako bilera "oso ondo" joan da. "Herri honi bultzada berri bat emateko aukera marrazten da", adierazi du Otxandianok. Osakidetza eta estatus politiko berria izan dituzte, besteak beste, mintzagai Pradalesek eta Otxandianok.
2024/07/15 - 11:54
Imanol Pradales lehendakariak Pello Otxandiano hartu du Ajuria Enean
Osakidetzaren egoeraz gain, autogobernua eta Estatuarekiko harremana izango dira, ziurrenik, Pradales lehendakariaren eta Pello Otxandiano EH Bilduko bozeramailearen arteko bileraren gai nagusiak.
2024/07/15 - 10:30
Albiste izango dira: Pradales-Otxandiano bilera, Trumpen kontrako atentatua eta sanferminen balantzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/28 - 11:49
Pello Otxandiano: "Autogobernua eta estatus politikoa izan behar da legegintzaldi honetako gai nagusia"
EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, "mugarik gabeko" eztabaida bat egin behar da Gasteizko ganberan. Bestalde, Otxandianok begi onez ikusten du Osakidetzaren inguruan herri ituna adosteko Pradales lehendakariak egindako proposamena.
2024/06/24 - 11:12
Otxandiano: ''Autogobernuaren eztabaidari ekiteko abiapuntua definitu behar da''
EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ustez, "hauxe da momentua" autogobernuaren eztabaidan aurrera egiteko. Horretarako, abiapuntua zein den argitzea falta dela uste du, eta hori bota du faltan EAJ-PSE akordioan.
2024/06/22 - 16:04
“Herri honen inguruko azterketa egiteko unea da; izango ditugu aukerak beste alderdiekin elkarlanean aritzeko”
Pello Otxandianok, EH Bilduren lehendakarigaiak, herri honen kargu egiteko unea dio, horretarako bizi dugun egoeraren azterketa baten beharra azpimarratuz. Gainera, gainerako alderdiekin elkarlanean aritzeko prestutasuna ere erakutsi du.
2024/06/21 - 09:42
Albiste izango dira: Pradales lehendakari, kirolean euskara sustatzeko plana eta Finantza Kontseilua Bruselan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/20 - 22:54
Imanol Pradalesek Iñigo Urkulluren besarkada jaso du lehendakari izendatu dutenean
Txalo artean, Urkullu lehendakaria izan da Pradales zoriontzen lehena. Besarkada sentitua, belaunaldien arteko erreleboa sinbolizatzen duena. Ondoren, Pradalesek PSEko buruaren eta oposizioko buru Pello Otxandianoren zorionak jaso ditu.
2024/06/20 - 20:43
Otxandianok eskua luzatu dio Padralesi 'akordio zabalak' lortzeko, eta honek erantzun dio ez dela fio
Pello Otxandianok eskua luzatu dio Imanol Pradalesi herri akordioak lortzeko, "elkar ulertzera behartuta gaude". Hala ere, Pradalesek erantzun dio ez dela fio «bere ikuspegiaz, bere betiko adanismoaz, Legebiltzarrari hamarkadetan izan dioten mespretxuaz».
2024/06/20 - 19:17
Diezek Otxandianori: ''Zure hautagaitza kosmetika hutsa da, jendearen benetako arazoetan murgildu gabe”
EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak azpimarratu duenez, jeltzaleek eta sozialistek "ezberdinen arteko" akordioa lortu dute; hobetzen, aurrera egiten eta eraikitzen lagunduko duten elkargune berriak bilatzeko.
2024/06/20 - 15:59
Otxandianok "etorkizuneko herri-proiektu" baterako deia egin eta estatus politiko berrirako eskua luzatu du
EH Bilduren lehendakarigaiaren arabera, herri proiektu horrek eskatzen du beste gobernantza eredu bat. Autogobernuari lotuta, "herri honentzat akordio zabal eta nahikotasunezkoa lortzeko" aukera aprobetxatu egin behar dela gaineratu du.
2024/06/20 - 13:11
Estatuaren eta euskal nazioaren arteko aitortza printzipio duen estatus berria aldarrikatu du Otxandianok
Gaur egungo markoa oso higatuta dagoela defendatu du eta aldatzeko momentua orain dela argi utzi nahi izan du. Horretarako EH Bilduren eskua luzatu du.