Podemos Euskadi
2025/02/10 - 21:13
EAJk, Sumarrek eta Podemosek erabat baztertu dute EH Bilduk zerrenda bateratuetarako egindako eskaintza
EAJk ez du EH Bilduren eskaintza koherente ikusten, "Madrilera eskutik joatea, eta etxean, zaplaztekoka". Sumar Mugimenduak dio eurak ez daudela "ez salgai ezta EAJrekin ituna egiteko desesperatuta ere", eta Podemos-Ahal Dugu Euskadik Otegiri ohartarazi dio ez diela "bide-orria markatuko".
2025/01/09 - 16:04
Podemos-Ahal Duguren arduradun berriek erabakitzeko eskubidearen eztabaida jorratuko dute jarraitzaileekin
Euskadiko Podemosen zuzendaritzaren eskualdaketa irudikatu dute gaur Richar Vaquerok eta Pilar Garridok. Estatus berriaren eztabaidan euren jarrera eguneratuko dute, baina erabakitzeko eskubidea, betidanik egin bezala, defendatu egingo dute, zalantzan jarri gabe.
2024/12/31 - 19:09
Podemosek Pradalesi esan dio 2025 urte hobea izateko ''jendeari entzun behar zaiola eta ez amestu bakarrik''
"Pradalesek esan digu gazteek beren erara bizi behar dutela, baina ez dakit oso ondo nola bizi daitezkeen une honetan dugun bizitegi-larrialdiarekin edo EAJk errekurritutako Estatuko etxebizitzaren legearekin", adierazi du Richar Vaquerok.
2024/12/27 - 13:58
Bizkaiko Batzar Nagusiek 2025erako aurrekontua onartu dute, EH Bilduren abstentzioarekin
EAJK eta PSE-EEk joan den astean EH Bildurekin itxitako akordioari esker atera dira aurrera kontuak. Elkarrekin Podemoseko eta PPko bost batzarkidek kontra bozkatu dute.
2024/12/26 - 12:47
Vaquerok ziurtatu du Podemosek ez duela "inolako arazorik" erabakitzeko eskubidea aitortzeko estatus berrian
Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiaren arabera, bere alderdia "betidanik" egon da erabakitzeko eskubidea onartzearen alde. "Ez bakarrik gai honetan, maila kolektiboan hartu behar dugun edozein erabakitan gaude eskubide honen alde", esan du.
2024/12/14 - 14:03
Richar Vaquero, Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusi berria
17 botoko aldea atera dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Echeveste hautagaiari (385 boto bildu ditu).
2024/12/09 - 13:30
Elkarrekinek ez du oraingoz Arabako aurrekontua babestuko, eta 35 zuzenketa egin ditu
Horrez gain, bi akordio politiko eskatu ditu: Aldundiak Etxebizitza Ministerioari zerga datuak ematea etxebizitza gune tentsionatuak izendatzeko, eta Aldundia erresidentzia pribatuetako langileen baldintzen negoziazioan sartzea.
2024/12/05 - 17:57
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du Aranako errefuxiatu-zentroaren egitasmoa gelditzeko PPren proposamena
Gasteizen errefuxiatuak hartzeko nazioarteko zentro bat sortzeko proiektua lizitatu zuen Espainiako Gobernuak iazko urtarrilean. Instalazioek 14,1 milioi euroko aurrekontua dute, eta Arabako hiriburuko Arana egoitza zaharrean kokatuko dira.
2024/12/05 - 12:26
Miren Echeveste: "Eider Mendozak erabaki behar du noruntz begiratuko duen, eskuinera edo ezkerrera"
Elkarrekin-Gipuzkoako batzarkide taldeko bozeramaileak argi utzi du Gipuzkoan, EAJ-PSE foru gobernuaren esku dagoela aurrekontuak norekin adostu nahi duten erabakitzea, jakinarazi dietenez, "ezer ez dagoelako sinatuta eta hori horrela, jokoak zabalik jarraitzen duelako".
2024/11/22 - 11:22
Eusko Legebiltzarrak bat egin du EiTB Maratoiarekin 'Eskutitza'ren bertsioarekin abestuz
Euskal legebiltzarkideek babesa adierazi nahi izan diote EITB Maratoiari eta bihotza osatu dute euren eskuekin Hemendik At taldearen kantu ezagunaren bertsioa abestu eta dantzatu duten bitartean.
2024/11/15 - 13:58
EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto-asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/11/15 - 11:49
EAJk 28 eserleku lortuko lituzke, eta EH Bilduk, 27, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto-asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk ordezkari gehiago lortuko lituzkete (13 eta 7, hurrenez hurren). Elkarrekin Podemos, Sumar eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/11/12 - 10:13
EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesa behar dute zerga erreforma Araban eta Gipuzkoan onartzeko
Elkarrekin koalizioa EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari da zerga erreforma aurrera ateratzeko. Bizkaiko Batzar Nagusietan, ordea, jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa dute adostutako zerga erreforma onartzeko.
2024/10/29 - 13:39
Jaurlaritzak oposizioari eskatu dio ''taktizismo politikoak'' alde batera uzteko aurrekontuen negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onartu du 2025erako aurrekontuen proiektua. Ondorengo agerraldian, Noël D'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak jakinarazi du azaroaren 7an abiatuko dutela kontuen negoziazioa oposizioko taldeekin. "Taktizismo politikoak" alde batera uzteko eskatu du.
2024/10/22 - 11:49
Pilar Garridok iragarri du ez dela berriro aurkeztuko Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi kargurako
Buruzagi moreak nabarmendu duenez, alderdian jarraituko du, baina "bigarren edo hirugarren lerroan". Uste du zuzendaritza berria "indartsua" lortuko dela, "nahikoa jende" baitute. Gainera, ez du baztertu hautagaitza bakarra aurkeztea, "alderdian dagoen batasuna tarteko".
2024/09/26 - 15:11
EAJk eta PSE-EEk Maduroren Gobernuaren "abusuak" salatu dituzte, eta hauteskunde-aktak publikatzea exijitu
Legealdiko aurreneko osoko bilkuran Venezuela izan da lehendabiziko eztabaidagaia, EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu duten legez besteko proposamena tarteko. Aurrera egin du ekimenak, aldeko 38 boto, kontrako 7 eta 28 abstentzio jasota.
2024/09/25 - 18:19
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute erabakitzeko eskubidearen eta Estatuarekin bitariko harremanaren defentsan
Gai horien inguruko bi erdibideko mozio aurkeztu dituzte talde abertzaleek. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dute, eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin da.
2024/07/12 - 19:07
Ortuellak Netflixi eskatu dio 1980an herriko ikastetxean gertatutako leherketaren "drama" ez filmatzeko
Netflixek hilaren hasieran iragarri zuen Fernando Arambururen 'El niño' eleberriaren moldaketa egiteko asmoa zuela. Liburuak tragedian hildako haur baten familiaren istorioa kontatzen du.
2024/06/09 - 16:35
Bakearen eta eskubideen aldeko Europa edo gerra giroan murgildutakoa daude aukeran, Pilar Garridoren esanetan
Podemos Euskadiko idazkari nagusiak ekainaren 9 honetako hauteskundeen garrantzia azpimarratu du.
2024/06/04 - 09:57
Albiste izango dira: Nekazarien protestak, maiatzeko langabezia datua eta Hauteskunde eztabaida ETB2n
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.