Presoak
2022/08/17 - 16:34
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua onartu die ETAko sei presori azken hilabetean
Horiekin, 23 dira Eusko Jaurlaritzak 2021eko urriaren 1ean Euskadiko espetxeen kudeaketaren eskumena bere gain hartu zuenetik emandako hirugarren graduak, espetxeetako tratamendu-batzordeen baimenarekin.
2022/08/17 - 14:28
ETAko presoak Euskal Herrira lekualdatzea aldarrikatuko dute Bilboko Aste Nagusian
Konpartsek eta Sarek deitutako mobilizazioak gainerako presoei aplikatzen zaizkien "baldintza berak" ezartzea ere eskatuko du.
2022/08/17 - 14:14
ETAko presoak euskal kartzeletara gerturatzea eskatzeko manifestazioa deitu dute Bilbon abuztuaren 26rako
Bilboko Konpartsek eta Sare Herritarrak "Etxera bidean gertu" manifestazioa antolatu dute abuztuaren 26an Bilboko Plaza Eliptikoan, presoen eta iheslarien egoera normaltzeko.
2022/08/07 - 15:41
"Salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko" eskatu du Etxeratek 15 hondartzatan egindako mobilizazioetan
Elkarteko bozeramaileak salatu duenez, "6 presok bakarrik dituzte irteera baimenak 151k izan behar lituzketenean. Gainera, 27 pertsona bakarrik daude hirugarren graduan, 122 egon behar liratekeenean".
2022/08/05 - 23:09
Itziar Moreno Martinez ETAko presoa Espainiaratu du Frantziak
Moreno 15 urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten 2016an, Oier Gomez Mielgorekin batera, 2011n jendarme bat hiltzen saiatzeagatik.
2022/08/05 - 22:17
Estatu Batuek Errusiarekin presoak trukatzeko "lan" egingo dutela esan du Blinkenek
Estatu Batuetako Estatu idazkariak "bidegabetzat" jo du Brittney Griner saskibaloi jokalari estatubatuarraren atxiloketa. Bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten atzo, drogen jabetza eta kontrabandoagatik.
2022/08/03 - 22:25
Sare Gasteizen mobilizatu da ETAko presoen aurkako salbuespen politika salatzeko
'Etxera bidea gertu' lelopean egindako protestan, ETAko presoei "oraindik aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak" kentzeko eskatu dute.
2022/08/02 - 18:45
ETAko 12 preso lekualdatu dituzte Hego Euskal Herriko kartzeletara
Diego Ugarte Lopez de Arcaute, Iurgi Garitagoitia, Juan Carlos Besance, Zigor Bravo Saez de Urabain, Alicia Lucia Saez de la Cuesta, Mikel Xabier Ayensa, Aitor Garcia Aliaga, Manex Zubiaga, Itziar Alberdi, Juan Jesus Narvaez Goñi eta Iñigo Vallejo dira euskal espetxeetara hurbildutako presoak.
2022/08/02 - 17:43
ETAko presoen salbuespen neurriekin behin betiko amaitzea eskatu du Etxeratek
Presoen egoera "nabarmen" hobetu dela onartu arren, dauzkaten "salbuespen neurriekin" behin betiko amaitzea nahi du Etxeratek. Horregatik, protesta ekitaldiak antolatu ditu igande honetarako Euskal Herriko 15 hondartzatan.
2022/07/24 - 15:52
Sareren arabera, preso "asko falta dira" oraindik euskal kartzeletara iristeko
Bizikleta itzulia Etxarri Aranatzen abiatu zen, eta, egunotan, hainbat euskal herri eta hiri zeharkatu ditu. Sarek ekitaldia antolatu du igande honetarako Gipuzkoako hiriburuan.
2022/07/23 - 23:43
1.700 ekintzailek baino gehiagok parte hartu dute Ipar Euskal Herria "blokeatzeko" mobilizazioetan
Prefeturak debekatu egin ditu Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak askatzea eskatzeko gaurko Ipar Euskal Herria blokeatzeko mobilizazioak. Horietan 26 pertsona atxilotu dituzte, eta dagoeneko aske dira, kargupean.
2022/07/23 - 22:28
Blokeoetan atxilotutako 26 ekintzaileak askatzeko elkarretaratzea egin dute Baionan
Egunean zehar izandako 26 atxiloketak salatzeko, blokeoak eten eta elkarretaratzea egin dute Baionan. Eguna arrakastatsua izan dela uste dute antolatzaileek, helburuak bete dituztelako eta partehartze handia lortu dutelako.
2022/07/23 - 16:20
1.620 ekintzailek parte hartu dute gaur Blokatze Egunean
Bakegileek eta Bake Bideak deituta, hainbat ekintza egin dituzte larunbat goizean errepideak, aireportua, trenbideak eta beste hainbat azpiegitura blokeatuz. Era horretara, 32 urte kartzelaratuta daramaten Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoen askatasuna aldarrikatu nahi izan dute.
2022/07/22 - 22:47
Bakegileek Ipar Euskal Herrian larunbaterako aurreikusita zituzten mobilizazioei eutsiko diete
Prefeturak mobilizazioak debekatu dituen arren, arratsaldean esan dutenez, Blokeatze Egunarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Ipar Euskal Herriko errepodeak blokeatu nahi dituzte, Esnal eta Parot ETAko presoen egoera salatzeko.
2022/07/22 - 18:30
Prefeturak debekatu egin ditu Jakes Esnal eta Ion Parot ETAko presoak askatzea eskatzeko deitutako blokeoak
Bakegileek Ipar Euskal Herrian errepideak, trenbideak eta beste hainbat azpiegitura blokeatzeko deia egin zuten, eta aurreratu dute eutsi egingo diotela deialdiari.
2022/07/21 - 20:46
ETAko 11 preso Euskal Herriko kartzeletara lekualdatu dituzte
Terrorismoaren Biktimen Elkartearen arabera, lekualdaketa horiek "Sanchezek Bilduri bere Memoria Demokratikoaren legea onartzearen ordain gisa emandako saria" dira.
2022/07/08 - 16:08
ETAko presoen zigorren metaketa eta epaileek jartzen dituzten "oztopoak" gainditzeko eskatu du Foro Sozialak
Azken urteetako aurrerapausoak aintzatetsi ditu erakundeak, baina, etor litekeen aldaketa politikoaren beldur, azpimarratu du oraindik bete beharreko urratsak egitea premiazkoa dela, "atzera egiteko oso zaila izango den egoera bat finkatu behar baita".
2022/06/28 - 02:08
Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua kendu die bi euskal presori barkamena eskatu ez dutelako
Duela gutxi, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen barkamena eskatzea ezin daitekeela izan ezinbesteko baldintza preso bati kartzela-baimena emateko, baina, hala ere, Espetxe Zaintzako Epaitegiak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia.
2022/06/25 - 15:04
Fiskaltza ETAko presoei emandako hirugarren graduak errekurritzen ari dela salatu du Etxeratek
Elkarteak ohar batean salatu duenez, hiru kasuetan "aho batez" egin zituzten hirugarren gradurako proposamenak, Zaballa eta Martuteneko espetxeetako tratamendu-batzarrek.
2022/06/24 - 17:01
Izan Bidea-ren ikasturteko azken bilkuran salatu dute kartzela politikak blokeatuta jarraitzen duela
“Izan Bidea” presoen aldeko ekimenaren baitan, bilkurekin jarraitzeko asmoa agertu dute, presoen hurbilketetan eta gradu aldaketetan oraindik ez direlako lortu behar adinako aurrerapauso. Sareko kide Joseba Azkarragak fiskaltzaren jarrera salatu du.