Albiste dira
PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sareren arabera, preso "asko falta dira" oraindik euskal kartzeletara iristeko

Bizikleta itzulia Etxarri Aranatzen abiatu zen, eta, egunotan, hainbat euskal herri eta hiri zeharkatu ditu. Sarek ekitaldia antolatu du igande honetarako Gipuzkoako hiriburuan.
Bizikleta martxaren amaierako ekitaldia, igande honetan Donostian. Argazkia: EFE
Bizikleta martxaren amaierako ekitaldia, igande honetan Donostian. Argazkia: EFE

Sarek Donostian amaitu du igande honetan ETAko presoen herriratzea eskatzeko egin duen bizikleta martxaren hirugarren eta azken etapa. "Etxera bidea gertu" lelopean, itzulia Etxarri Aranatzetik hasi zuten ostiral honetan.

300 pertsona inguruk parte hartu dute azken hiru egunotan Sarek deitutako ekimenaren bosgarren edizioan. Antolatzaileek aintzat hartu dituzte orain arte "emandako pausoak", baina "preso asko falta dira oraindik euskal kartzeletara etortzeko".

Gipuzkoar hiriburuko Boulevardean egindako adierazpenetan, Inaxio Oiarzabal sare herritarreko bozeramaileak presoei "legeak irizten duen bidea ibiltzen" uzteko eskatu dio Espaniako Gobernuari. "Atzean utzi dugu lehen gradua, baina askok oztopoak izaten dituzte bigarren graduan egonda baimenak lortzeko, edo hirugarren graduak lortzeko. Bide hori parez pare ireki zatzaien nahi dugu, bestelako eskari gehigarririk gabe", adierazi du.

Esan duenez, protestak eta aldarrikapenak datozen asteetan zehar luzatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan; abuztuaren 3an, Gasteizen; 20an, Donostian eta 26an, Bilbon. Gainera, urriaren 8an musika, jaialdia izango da Illunben, hori ere "Etxera bidea gertu" lelopean.

Hiru egun, 300 pertsona

Egun hauetan Aguraindik, Gasteiztik, Otxandiotik, Durangotik eta Azpeititik igaro ondoren, Gipuzkoako hiriburura heldu da, eta, bertan, ekitaldia prestatu dute.

Halaber, larunbatean, Sarek bat egin zuen Bake Bideak eta Bake Artisauek antolatutako blokeoekin, eta, sare sozialetan jakinarazi zutenez, Eibarren eserialdia egin zuten 10 minutuz Jakes eta Unai presoen egoera salatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X