PSE EE
2024/10/10 - 11:58
PPk Anduezari erantzun dio: 'Hura eta haren alderdia ETAko presoak damutu gabe ateratzea bultzatzen ari dira'
Javier de Andresek Eneko Andueza eta PSOEri leporatu die ETAko presoei damutu gabe eta kolaboratu gabe irteten uztea, 'zigorraren bi heren bakarrik beteta'.
2024/10/10 - 11:43
Andueza (PSE-EE): ''PPrentzat terrorismoaren biktimak merkantzia dira''
Eneko Anduezaren hitzetan, PPko kideek ETAri buruz egindako adierazpenak "dimisioak eta biktimen aldetik erantzuna merezi duten akats historikoa" dira.
2024/10/09 - 23:57
Biktimek Miguel Telladok Kongresuan egindako keinuari erantzun diote
PPko diputatuak ETAk hildako kargudun sozialisten argazkiak atera ditu Montero ministroari aurrekontuen inguruko akordioari buruz galdetzeko. Eneko Anduezak "miserabletzat" jo du PPk egindako "ikuskizuna".
2024/10/04 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, indarkeria futbolean, eta gerra Ekialde Hurbilean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/04 - 08:00
EH Bildu eta EAJ dira boto-fideltasun maila altuena duten euskal alderdiak
Silvan & Miraclek EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Horien arabera, EH Bilduk eta EAJk apirilean lortutako boto gehienak mantenduko lituzkete hauteskundeak berriz egingo balira.
2024/10/03 - 15:01
Albiste faltsuen inguruko batzordea sortzea baztertu du Legebiltzarrak, taldeen arteko ika-mikaren ostean
EH Bilduk aurkeztutako proposamenak koalizio abertzalearen eta Sumarren legebiltzarkidearen babesa besterik ez du izan, eta, hortaz, atzera bota du Gasteizko Ganberak. 'Fake news' deiturikoen atzean egotea aurpegiratu diote elkarri.
2024/10/01 - 19:58
Herritarrek ontzat eman dute Pradalesen jarduna, Jaurlaritzara heldu eta 100 egunera
EITB Focus inkestaren arabera, alderdi guztietako boto-emaileek 5etik gorako nota jarri diote Pradales lehendakariak egindako lanari, bataz beste.
2024/10/01 - 17:45
PSE-EEk otsailaren 14tik 16ra egingo du bere Kongresua, ''Euskadin lidergoa lortu arte hazten jarraitzeko''
Eneko Anduezak esan duenez, "euskal politika ez da ulertzen Alderdi Sozialistarik gabe", eta Euskadiri "hobeto doakio PSE-EE indartsu batekin". "Gure helburua hazten jarraitzea da, indartsuago egiteko eta gure eragina handitzeko", azpimarratu du.
2024/10/01 - 12:55
Gogora Institutuko izendapenen harira informazio okerra zabaltzea egotzi diote EAJk eta EH Bilduk elkarri
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi jeltzaleak "gezurra" esatea egotzi dio EH Bilduri. Oihana Etxebarrietaren bitartez berehala erantzun dio EH Bilduk, eta informazioaren erabilera "gaiztoa" egitea aurpegiratu dio.
2024/09/30 - 21:04
2025ean egingo duen biltzarrerako prozesuari ekin dio PSE-EEk
Alderdiko Batzorde Eragilea prozesuari ekiteko elkartu da. Eneko Andueza idazkari nagusiak ez du azaldu karguan jarraitzeko bere burua aurkeztuko duen ala ez.
2024/09/27 - 15:54
Torresek esan du sozialisten ''arrastoa'' txertatuko dutela egiteko dauden erreforma handietan
Erreforma horiek "aztarna progresista" izango dutela eta eskubideak zabaltzeko balio izango duela azpimarratu du Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritza kontrolatzeko lehen osoko bilkuran.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/26 - 15:39
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredua berrikusteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari
Legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran, EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzaren zutabe diren bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) adostutako erdibideko zuzenketak aurrera egingo du.
2024/09/26 - 15:11
EAJk eta PSE-EEk Maduroren Gobernuaren "abusuak" salatu dituzte, eta hauteskunde-aktak publikatzea exijitu
Legealdiko aurreneko osoko bilkuran Venezuela izan da lehendabiziko eztabaidagaia, EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu duten legez besteko proposamena tarteko. Aurrera egin du ekimenak, aldeko 38 boto, kontrako 7 eta 28 abstentzio jasota.
2024/09/26 - 12:54
Legegintzaldiko aurreneko bilkura abian, EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren arteko ituna protagonista dela
Ohiko jardunari ekin dio, horrenbestez, Ganberak. EAEren senatari ordezkariak eta Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluko kideak aukeratu dituzte, eta, ondoren, eztabaidatzeari ekin diote, legez besteko lau proposamen mahai gainean dituztela.
2024/09/26 - 09:42
Albiste izango dira: Lehen bilkura Legebiltzarrean, Pujanaren hilketa argitzeko epaiketa, eta greba Nafarroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/25 - 18:19
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute erabakitzeko eskubidearen eta Estatuarekin bitariko harremanaren defentsan
Gai horien inguruko bi erdibideko mozio aurkeztu dituzte talde abertzaleek. PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu dute, eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin da.
2024/09/23 - 13:01
Eneko Andueza: ''EAJrekin egindako gobernu-itunarekin konforme gaude''
"Norberak jakingo du nolako estrategia egin aurrera begira", adierazi du PSEko idazkari nagusiak, EH Bilduri aipamena eginda, ETB1eko Egunon saioan egindako elkarrizketan.
2024/09/21 - 19:50
Anduezak EAJri ohartarazi dio ez diola uko egiten "ahots propio" bati, egonkortasuna bermatzen duen arren
Jaurlaritzako kide sozialistekin egindako ekitaldi batean, Anduezak bost sailburu sozialistei eskatu die "ahalik eta etekinik handiena ateratzeko Pedro Sanchezen gobernuarekin solaskide gisa dugun zereginari", "kogobernantzarekin eta lankidetzarekin oso ondo joan zaigulako".
2024/09/19 - 13:24
Atutxak ohartarazi dio Anduezari ez duela "beto eskubiderik" estatus berriaren eztabaidan
Buruzagi jeltzaleak baieztatu du urrian hasiko dituela Andoni Ortuzarrek estatu berriaren inguruko batzarrak gainerako alderdiekin. "Akordiotara iritsi behar dugu", esan du, Anduezaren jarreran "malgutasunik ez" ikusi arren.