PSE EE
2024/06/20 - 20:58
Tejeriak ''Gora'' batekin erantzun dio Anduezaren ''Gora Euskadi''-ri
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak utzi du inbestidura saioko anekdota. Eneko Andueza sozialistak "Gora Euskadi" esanez amaitu du bere azken hitzaldia, eta Tejeriak "Gora" batekin erantzun dio. Barreak eta zalaparta eragin ditu egoerak Gasteizko Ganberan.
2024/06/20 - 18:47
Kortajarenak Pradalesi: 'Erantzukizuna, guztia, lankidetza ere bai, baina txeke zuririk ez'
Nerea Kortajarena EH Bilduko bozeramaileak hartu du hitza, eta "mapa politikoa aldatu" dela eta "belaunaldi politiko berri bat" Legebiltzarrean dagoela azpimarratu du. Deitoratu duenez, "bistakoa da, zuentzat gaurkoa tramite hutsa da", EAJri eta PSE-EEri erreferentzia eginez.
2024/06/20 - 18:21
Andueza (PSE-EE): “Aro berri bat ireki da Euskadirentzat, garrantzitsuak diren erronkekin”
Koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioak "gizartearen arazoak konpondu eta gainditu gabe dauden erronkei aurre egiteko" balio izango duela nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak. Ildo horretatik, "sozialisten konpromiso zehatzak" jasotzen dituen "programa aurrerakoi bat" dela nabarmendu du.
2024/06/20 - 11:29
Inbestidura saioko protagonistak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira
Andoni Ortuzarrekin eta gainerako legebiltzarkide jeltzaleekin batera etorri da Imanol Pradales. Pello Otxandiano, berriz, Nerea Kortajarenarekin batera sartu da.
2024/06/20 - 09:53
Albiste izango dira: Inbestidura saioa Legebiltzarrean, zatiketa Laudioko udal gobernuan, eta Azkena Rock
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/19 - 21:38
Eusko Legebiltzarrak inbestidura saioa hartuko du gaur, bi lehendakarigairekin
Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak 09:30ean emango dio hasiera osoko bilkurari, Imanol Pradales eta Pello Otxandianoren aurrez aurrekoak markatuko duen saioan. Ezustekorik ezean, lehenengoaren hautagaitzak egingo du aurrera.
2024/06/19 - 14:30
Koalizio gobernua osatzeko akordio programatikoa izenpetu dute EAJk eta PSE-EEk
Imanol Pradalesek azalduko ditu 100 orrialde baino gehiagoko itunaren xehetasunak osteguneko inbestidura saioan.
2024/06/19 - 14:18
Eneko Andueza: ''Gainerako alderdiei eskua luzatzen diegu, baina hau da hurrengo lau urteetarako konpromisoa''
PSE-EEko idazkari nagusia ziur agertu da akordioaren edukia gehiengo sozial handi batekin bat etorriko dela, eta Euskadiko eragile sozial, sindikatu eta sektore ekonomikoetako ordezkari guztien laguntza eskatu du.
2024/06/19 - 13:30
Andoni Ortuzar: ''Zerbitzu publikoak bermatzen dituen programa handi bat da sinatu duguna''
EBBko presidentea "pozik" agertu da PSE-EErekin sinatu duten akordioarekin. "Ongizatean hazteko asmo handiko plana" dela adierazi du Ortuzarrek. Gainerako alderdiei akordio hau "modu positiboan eta eraikitzailean" irakurri dezatela eskatu die.
2024/06/19 - 13:20
"Euskadi globala" jomuga, "ongizatean haztea" dute helburu jeltzaleek eta sozialistek
Itunak bost ardatz izango ditu. Osasun, hezkuntza, enplegu edo etxebizitza alorreko politika publikoak indartuko dituzte, eta Euskadiren berrindustrializazioa bultzatzeko pausoak eman. Halaber, trantsizio energetiko "ordenatua" sustatu eta berdintasuna eta autogobernuaren defentsa egingo dute.
2024/06/19 - 13:12
Koalizio gobernu berria osatzeko akordioa sinatu dute EAJk eta PSE-EEk
Imanol Pradales lehendakarigai jeltzaleak, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak sinatu dute dokumentua.
2024/06/19 - 09:41
Albiste izango dira: EAJ-PSE akordioaren sinadura, Arrasateko osasun-zentro berria eta Putin- Jong-un bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/18 - 23:24
Osakidetza, trantsizio energetikoa eta enplegua, EAJ-PSE akordioaren lehentasunen artean Eusko Jaurlaritzarako
Jeltzaleek eta sozialistek gaur arratsaldean adostu dituzte akordioaren azken hari-muturrak. Oraingo honetan, autogobernu berriaz ez dira bi alderdien arteko desadostasunak hitzartu.
2024/06/18 - 20:34
Azken Gobernu Kontseiluak 55 akordio itxi ditu, eta bi bazkideek bakoitzaren lana elkarri aitortu diote
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaileak esan duenez, "azkena izanik, ez da laburrena izan". Gainera, bilera "ezberdina" izan dela onartu du Zupiriak.
2024/06/18 - 15:11
''Beti saiatu gara akordioetara iristen eta gizarteari ezadostasun mezurik ez bidaltzen''
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaileak adierazi duenez, gaurkoa Gobernu Kontseilu "ezohikoa" izan da, eta Urkullu lehendakariak egindako lana eskertu die sailburu guztiei.
2024/06/18 - 11:48
''Hurrengo lau urteetako erronkei aurre egiteko akordioa da, baita lau urte baino gehiagokoa ere''
Ekain Rico PSE-EEko Politika Autonomiko eta Politika Publikoetako idazkariak esan du bere alderdiak eta EAJk lortu duten akordioa epe luzerako akordioa dela.
2024/06/17 - 23:51
EAJren Aberri Batzarrak eta PSE-EEko militanteek berretsi dute koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioa
Jeltzaleen kongresu arteko organo gorena arratsaldean bildu da Sabin Etxean. Bestalde, bozketan parte hartu duten euskal militante sozialisten % 96,18k (3.375 kide) akordioa berretsi dute.
2024/06/17 - 21:50
Pradales: ''Hurrengo egunak oso garrantzitsuak izango dira, akordioari azken ukituak emateko''
Gaur arrtsaldean bildu da EAJren Aberri Batzarra. PSE-EErekin koalizioa errepikatzea ahalbidetuko duen bide-orriari argi berdea eman diote. Bilerara sartu aurretik, Imanol Pradales lehendakarigai jeltzaleak esan du "lan eta lan" ari direla, akordioari "azken ukituak" ematen. "Bide onetik goaz".
2024/06/17 - 15:04
EAJk eta PSE-EEk gaur onartuko dute Eusko Jaurlaritzarako koalizioaren aurreakordioa
Gobernu-programa asteazkenean sinatuko dute Eusko Legebiltzarrean bi alderdietako arduradun nagusiek. Dena dela, ziurrenik ez dute horren edukiaren berri emango, eta hurrengo eguneko inbestidura saioan azalduko ditu Pradalesek horren nondik norakoak.
2024/06/17 - 14:32
Eneko Anduezak dio Eusko Jaurlaritza berriaren egitura ''definitu gabe'' dagoela oraindik
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Eibarren adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza berriaren egitura "zehaztu gabe" dago oraindik, eta bi alderdien oinarriek akordioari baiezkoa eman ondoren zehaztuko dituztela iragarri du.