PSN
Nafarroako bost obra publiko fiskalizatzea eskatu du Chivitek, ''zalantzak argitzeko''
Koldoren kasua ikertzen duen UCOren txostenak (eta Santos Cerdan nafarra inplikatzen duena) "ez du legez kanpoko zantzurik erakusten, baina Nafarroako herritarrengan gardentasun ariketa bat bermatzeko gure lanean urrats horiek hartzea erabaki dugu", justifikatu du.
Santos Cerdanek astelehenean entregatuko du diputatu akta
Alzorrizek eskuinari ohartarazi dio Nafarroa "lokaztu" nahi arren, PSN pertsonen jokabideen gainetik dagoela
Chivite, hunkituta: "Espero dut Santos gai izatea bere errugabetasuna frogatzeko"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "diagonalean, ez sakonean" irakurri ahal izan du UCOren txostena, eta irakurri duena "ez dator bat nire ibilbide politikoa partekatu dudan pertsonarekin, nire alderdikidea eta laguna baita".
Chivitek negar egin du Cerdani buruz hitz egitean: "Ez dator bat nire karrera partekatu dudan pertsonarekin"
Gainera, Foru Gobernuak UCOk egindako txostenean jasotzen diren enpresei esleitutako kontratuen auditoriak eskatuko dituela iragarri du.
Santos Cerdanek dimisioa eman du PSOEko Antolakuntza idazkari gisa eta diputatu akta utziko du
Hala ere, Cerdanek bere errugabetasuna berretsi du, "ez dut inoiz legez kanpoko ezer egin", adierazi du gaur igorritako ohar batean. Oharrak ez du PSOEren idazpururik. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du Ferrazetik, 17:15etik aurrera.
Belateko lanen inguruko Ikerketa Batzordea sortzea eskatu dute UPNk eta PPk
Ramon Alzorrizek (PSN) salatu du bere alderdiaren aurka egiten ari diren ''oldarra''
Ramon Alzorriz PSNko antolakuntza idazkariak kritikatu du "hiena talde bat pertsona baten aurka eta alderdi baten aurka egiten ari den erasoa", Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkariaren ustezko ustelkeria kasuari erreferentzia eginez.
Cerdanek legez kanpoko komisioekin zerikusia duela azalarazi du grabazio batek, hainbat hedabideren arabera
PSOEk berehala ukatu du informazioa, eta Cerdanek berak ere esan du ez duela beldurrik, ez duelako legez kanpoko inolako operaziotan parte hartu. Obra publikoen legez kanpoko esleipenen bidez jasotako komisioak leudeke atzean.