Renfe
2025/04/29 - 20:19
EAE-Bartzelona distantzia luzeko lotura, etenda dagoen tren-zerbitzu bakarra
Trenbideko garraioa kaltetu du gehien itzalaldiak. Gaur goizaldean normaltasunera itzuli da, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren linea guztiak berrezarrita, eta, goizean, aldiriko zerbitzuak martxan jarrita.
2025/04/29 - 11:08
Garraio publikoa ia bere onera etorri da, itzalaldiaren ondoren
Lehen orduan, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldirietako zenbait linea oraindik berrezartzeke zeuden arren, orduek aurrera egin ahala zerbitzu guztiak berreskuratzen ari dira.
2025/04/29 - 11:07
Garraio publikoa bere onera etorri da, eta ia osoz dabil, itzalaldiaren ondoren
Lehen orduan, Gipuzkoako eta Bizkaiko aldirietako zenbait linea oraindik berrezartzeke zeuden arren, orduek aurrera egin ahala zerbitzu guztiak berreskuratzen ari dira.
2025/04/28 - 23:48
Metro Bilbaok zerbitzua berrezarri du Zazpikaleetatik Plentziara eta Kabiezesera, itzalaldiaren ondoren
Bestetik, Euskotrenek arratsaldean zehar zerbitzua ia normaltasunera itzultzea lortu du. Gasteizko eta Bilboko tranbiak ere martxan dabiltza.
2025/04/18 - 12:43
Katenarian izandako matxura konponduta, normaltasunera bueltatu da Bilbo-Balmaseda linea
Goizean goizetik, tren zerbitzuaren etenak bete-betean harrapatu ditu Enkarterrira Gurutze Bide Biziduna zein prozesioak ikustera joandako bidaiariak. Renfek autobusak jarri ditu Sodupe eta Balmaseda artean.
2025/03/26 - 13:37
CCOOk deituta, elkarretaratzea egin dute Bilbon, lau segurtasun-langileri Abandon egindako erasoa salatzeko
Erasoa pasa den martxoaren 20an gertatu zen Renferen Abandoko geltokian. CCOO sindikatuak azaldu duenez, lau segurtasun-langileetatik hiru mutualitatera eraman zituzten, eta horietako bi ez dira oraindik lanera itzuli. Hori dela eta, espraiak eta txalekoak eskatu dituzte beren buruak babesteko.
2025/03/20 - 17:48
Haize-bolada gogorrek dozenaka gorabehera eragin dituzte Euskal Herrian
Hego-haizeak 133 km/h-ko ufadak utzi ditu gaur goizean Euskal Herrian eta, ondorioz, hogei hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko aireportuan.
2025/03/20 - 12:15
Renfeko eta Bilboko aireportuko erabiltzaileak haserre, gorabeherak direla eta
Irun eta Gasteiz arteko tren-zirkulazioa zerbitzuz kanpo dago azpiegituran izandako arazo baten ondorioz, eta Bilboko aireportuan 17 hegaldi bertan behera geratu dira.
2025/03/16 - 22:59
Greba bertan behera utzi dute Renfen eta Adifen, hasteko ordu gutxiren faltan akordioa lortuta
Sindikatuek bertan behera utzi dute Renfen eta Adifen aurreikusitako greba gauerdian hasi baino lau ordu lehenago, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioarekin akordio bat lortu ostean, negoziazioko iturriek igande honetan jakinarazi dutenez.
2025/03/12 - 13:23
Renfeko bi segurtasun langileri eraso egin diete Bilbon
Erasoa astearte goizean gertatu zen, Abandoko tren geltokian. CCOO sindikatuak salatu duenez, segurtasun-langileek kargu hartu zieten ordaindu gabe trenera sartzen saiatu ziren bi gazteri, eta horiek kolpeekin erantzun zieten.
2025/02/17 - 21:02
Atotxako tren geltoki berrituak ohiko sarrera berreskuratu du
Atotxako tren geltoki berriak Urumea aldeko zerbitzua berreskuratuko du astelehen honetan. Obra-fase berri horri esker, behin-behineko terminala, bidaiariak lurrazaleko nasetara banatuko dituen lurpeko behin betiko atarian integratu ahal izango da.
2025/02/17 - 14:31
Lanuzteak deitu dituzte Talgon, Renfek ezarritako isunarengatik langileen soldatak jaitsi egingo direlako
Eskatutako trenak agindutako epean ez egiteagatik 116 milioi euroko isuna ordaindu beharko dio tren ekoizleak Renferi. Ondorioz, langileek 10 milioi euro gutxiago jasoko dutela kalkulatu du CSIF sindikatuak.
2025/02/14 - 10:06
Hernani eta Irun arteko tren zerbitzua eten egingo da asteburuan
Donostiako Atotxako tren-geltoki berria astelehenean irekiko da, eta tren-zerbitzua Urumea ibaiaren aldetik egingo da berriro. Asteburuan egingo dituzte aldaketa gauzatu ahal izateko lanak.
2025/02/10 - 22:36
Renfek salatu du grafitigile talde batek bi bidaiariri eraso egin diela Arrigorriagako geltokian
Renfek salatu duenez, "unitate bat margotzen" ari zen grafitigile talde batek bi bidaiariri eraso egin zien joan den ostiralean Ollargan geltokian, Bilboko aldirietako C3 linean. Halaber, Ertzaintzan salaketa jarriko duela iragarri du tren konpainiak, jasandako kalteengatik.
2025/01/31 - 15:13
Donostiako Atotxako tren-geltoki berria otsailaren 17an irekiko da
Aldaketa egiteko, otsailaren 15ean eta 16an tren-zerbitzua etengo da eta autobusez emango da zerbitzua.
2025/01/30 - 08:50
Albiste izango dira: Hegazkin istripua Washingtonen, garraioa doan 12 urtera arte eta Hamas-Israel trukea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/23 - 08:59
Albiste izango dira: Istilu larriak Erroman, deskontuak garraioan eta Ordoñezen hilketaren 30. urteurrena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/07 - 11:25
Renfek maiztasunak handitu ditu C3 linean (Bilbo-Urduña), Jaurlaritzak eskumena bere eginda
Trenak ordu erdirik behin izango dira Urduña eta Bizkaiko hiriburuaren artean, eta 15 minutuz behin Laudiorakoak. Gainera, lanegunetan zortzi geldialdi bakarrik egingo dituen zerbitzu berri bat izango da martxan, eta horrek bidaia denbora nabarmen jaitsiko du.
2025/01/01 - 09:32
Eusko Jaurlaritzak Renferen aldiriko zerbitzuen kudeaketa hartu du bere gain
Transferentzia gauzatuta, Bilbo-Urduña C3 linean hobekuntzak egitearen aldeko apustua egin du Gobernuak, bai eta zerbitzu berrien aldekoa ere Araban eta Karrantza eta Aranguren artean.
2024/12/24 - 11:15
Garciak baieztatu du garraio publikoaren doakotasuna 12 urtera arte "geratzeko" etorri den neurria dela
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren arabera, neurria "ez da hilabete batzuetarako kontua". Doakotasuna 15 urtera arte luzatzeari buruz —Espainiako Gobernuak atzo erabakitako neurria—, berriz, esan du dekretua aztertuko dutela.