Sanferminak
Sanferminak 2026
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.
2024/07/07 - 12:17
Entzierro azkarra egin dute La Palmosilla ganadutegiko zezenek, plazan bueltaka hasi diren arte
Bi zezen atzean geratu dira, eta plazara iritsitakoan, bueltaka hasi dira, lau minutu igaro direnean ukuilura sartu diren arte. Sei pertsona ospitaleratu dituzte zaurituta, eta batek adarkada jaso du.
2024/07/07 - 10:25
2024ko sanferminetako lehen entzierroa, iruditan
Entzierro jendetsua izan da, eta arina, baina azken bi zezen bueltaka ibili dira zezen-plazan eta akuiluan sartzea kostatu zaie.
2024/07/06 - 16:48
Txupinazo eguneko hamaiketakoa, galdu ezin daitekeen unetxoa
Festa egin aurretik sabela betetzea oso garrantzitsua, eta iruindarrek argi dute hori. Sanferminak abiatzeko txupinazoaren aurreko hamaiketakoa ez da edonolakoa, asko espero den momentua da, eta urtebete lehenago ere egiten dituzte erreserbak.
2024/07/06 - 16:29
Tantirumairu ikastolak jaurti du txupinazoa Lesakako jaietan
50 urte betetzen ditu aurten ikastolak, eta, hori dela eta, han ikasten duten haurrek protagonismo berezia izan dute sanferminen hasieran. Bihar ezpata-dantzariek dantzatuko duten "Zubigainekoa" izango da jaietako ekitaldirik ikusgarrienetakoa.
2024/07/06 - 16:01
Sanferminetako giroa Bilbon ere ez da falta
Cafe Iruña Bilboko tabernan ere ohiko txupinazoa jaurti dute eguerdian, eta festa lehertu da Bilbo erdialdeko taberna honetan. Juan Mari Aburto alkateak jaurti du lehen txupina.
2024/07/06 - 15:47
Gasteizen eta Araban bizi diren nafarrek ere sanferminetako txupinazoa bota dute
San Frantzisko Xabier Nafarroako Etxeak antolatuta, sanferminetako jaiei hasiera eman diete Buruileria plazan. Hainbat txupin jaurti dituzte: lehena Maider Etxebarria alkateak bota du.
2024/07/06 - 15:24
Jaia lehertu da Iruñean
Duguna dantza taldeko kideek piztu dute suziriaren metxa, 12:00etan, eta bederatzi egun iraungo duen jaia lehertu da orduan.
2024/07/06 - 14:55
Urtero lez, ''Ánimo pues'' entzun da Iruñeko Udaletxe plazan
Hasi dira sanferminak, eta gaitero eta txistulariekin batera, ezin falta "Ánimo pues" ezaguna.
2024/07/06 - 14:42
2024ko Sanferminen hasiera iruditan
Festa lehertu da Iruñean. Duguna dantza taldeko kideek jaurti dute suziria.
2024/07/06 - 14:10
Txupinazoak Iruñeko sanferminak abiatu ditu
12:00etan puntu-puntuan Duguna taldeko dantzariek txupina bota dute, jendez gainezka zegoen Udaletxe plazan, bederatzi festa-egunei hasiera emanda.
2024/07/06 - 10:55
Urduritasun handiko orduak Iruñean, txupinazoaren atariko
12:00ak jo orduko mundu osoko milioika begi begira izango dituzte Duguna dantza taldeko kideek, beraien ardura izango baita txupinazoa jaurti eta 2024ko sanferminei hasiera ematea.
2024/07/05 - 23:23
Joseba Asiron: 'Gure apustua sanfermin herrikoiak egitearen aldekoa izan da'
Joseba Asiron Iruñeko alkateak EITBri harrera egin dio txupinazoaren aurreko orduetan. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak jaiak askatasunez eta errespetuz bizitzeko deia egin du.
2024/07/05 - 15:01
Eraso sexistei buruzko informazio-gunea martxan da Iruñean
Eraso sexista bat ikusi edo biziz gero nola jokatu behar den azalduko diete herritarrei bertan, baita biktimek eskura dituzten doako baliabide publiko guztiei buruzko informazioa eman ere.
2024/07/05 - 14:57
Maria Chivitek ''sexu-erasorik gabeko jaien'' alde topa egin du
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, bihar hasiko diren sanferminak "normaltasunez, errespetuz eta alaitasunez" beterik egotea espero du.
2024/07/05 - 10:46
Albiste izango dira: Laboristen garaipena, sahararra ospitaleratuta, eta txupinazoaren bezpera Iruñean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/04 - 17:02
La Manadako zigortu bati kartzela-zigorra murriztea onartu du Gorenak, 'bai bakarrik da bai' legea aplikatuta
Zigor-arloko Salak atzera bota ditu Fiskaltzak, Foru Gobernuak, Iruñeko Udalak eta biktimak kondenatuari zigorra murriztu zion ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak.
2024/07/04 - 14:03
Giro freskoa aurreikusten da sanferminen txupinazorako
Zeru hodeitsua nagusituko da Iruñean sanferminetako txupinazo egunean. Ziertzoak gogor joko du, eta euria egiteko aukerak % 10-20 inguruan mantenduko dira.
2024/07/03 - 14:02
Likido irristagaitzaz busti dute entzierroko zati handi bat
Langileek 1.500 litro likido irristagaitz zabaldu dute bart Udaletxe plazaren eta Estafeta kalearen hasieraren artean, eta, bigarren urtez, Gaseko eskortaren irteeran ere. Helburua erorikoak saihestea eta entzierroa seguruagoa egitea da.
2024/07/01 - 22:41
Iruñeak omenaldia egin dio Nagore Laffageri, 2008ko sanferminetan eraildako erizainari
Ehunka pertsonak duela 16 urte eraildako gipuzkoar gaztea gogora ekarri dute, eta Nafarroako indarkeria matxistaren erreferente gisa omendu dute. Hala, ekitaldia indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapena izan da, erizain gaztea gogoan.
2024/06/29 - 16:47
Sanferminen usaina nabari da Iruñeko Peñen egunean
Peñen eguna ospatu dute Iruñean, sanferminen aurreko azken txanpa. Udaletxeko plazan aurkeztu dituzte Iruñeko Peñek pankartak, eta, lehenengoz, Castelerrak ere izan dira. Euriak gauzak okertu dituen arren, sanferminetarako prest daude iruindarrak.