Sanferminak
Sanferminak 2026
Sanferminetako une nostalgikoena: honela abestu dute "Gaixoa ni" 2026ko agurrean
Sanferminei amaiera ofiziala emateko ekitaldia jendetsua izan da; plaza gainezka egon da, bertaratutakoek kandela piztuak eskuetan zituztela. Txupinazoa jaurtitzeko hautagai baina aukeratuak izan ez ziren ordezkariak arduratu dira festei amaiera emateaz.
2024/07/09 - 15:04
Intentsitate handiko hiru sexu eraso salatu dituzte sanferminetan
Iruñeko Mugimendu Feministak eta Herri Mugimenduak intentsitate txikiko beste sei erasoren berri ere eman dute, eta guztiak gaitzetsi dituzte. Gainera, hedabideei eskatu diete ez ditzatela erasotuak "berriro biktimizatu, mota guztietako detaile morbosoak kontatuz".
2024/07/09 - 13:54
Victoriano del Rioko zezenek entzierro azkarra egin dute, beste behin
Euren ospeari men eginda, animaliek 2 minutu 28 segundoko denboran egin dute ibilbidea. Arrisku uneren bat baino gehiago izan den arren, bi pertsona baino ez dituzte eraman erietxera, eta dagoeneko eman diete senda agiria.
2024/07/09 - 13:27
Eneko Anduezak 27 urte daramatza entzierroak korritzen: ''Pozoi hau behin sartzen denean ezin da atera''
Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, lehenik osabarekin hasi zen entzierroetan parte hartzen eta gero lagunekin. Aitortu du sustoren bat izan duela 27 urte hauetan, baina berarentzat oso une hunkigarria dela.
2024/07/09 - 12:45
18 urteko gazte bat zauritu da Iruñean, Santo Domingo pareko harresitik jausita
06:34an jazo da ezbeharra, argitu gabeko arrazoiak tarteko, gaztea bost metroko altueratik erori denean.
2024/07/09 - 10:39
Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek entzierro azkarra egin dute
Madrilgo Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izan dira sanferminetako hirugarren entzierroaren protagonistak. Entzierroa azkarra eta garbia izan da, korrikalarien lasterketa politekin.
2024/07/09 - 09:54
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen gidalerroak, sanferminak, eta Frantziako gobernu osaketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/08 - 21:45
Irunek Nagore Laffage gogoratu eta bere ama, Asun Casasola, omendu du, hilketa tragikoaren 16. urteurrenean
16 urte dira Jose Diego Yllanesek Nafore Lafage hil zuela. Gaur, bere jaioterrian, Nagore eta haren ama, Asun Casasola, omendu dituzte, indarkeria matxistaren itzal ilunean ahots indartsua izan delako.
2024/07/08 - 19:44
Iruindarrek ez dute atsedenik hartu eta San Fermineko hirugarren jai egunaz gozatzen ari dira
Asteburu animatuaren ondoren, iruindarrek ez dute atsedenik hartu eta San Fermineko hirugarren jai egunaz gozatzen ari dira.
2024/07/08 - 19:44
Zenbait sexu-eraso izan dira sanferminetan, asteburuan
Horietako bat etxebizitza batean gertatu da, eta Udaltzaingoak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura. Gainera, beste bost salaketa jaso dituzte ukituengatik, eta sei gizonezko atxilotu dituzte.
2024/07/08 - 16:31
Ehunka pertsonak egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute 1978ko sanferminetako biktimentzat
Ehunka pertsona bildu dira gaur goizean 1978ko sanferminetako istiluetan Poliziak tiroz hil zuen German Rodriguezen omenez jarritako plakaren inguruan egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.
2024/07/08 - 13:41
Gizon bat larri zauritu da bigantxa baten adarrak kolpatu eta arteria lesioa jasanda
Ezbeharra Iruñeko zezen plazan jazo da, bigarren entzierroaren ostean. Bertako ebakuntza gelan artatu dute aurrena, eta ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
2024/07/08 - 11:12
Cebada Gago ganadutegiko zezenek entzierro azkarra eta arriskutsua egin dute
Azkarra izan bada ere, 2 minutu eta 46 segundo behar izan dituzte bidea egiteko, tentsio eta arrisku handiko uneak izan dira. Sei pertsona ospitaleratu dituzte zaurituta, kolpeekin.
2024/07/08 - 10:37
Uztailaren 8ko entzierroa
Azkarra eta arriskutsua izan da Cebada Gago ganadutegiko zezenek entzierroa.
2024/07/08 - 09:53
Albiste izango dira: Frantzian, ezkerra garaile, lehendakariaren bilera-erronda, eta sanferminak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/08 - 01:19
Milaka lagun elkartu dira Iruñean igande goizaldean izandako sexu-erasoa salatzeko
'No a las agresiones sexistas! Erasotzaileak kanpora!' lelopean, parte-hartzaileek elkartasuna adierazi diete erasotuei.
2024/07/07 - 18:15
Zubigainekoa eskaini diote Lesakan San Fermini
Hamabost ezpata-dantzarik Zubigainekoa dantzatu dute eguerdian Lesakan, eta jendetza bildu da, beste behin, Onin errekaren bi aldeetan egiten den dantzaz gozatzeko. Lesakako bandera ere astindu dute bertan. Aurrez, meza izan dute, eta prozesioan atera dute santuaren irudia.
2024/07/07 - 17:25
Santu beltzarana Iruñeko kaleetan barrena ibili da berriro
Uztailaren 7an San Fermin eguna ospatzen da Iruñean. Hori dela eta, santua prozesioan ateratzen dute, eta ibilbidea jendez betetzen da santua bertatik bertara ikusteko.
2024/07/07 - 15:11
Horrela prestatzen dituzte Iruñeko kaleak entzierroa ondo joateko
Sanferminetan festa etengabea izaten da Iruñean, eta gaueko zoramenaren ondoren, kaleak entzierrorako prest utzi behar dira. Nola egiten dute hori?
2024/07/07 - 14:36
Iruñeko Udalak protokoloa aktibatu du sanferminetan izandako sexu-eraso batengatik
Horrez gain, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala adostu du. Bestalde, lau persona atxilotu dituzte azken orduetan sexu-ukituak egiteagatik.
2024/07/07 - 12:46
Izarok abiatu ditu sanferminetako kontzertuak Iruñean
Artista bizkaitarrak Gazteluko plaza bete zuen bart, adin guztietako zaleei zuzendutako emanaldi batekin. Pianoan, gitarrarekin nahiz dantzan aritu zen Izaro, publikoaren gozamenerako.