Sortu
2016/05/21 - 19:29
Otegik dio 'hor egongo' direla Estatua 'demokratizatzeko' garaian
Otegik Iruñean eman die hasiera gaur "Hobetzeko entzuten" izeneko ekitaldi publikoei. EH Bilduk antolatutako ekitaldiak dira, Nafarroan eta Euskadin herritarren iritziak ezagutzeko asmoz.
2016/05/21 - 15:07
Askatasunaren Bidean-ek ez du borroka armatua erabiltzea proposatu
Sortuk jarraitutako estrategiarekin kritiko diren preso eta iheslari ohiek 'Askatasunaren Bidean' batzarra aurkeztu dute. Oraingoz ez dute alderdi politikorik sortuko.
2016/05/20 - 15:29
'Sakabanaketa politika ankerra' salatu du Sortuk
"Euskal Herrian irekitako bake prozesua zapuztu" nahi izatea egotzi die Espainiako eta Frantziako estatuei.
2016/05/18 - 20:55
Otegi: 'Kataluniakoren antzeko bidea hasi behar dugu Euskal Herrian'
Sortuko buruzagiak esan du Euskal Herriko indar soberanistek asko dutela ikasteko Kataluniarengandik eta berretsi egin du Estatuarekin erreferendum bat adostea ezinezkoa dela.
2016/05/18 - 12:27
Otegi: 'Katalunia erreferentea da eta lezioa ematen ari zaigu'
Bake prozesuaz galdetuta, buruzagi independentistak berretsi du PPk ez duela bakerako borondaterik, horrek eskenatoki berri bat ireki eta independentziaren eztabaida zabalduko lukeelako.
2016/05/18 - 08:36
Kataluniako Parlamentuko presidenteak Arnaldo Otegi hartuko du
CUPek gonbidatuta izango da Sortuko idazkari nagusia ganberan. PPk, Ciutadansek eta PSCk bisita kritikatu dute.
2016/05/17 - 13:05
Arraizi bi urteko espetxe-zigorra ezarri dio EAEko Auzitegi Nagusiak
Sortuko presidentea ez da kartzelan sartuko, baina legebiltzarkide izateari utziko dio.
2016/05/17 - 08:49
Preso ohi talde batek 'proiektu politiko berri bat' sortuko du
'Askatasunaren Bidean' batzarra aurkeztuko dute larunbatean, Bilboko Arriaga antzokian. 50 preso eta iheslari ohi baino gehiago dira, eta ATAren manifestazioa babestu zuten.
2016/05/09 - 08:10
Hasier Arraiz epaituko du gaurtik aurrera, Segurako auziagatik
Dignidad y Justiciak uko egin dio 04/08 sumarioko gainerako 35 auziperatuekin erdietsitako akordioa errepikatzeari, eta hamar urteko kartzela zigor eskaerari eutsiko dio.
2016/05/08 - 15:52
Hasier Arraizen aurkako epaiketari ekingo diote bihartik aurrera
Batasuna berpizten saiatu zela akusazioari aurre egin beharko dio Sortuko presidenteak.
2016/05/07 - 15:56
Erresistentziarako garaia amaitu dela esan du Sortuk
Gainera, Euskal Herriko Errepublika askea lortzea duela helburu gaineratu du.
2016/05/02 - 12:32
Arnaldo Otegi: 'Herri hau ispiluaren aurrean jarri behar da'
Ezker abertzaleak “proiektu independentista berri bat” behar duela azpimarratu du Sorturen idazkari nagusiak. Otegik ez du aliantzarik baztertu, baina indar politikoei egitasmoa zehazteko eskatu die.
2016/04/30 - 16:41
Otegik dio zintzilik dauden gaiak konpontzeko prozesua zuzenduko duela
Sortuko idazkari nagusiak esan du ezker abertzaleak hutsegiteak izan dituela, baina arrakasta handia izan duten hainbat ekimen abiatu dituela ere.
2016/04/28 - 14:33
Arraizen kontrako ahozko epaiketari ateak zabaldu dizkiote
Hamar eguneko epea eman die EAEko Auzitegi Nagusiak aldeei, ahozko epaiketari hasiera ematea eskatzeko. Epailearen ebazpenaren aurkako helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.
2016/04/27 - 20:18
Otegik Europarlamentura egin duen bisitak hautsak harrotu ditu
Europako PPko kideak eta Europako Ezker Batukoak liskartu egin dira Parlamentuan, eta buruzagi politiko askok egin dituzte adierazpenak buruzagi abertzalearen bisitaren inguruan.
2016/04/26 - 16:29
Otegik Europako parlamentuan hitz egin du
Gaur Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia Bruselan da, Europar parlamentuko europarlamentari talde batek gonbidatuta.
2016/04/25 - 16:50
Otegi: 'Bake prozesua azken muturreraino eramango dugu'
Bake prozesuaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute Otegik eta Powellek, Londresen izan duten bileran.
2016/04/20 - 01:35
Otegi: 'Prozesu independentista martxan ez jartzea akatsa da'
Arnaldo Otegik esan du Estatuak eztabaida politikoa saihestu nahi duela, "ETAren armagabetzea eta presoen auziak blokeatuta" mantenduz.
2016/04/19 - 17:57
Arraiz epaitu egingo dute, DyJk akordioa lortzea baztertu ostean
Hain zuzen ere, maiatzaren 9an egingo dute epaiketa. Dignidad y Justicia elkarteak akordioa onartu zuen beste 35 inputatuen kasuan.
2016/04/18 - 14:28
Kartzela saihesteko akordioa ixtekotan da Arraiz Calparsororekin
Foruduna izanik, EAEko Auzitegi Nagusiak epaitu behar du Sortuko presidentea, baina litekeena da epaiketarik ez izatea, aldeak akordioa negoziatzen ari baitira.