Sortu
2016/04/13 - 20:35
Sortu:'Espetxe frontetik espetxeak husteko frontera pasatzeko unea da'
Pernando Barrenak azpimarratu du egungo legedia aplikatzea nahikoa dela presoak kaleratzen hasteko. Larunbatean Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
2016/04/12 - 18:29
'Abian' eztabaida prozesua 'fase erabakigarrian' sartu da
Asteburuan egingo diren batzarretan bost tesi alternatiboak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte eta behin betiko dokumentua maiatzean amaituta egongo da.
2016/03/24 - 18:11
Sortu: 'Euskaldun sentitzeko modu guztiek dute lekua Aberri Egunean'
Pernando Barrean esan du estrategia independentista berritu egin behar dela, "une honetan independentistak ez diren sektore sozialak erakartzeko".
2016/03/10 - 12:27
Ortuzar: 'Pernando Barrena politikari-oztopo bihurtu da'
Andoni Ortuzarrek gaitzetsi egin ditu Pernando Barrenak azkenaldian egindakoa adierazpenak. Bere aburuz, Sorturen bozeramailea 'politikari-oztopo bihurtu da, bai hitz egiteko, bai bizikidetzarako'.
2016/03/09 - 13:54
Urkulluk Sorturi: 'Ez dut iragana ahaztuko'
Lehendakariaren hitzetan, 'eragindako min bidegabea argi eta zintzo aitortzea merezi dute biktimek'. Modu horretan erantzun dio Urkulluk Pernando Barrena Sortuko eledunari.
2016/03/08 - 14:29
Ez diola utziko biktimekin kanpaina egiten esan dio Sortuk Urkulluri
Arnaldo Otegi espetxetik irten ondotik, etorkizunaren beldur ikusten du ezker abertzaleak Lehendakaria.
2016/03/06 - 18:18
Pablo Iglesiasek ezetz erantzun dio Otegiren eskaintzari
Podemoseko idazkari nagusiak aipamena egin zion atzo Arnaldo Otegik Anoetako Belodromoko ekitaldian arratsaldez egin zituen adierazpenei.
2016/03/06 - 14:50
Mendiak Otegiri: 'ETAren amaiera Zuzenbide Estatuak ekarri zuen'
Arrasaten egin ditu adierazpen horiek Idoia Mendiak, duela zortzi urte ETAk erail zuen Isaías Carrasco zinegotzi sozialista ohia omentzeko ekitaldian, hain zuzen ere.
2016/03/05 - 19:11
Joaldunen erritmoarekin heldu da Otegi Anoetako belomodrora
Joan den martxoaren 1ean aske utzi zuten ezker abertzaleko buruzagi Arnaldo Otegi. Horren harian, harrera berezia egin diote Donostian.
2016/03/05 - 09:17
Milaka lagunek hartu dute Anoeta, Otegiri omenaldia egiteko
Ezker abertzaleko buruzagiak kartzelatik atera osteko lehendabiziko mitin politikoa eskainiko du. Ekitaldiak piztutako ikusmina tarteko, antolakuntzak karpa bat jarriko du belodromoaren kanpoaldean.
2016/03/04 - 14:14
'Agian berandu ibili gara, baina gaurko egoera guri esker ere bada'
ETB1eko Gaur Egun albistegian ezker abertzaleko buruzagiak esan duenez, autokritika 'desdramatizatu' egin behar da. 'Akatsak onartzea heldutasun politikoaren seinale da', esan du.
2016/03/03 - 13:59
Arraiz maiatzaren 9an epaituko dute
Auzitegi Nazionalak eman zion hasiera auziari, baina Arraiz legebiltzarkidea eta forupekoa zen; ondorioz, bere prozedura bereizi eta EAEko Auzitegi Nagusiaren esku geratu zen.
2016/03/01 - 20:57
'Bakea promestu genuen eta ekarri egin dugu; orain irabaztea falta da'
Otegik esan du "pozten" dela "lehen bizkartzainak zituzten pertsonak orain bakean eta aske bizi daitezkeelako".
2016/03/01 - 10:01
Otegi, aske
Senide, lagun eta ezker abertzaleko buruzagi eta ordezkariek harrera beroa egin diote Logroñoko espetxeko kanpoaldean. Otegiren lehen adierazpenak, aske: "Lehendakaririk onena Euskal Herrian, herria".
2016/02/29 - 19:55
Biografia: Arnaldo Otegi, ETAn izatetik politikan bakea bilatzera
Ezker abertzaleko buruaren ibilbideak hainbatetan egin du topo justiziarekin. Halaber, hiru saiakera handi egin ditu euskal gatazkari behin betiko konponbidea emateko.
2016/02/29 - 16:18
Epaileak ez ditu debekatu Otegiren ongietorriak
Nolanahi ere, horiek zaintzea agindu du. Lehen ekitaldia Logroñoko espetxearen alboan bertan egingo dute.
2016/02/20 - 10:25
Sortu: 'Presoen parte-hartzea ezinbestekoa da Abian prozesuan'
Estatu espainiarreko kartzelatara eta Bretainiako Rennes kartzelara martxak egin dituzte, ezker abertzalea egiten ari den Abian gogoeta prozesuaren baitan.
2016/02/17 - 14:55
Sortuko presidenteak Euskadiko Auzitegi Nagusian deklaratu du
Iaz egindako adierazpenengatik deitu dute deklaratzera Hasier Arraiz. Dignidad y Justicia elkarteak kereilla sartu zuen ustez guardia zibila larri iraintzeagatik. Arraizek berrestu du orduan esandakoa
2016/02/17 - 14:00
Arraiz: 'Estatu demokratiko bat ez da adierazpen askatasunaren beldur'
"Eztabaida politikoak erakundeetara" eraman behar direla esan du Guardia Zibilari "xake-mate ematea" eskatzeagatik Auzitegian deklaratu ostean.
2016/02/17 - 08:09
Arraizek gaur deklaratuko du Guardia Zibilari 'xake-mate' esateagatik
Arraizen auziperatzeak “adierazpen askatasunaren oinarrizko eskubidea urratzen” duela salatu du Sortuk agiri batean.