Ika-mika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk Sorturi: 'Ez dut iragana ahaztuko'

Lehendakariaren hitzetan, 'eragindako min bidegabea argi eta zintzo aitortzea merezi dute biktimek'. Modu horretan erantzun dio Urkulluk Pernando Barrena Sortuko eledunari.
18:00 - 20:00
'Eragindako min bidegabea zintzo aitortzea merezi dute biktimek'

Iñigo Urkullu lehendakariak asteon Michelin enpresan egindako adierazpenek eragindako ika-mika ez da eten. Gaurkoan ere, Sorturi zuzendu zaio lehendakaria, ETAren biktimak gogoan. "Ez dut iragana ahaztuko. Ez dut iragana ezabatuko", esan dio Urkulluk ezker abertzaleari.

Metro Bilbaoren 3. lineako obretara egin duen bisitan egin ditu adierazpenok, Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak atzo esandakoei erantzunez. "Terrorismoaren biktimek gure gizartearen hoberena merezi dute. Egia eta aitorpena. Errekonozimendua merezi dute; egia da injustiziarik handiena jasan zutela. Eragindako min bidegabea argi eta zintzo aitortzea merezi dute biktimek", esan du lehendakariak.

Herenegun, Michelin enpresak Gasteizen duen lantegira egin zuen bisitan, Luis Abaitua ETAk 1979an bahitu zuen enpresaburua hartu zuen gogoan bere hitzaldian lehendakariak. Hain zuzen ere, Arnaldo Otegi bahiketa hartan parte hartzeagatik zigortu zuten. Hitz horien aurrean, atzo Barrenak esan zuen Urkullu urduri dagoela Otegi kalean dagoelako. Biktimekin kanpainarik ez egiteko esan zion Barrenak lehendakariari.

"Badirudi asteon nik esandakoek norbait molestatu dutela. Nik gaur ere biktimetiko konpromisoa berresten du", azpimarratu du lehendakariak.

Urkulluk adierazi du asteleheneko ekitaldian ez zuela bakarrik Luis Abaitua omendu. Luis Hergueta ETA politiko-militarrak hildako enpresaburuaren alaba ere bertan zela gogoratu du, eta hari ere bere elkartasuna agertu ziola nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X