'Agian berandu ibili gara, baina gaurko egoera guri esker ere bada'
Espetxetik atera eta hiru egunera, Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak eta Batasunako bozeramaile ohiak ETB1eko Gaur Egun albistegiari eskaini dio lehendabiziko elkarrizketa. Hamar minutuko elkarrizketa mamitsuan, autokritikaz, presoez eta ezker abertzalearen proiektuaz hitz egin du buruzagi independentistak.
Xabier Usabiaga aurkezleak ezker abertzaleak iraganean gaizki zer egin duen galdetuta, Otegik erantzun du, hasteko, autokritikaren kontzeptua "desdramatizatu" egin behar dela. "Akatsak onartzea heldutasun politikoaren seinale da. Gu herritik jaio ginen eta herriaren zerbitzura gaude. Gauzak ondo edo gaizki egin baditugu ere, egin ditugunean guk pentsatu dugu herriarentzat onak izan direla. Autokritika herriari emango diogu, prest gaude herriak exijitzen duen tamainako autokritika egiteko, irri batekin eta lasaitasunez", esan du.
Bere hitzetan, urte askotan ezker abertzaleak ez du jakin "herriak eskatzen ziona interpretatzen". "Agian, ezker abertzalea berandu ibili da gauza batzuk interpretatzerakoan, baina garrantzitsuena ez da berandu ibiltzea, egitea baizik. Herri honen egoera guri esker ere bada, gaur egun, eta hori harro egotekoa da", gaineratu du.
'Proiektu askatzailea'
Datozen hauteskunde autonomikoetan lehendakarigai izango den ere hizpide izan du ETBko elkarrizketan, baina ez du argitu. Are, garrantzia kendu dio bera lehendakarigai izateari edo ez izateari. Horren aurretik, Otegik azpimarratu duenez, agertoki berriak eskatzen duen "proiektu sendoa" marraztea da garrantzitsuena. "Herri honek proiektu askatzaile bat" behar duela eta ezer baino lehen hori argitu behar dela uste du.
"Ni ez nago hemen karrera politikoa egiteko. Guk behar duguna da proiektu sendo bat herriari eskaintzeko. Ez nago politikan lehendakarigai izateko, herriari alor sozialean eta nazionalean proiektu sendo bat eskaintzeko nago hemen", nabarmendu du.
ETA eta presoak
ETAk eman beharko lukeen hurrengo urratsaz galdetuta, berriz, Otegik gogora ekarri du azken sei urteak espetxean igaro dituela, eta horrek agerian uzten duela herri honetan ezin dela "libreki hitz egin". "Hori da kontestua, egoera ulertzeko", zehaztu du. Beraz, talde armatuari buruz adierazi du ETAk "egin beharrekoa" egingo duela, ez inork hala exijitu diolako, "herri honekin konpromiso bat" duelako baizik.
Euskal presoen inguruan, bestalde, Otegik nabarmendu du legalitatea jarraitzea ez dela gauza berria. Horren aburuz, Estatua izan da legea "bere interesetara" moldatu izan duena, eta presoek beti egokitu behar izan dute ezarritako legedira, kartzela barruko egunerokoan. Aldatu ez den gauza bakarra oraindik etxetik urrun dauden laurehundik gora presoen eta erbesteratuen egoera dela gaineratu du.
"Funtsezko eztabaida", baina, Otegiren hitzetan, presoen hurbiltzea eta hori lortzeko tresnak zeintzuk diren mahai gainean jartzea da. Presoen inguruan presoek eurek erabaki behar dutela argi eta garbi esan du. "Azken hitza eurena da", zehaztu du.
Independentzia
Independentzia nahia ahuldu ote den galdetuta, Sortuko idazkari nagusiak esan du hori Estatuaren erregimena sostengatzen dutenek esaten dutela, berak ez duela baieztapen hori partekatzen. Prozesu independentista bat martxan jarritakoan jakingo da benetan, Otegiren esanetan, herriak zer nahi duen.
"Gure asmoa da gehiengo zabala eratzea independentziaren alde. Guk eskaintza bat egingo diogu herriari, eta herriak erabakiko du. Herriak ez badu nahi, ez gara independenteak izango. Baina, ni konbentzituta nago Euskal Herria independentea izango dela", adierazi du.
Omenaldiak
Martxoaren 1ean aske geratu zenetik, Otegik eskaini duen lehendabiziko elkarrizketa izan da honakoa. Bateragune auzia dela eta, sei urte eta erdiko espetxe zigorra bete du ezker abertzaleko buruzagiak.
Logroñoko espetxetik atera zenean, kartzela atarian egin zituen lehen adierazpen publikoak Otegik, eta egun berean, arratsaldean, Elgoibarren antolatutako ongietorri ekitaldian hartu zuen parte.
Biharko deitu du ekitaldi politiko nagusia ezker abertzaleak, Anoetako Belodromoan, eta Otegik egingo duen mitinak ikusmin handia piztu du, ezker abertzalearen estrategia berria marraztuko duelakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.