Otegi: 'Bake prozesua azken muturreraino eramango dugu'
Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak aurrez aurre erakutsi nahi izan dio bere esker ona Jonathan Powell Aieteko Bake Konferentziaren eragile nagusiari, euskal gatazkaren konponbiderako egindako lanagatik. Tony Blairren kabineteburuak bere bulegoan, Londresen, hartu du ezker abertzaleko buruzagia.
"Errespetu handia diot Otegik bakeari egindako ekarpenari", esan du Powellek. Horren hitzetan, ETAk indarkeria uzteko emandako hitza bete du. Gatazkari konponbidea eman behar zaiola nabarmendu du.
Otegi ere ildo beretik mintzatu da. "Izugarrizko aukera ireki denean bakea egiteko Euskal Herrian, beraiek termino oso arduragabean jokatzen ari dira. Horrek gauzak zaildu egiten ditu. Baina gauza guztien gainetik, konpromiso batera heldu gara: lanean jarraituko dugu eta irekitako prozesua azken muturreraino eramango dugu", esan du.
Arratsaldean, Britania Handiko Parlamentuan izan da Otegi, gatazken konponbiderako batzorde mistoan, eta Euskal Herriko errepublika independentea eraikitzeko proposamena azaldu du bertan. Egitasmoa gauzatzeko bi oinarri ezinbestekotzat jo ditu: “euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen babesa”.
Otegik asteburuan hasi zuen Europan barrena egiten ari den bost egunetako bira, Irlandara joanda eta Sinn Feinen urteko batzar nagusian parte hartuta. Gaur, esan bezala, Londresen izan da eta astearte honetan Bruselara joango da.
Bruselan, Europako Aliantza Librea talde parlamentarioarekin bilduko da asteartean, eta asteazkenean hitzaldi bat eskainiko du Europako Ezker Batuaren eta Ipar Europako Ezker Berdearen Talde Konfederalaren batzarrean; talde parlamentario horretako kide dira EH Bildu, IU eta Podemos.
IU eta Podemos.Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.