Tabakalera
2016/03/18 - 13:02
Tabakalerako sorkuntza liburutegia, zabalik
Donostiako zentroak Ubik sorkuntza liburutegia zabalduko du gaur. Asteburu osoan, hainbat ekimen izango dira bertan: grafitia, ikastaroak, musika…
2016/02/23 - 12:47
Donostiako Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera saria estreinatuko du
Orain arte, Zinemaldiaren programazioko sail honetan, “eremu zabalean”, erakusten ziren lanen artean ez zegoen lehiarik, baina, edizio honetatik aurrera, 20.000 euro eramango ditu film irabazleak.
2016/01/09 - 18:09
Donostiako AHTren geltokia Tabakalerarekin lotzea proposatu dute
Etorkizunean egingo duten Abiadura Handiko Trenaren geltokia, Tabakalera eta autobus-geltoki berria lotzeko proposamena plazaratu diote Sustapen Ministerioari.
2015/12/04 - 00:18
Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala, Tabakaleran
Abenduak 3 gaur ezin aipatu gabe utzi, Euskararen Nazioarteko Eguna dela. Euskaldunberriei omenaldia egin diete Tabakaleran.
2015/09/30 - 17:15
Tabakalerak ostegunean abiatuko du zinema programazioa
Asteazkenetik igandera izango da zer ikusi, eta zirkuitu komertzialera iristen ez den zinema izango du ardatz. Jatorrizko bertsioan egongo da ikusgai, euskara edo gaztelaniazko azpitituluekin.
2015/09/12 - 17:12
Nola hartu dute Tabakalera zentroaren irekiera Egia auzoan?
Egiako auzoan dago ireki berri duten Tabakalera zentro kuluturala. Egiatarrak bitan banatuta daude. Batzuk ondo ikusten dute kultur zentroaren irekiera, beste batzuentzat, ordea, ez da hain ona.
2015/09/12 - 14:51
Tabakalera, etorkizun handiko ekosistema artistiko garaikidea
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa abian da, ostiral honetan inauguratu ostean. 37.000 metro karratu dira, xede izanik kultura garaikidea sortzeko eta ezagutarazteko topagune bilakatzea.
2015/09/11 - 18:31
Tabakalera Idoia Unzurrunzagaren begiz
Lau urtez, hilero izan da Idoia Tabakaleran eraikinaren irudiak jasotzen. Bere irudien bitartez ikusteko aukera izango da nolakoa zen, nola suntsitu zuten eta nolakoa berreraiki.
2015/09/11 - 16:33
Nola egiten zen lan Tabakaleran?
Tabakalera berritu egin dute, eta espazio kulturala bilakatu da orain. Fabrika 1913an ireki zuten. Zigarrogintzan lan egiten zuten bi emakumerekin hitz egin dugu, nola egiten zen lan jakiteko.
2015/09/11 - 11:07
'Tabakalerak pentsamendu, formakuntza eta sorkuntzari erantzungo dio'
Ane Rodriguez Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko zuzendari kulturalak espazioaren nondiko norakoak azaldu dizkigu. Sorgunea izango da, eta programa publiko integrala eskainiko du.
2015/09/09 - 22:23
Tabakaleraren inagurazioaren ekitaldi instituzionala egin dute
Tabakalera proeiktuan parte hartu duten erakunde guztietako ordezkariak mintzatu dira oholtza gainean, guztiek fabrika baten eraldaketa azpimarratu dute tabakoa ekoiztetik kultura ekoiztera.
2015/09/09 - 21:30
Urkullu: 'Tabakalera Donostia 2016 erronka handiarentzako bultzada da'
Tabakalera zabaltzeko ekitaldi instituzionalean egin ditu adierazpenak lehendakariak. Tabako fabrika zaharra kulturaren nazioarteko zentroa bilakatu da.
2015/09/09 - 16:17
Tabakalera zabalduko duen erakusketa aurkeztu du Kultura Zentroak
Tabakalerak, kultura garaikidearen nazioarteko zentroak, bere lehen erakusketa eta proiektu zabalagoa aurkeztu dute gaur. Ikus-entzunezko arte esperimentalaren, bideoartearen,antologia bat da.
2015/09/09 - 14:08
Faktoria saioa Tabakaleratik: Ane Rodriguez zuzendariarekin
Gaur asteazkenez, agintarien bisitarekin, Tabakaleraren inaugurazioa izango da baina, ekitaldi ofiziala, ostiral arratsalderako utzi dute. Baina, arte garaikideko gune izango den Tabakalerak ateak ireki dizkio Faktoriari. Ane Rodriguez zuzendaria eta Joxean Muñoz, kultura sailburuordearekin Tabakalerak ekarri dezakeena aztertu dugu.
2015/09/09 - 11:04
Lehen bisitariak hartu ditu Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroak
Ostiralean inauguratuko dute Tabakalera, baina jada hasi dira lehen bista gidatuak egiten. ''Harrituta'' atera dira lehen bisitariak eraikinetik.
2015/08/19 - 17:06
Tabakalera irailaren 11n irekiko dute orainaldira eta iraganera begira
Zentroko arduradunek aurreikusten dutenez, proiektu guztia datorren urte hasierarako egongo da osorik martxan.
2015/08/19 - 16:20
Tabakaleraren iraganari buruzko dokumentala prestatzen ari dira
Irailaren 11an inauguratuko da Donostiako Tabakalera. Hori dela eta, tabako fabrikaren iraganaz, orainaz eta geroaz mintzatuko den fikziozko dokumental bat ari dira prestatzen.
2015/06/29 - 14:17
Mogwaik Tabakaleraren kanpoaldean joko du, Donostian, irailaren 6an
Talde eskoziarraren kontzertua Kutxa Kultur Festibalaren, Donostia 2016ren eta Tabakaleraren arteko kolaborazioa da, zentroaren irekieraren aurretxoan.
2015/06/19 - 14:58
Irailaren 11n zabalduko dute Tabakalera sorkuntza zentroa
Espazioak atalka zabaltzen joango dira, 2016rako eraikin osoa martxa betean egoteko asmoz.
2015/06/19 - 14:51
Tabakalera eraikinaren irekiera plana
Sorkuntza zentroa irailaren 11n zabalduko da. Espazioak atalka zabaltzen joango dira, eta 2016rako eraikin osoa martxa betean egotea da helburua.