Donostiako Zinemaldiak Zabaltegi-Tabakalera saria estreinatuko du
Aurreko hainbat ediziotatik hona, Zabaltegi “urteko zinema proposamen harrigarrienei eta erakargarrienei zabaldutako lehiaketaz kanpoko saila” izan da Donostiako Zinemaldian.
Besteak beste, Alexander Sokurov, Laurie Anderson, Anca Damian, João Salaviza, Eric Khoo, Lav Diaz, Jem Cohen, Corneliu Porumboiu eta Walter Salles zinemagileen lanak pantailaratu dituzte berorretan, baita Bruno Dumont egilearen P’tit Quinquin eta Oliver Stone zuzendariaren The Untold History of the United States telesailak ere.
Zinemaldiak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak sinatutako hitzarmenari esker, Zabaltegi aurrerantzean lehiazko saila izango da, eta bertan parte hartzen duten filmak Zabaltegi-Tabakalera saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Saria 20.000 eurokoa izango da; horietatik 6.000 film irabazlearen zuzendariak jasoko ditu, eta gainerako 14.000 euroak, berriz, film irabazlea Espainiako Estatuan banatzen duen enpresak.
Zabaltegi-Tabakalera saria nork eramango duen berariaz sortutako epaimahai batek erabakiko du, gutxienez zinemaren eta kulturaren alorreko hiru profesional izango dituena.
Víctor Iriarte, Zinemaldiko Hautaketa Batzordeko kide berria
2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, Víctor Iriarte Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko ikus-entzunezko programen arduraduna Donostia Zinemaldiaren Hautaketa Batzordeko kide da.
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.