Donostia Topoa
2025/03/01 - 18:32
Donostiako metroak Easo eta Mirakontxa artean izan duen %162ko gainkostua argitzeko eskatu du EH Bilduk
Satorralaia auzo-mugimenduaren datuen arabera, obra horiek 53,2 milioi euroren truke esleitu ziren 2017an, eta 139,8 milioi euroko kostua izan dute azkenean.
2025/02/25 - 23:51
Satorralaiak salatu du "% 164ko gainkostua" Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo tartea egiteko
Auzo-mugimenduak ohar batean azaldu duenez, tarte horretako lanak "2017ko abenduaren 18an esleitu ziren, hasiera batean, 53 milioiko zenbatekoan, eta tarte hori eraikitzeko egungo aurrekontua 140 milioikoa da".
2025/01/15 - 14:24
Bentaberriko geltokian trenbidea jarrita, aurrera doaz Donostiako Topoaren lanak
Lanak ikusteko egin duen bisitan, Imanol Pradales lehendakariak esan du "Donostia aitzindaria izango” dela “lehen mailako hurbileko tren-sarea osatzen".
2025/01/09 - 10:16
Pertsona bat hil da Topoaren Herrerako geltokian, tren batek harrapatuta
Herrera eta Altza arteko trenetan eragina izan du gertaerak, baina betiko moduan dabiltza dagoeneko. Donostia-Hendaia konexioa mantendu dute, 15 minutuko frekuentziarekin.
2025/01/03 - 17:01
Noiztik aurrera izango dute doan garraio publikoa 12 urtez azpikoek Bizkaian eta Gipuzkoan?
Iazko abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina.
2024/07/11 - 16:55
Donostiako Topoaren Kontxako geltokiaren hiru laurdenak zulatuta daude
Donostiako Topoaren Kontxako geltokiaren hondeatze-lanak amaitzen ari dira. Topoaren lanak aurrera doaz, hasieran izandako arazoak gainditu ostean. Aurreikuspena da 2026ko hasieran martxan egotea.
2024/02/21 - 14:54
Donostiako metroaren lanetan ''mugarria'' ezarri dute, Erdialdearen azpiko tunelaren bi muturrak lotuta
Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Eneko Goia Donostiako alkatea izan dira, besteak beste, unearen lekuko. Zazpi urte behar izan dituzte 4,5 kilometroko trazadura egiteko. Azpiegitura 2026an jarriko da martxan.
2023/06/04 - 20:48
Topoaren obrek Donostiako erdiguneko trafikoa aldatuko dute bost hilabetez gaurtik aurrera
Udalak ibilgailu pribatuarekin erdigunera ez joateko eta Illunbeko disuasio-aparkalekua erabiltzeko deia egiten die bisitariei.
2023/01/23 - 14:58
Topoa edukiera handiagoko lau tren berrirekin indartuko da, udatik aurrera erabiliko direnak
Berrikuntza nagusien artean, material mugikor berriak lau bagoi izango ditu, aurreko seriean baino bat gehiago. Ondorioz, 400 pertsona inguruko edukiera izango dute (120 eserita), eta unitate guztiek komuna izango dute.
2022/11/28 - 17:51
Renferen aldiriko trenak berriro martxan, Andoain eta Irun artean
Aldiriko trenen zirkulazioa bere onera itzuli da 12:30ean, goizeko lehen orduetatik etenda egon ostean. Gorabehera horrek 11.000 bidaiariri eta 31 treni eragin die.
2022/07/18 - 21:29
Tren bat bidetik atera da Donostian, eta zerbitzuan eragina izan du
Istripua izan duen trena errailetik kendu bitartean, trenen maiztasuna 30 minutukoa da linea guztietan. Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da.
2022/06/27 - 16:13
Lehendakariak dio Hendaiako Topoaren geltoki berria Atlantikoko Korridorearen katebegi estrategikoa dela
Urkulluk Topoaren geltoki berriaren inaugurazioan parte hartu du. Bidaiarien eraikina handitu, sartzeko baldintzak hobetu eta bigarren erraila eduki ahal izan da.

2022/06/24 - 15:29
Donostialdeko metroa eraikitzeko epeak beteko direla ziurtatu du Arriolak
Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Kontxa-Easo zatiko obrak bisitatu ditu, eta 2025erako prest egoteko asmoa berretsi du.
2022/06/20 - 12:50
Euskotrenek udako ordutegia abiatu du kostaldeko lineak bultzatuta
Zehazki, Debabarrena, Urdaibai eta Gipuzkoako kostaldeko lineak indartuko dituzte, herritarrek hondartzara joateko aukera izan dezaten.