Trafikoa
2025/06/11 - 08:06
Albiste izango dira: Euskadiko Industria Plan berria, EHUko udako ikastaroak eta A-15a itxita
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/09 - 18:36
Hiru ibilgailuk talka egin dute Erandion, eta auto-ilara luzeak sortu dira Arrontegin, A-8an eta Txorierrin
Bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.
2025/06/09 - 16:45
Bi autok eta kamioi batek talka egin dute N-634 errepidean, Zornotza parean, eta bost lagun zauritu dira
Zaurituetako bat larri dago eta helikopteroz eraman dute ospitalera. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira eta errepidea erabat itxi behar izan dute.
2025/06/09 - 14:15
N-634 errepidea itxi dute Zornotzan, bi autoren arteko istripu larri batengatik
Errepidea erabat itxita dago trafikoarentzat. Ezbeharra 92. kilometroaren parean gertatu da, eta auto-ilara luzeak sortu dira.
2025/06/09 - 13:21
Gipuzkoan A-15 errepidea erabat itxiko dute asteazken gauean, tunelak egiteko lanak direla eta
Errepidea ekainaren 11ko 22:00etatik ekainaren 12ko 06:00etara itxiko da, eta Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako sistema guztien proba osoa egingo da.
2025/06/07 - 16:27
57 urteko motozale bat hil da Gasteizen, auto-istripuz
Ezbeharra 13:11n jazo da, motozaleak motorraren kontrola galdu eta semaforo bat jo duenean, Gaztelako atea eta Elvira Zulueta kaleen artean.
2025/06/07 - 09:54
Motozale bat hil da Lezon izandako istripu batean
54 urteko gizonezko bat da hildakoa. Ezbeharra GI-636 errepidean gertatu da, goizaldeko hirurak aldera.
2025/06/04 - 19:49
7 kilometroko auto-ilarak A-8an Irunen, Baionarako noranzkoan
Auto-ilarak A-63 errepidean hasi dira, Biriatuko ordainlekutik gertu, eta inguruko errepideetan ere eragina izaten ari dira.
2025/06/03 - 18:29
Gizon bat hil eta beste bat oso larri zauritu da San Adrianen, ibilgailua errepidetik aterata
Ezbeharra bart gertatu da, NA-134 errepidean, 21:33 aldera. Ibilgailua errepidetik irten eta hormigoizko areka batekin talka egin zuen. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da, eta 33 urteko beste bat Nafarroako Unibertsitatea Ospitalera eraman dute anbulantzian, oso larri.
2025/06/03 - 00:28
38 urteko quad gidari bat hil da Tafallan, auto batekin talka eginda
Larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko, eta tokian bertan hil egin da. Bestalde, autoaren gidaria onik atera da.
2025/06/02 - 20:28
Bost ibilgailuk talka egin dute Larraunen, eta A-15 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan
Istripua 15:50ean gertatu da, kamioi baten eta auto baten artean, eta, ondoren, beste talka bat izan da su hartu duten beste bi kamioiren eta furgoneta baten artean. 50 urteko kamioilari bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute (Alain Patinok utzitako irudiak).
2025/06/02 - 19:19
A-15 autobia ordu luzez egon da itxita Larraunen, zazpi ibilgailuk talka egin baitute; tartean, bi kamioik
Talkaren ondorioz, bi kamioik eta furgoneta batek su hartu dute. 50 urteko kamioilari bat zauritu da ezbeharrean, eta Donostiako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Autobiako errei bat 22:00ak aldera zabaldu dute berriro.
2025/06/02 - 19:11
Merindadeetako alkateek hobekuntzak eskatu dituzte eskualdeko errepideetan, istripuak saihesteko
Juan Pablo Sanchez eta Roberto Ortiz Espinosa de los Monteros eta Las Machorraseko alkateek, hurrenez hurren, gogorarazi dute aurten zazpi pertsona hil direla Merindadeetako errepideetan.
2025/06/02 - 17:38
GI-2634 errepidea itxi dute Azkaraten, gutxienez hiru zauritu eragin dituen istripu baten ondorioz
Gutxienez hiru pertsona zauritu dira Azkarate mendatearen inguruan 14:25ean gertatu den trafiko istripuan.
2025/06/02 - 09:47
Albiste izango dira: ELAren XVI. Kongresua, Burgosko istripua eta Euskal Pilota Nazioen Liga
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/01 - 00:52
Lau zauritu Oiartzunen, GI-636 errepidean Lintzirin parean izan den trafiko ezbeharrean
20:30 inguruan izan da istripua eta errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira.
2025/05/31 - 21:59
Lau lagun ospitaleratu dituzte, AP-8an, Eibarren, Irunera bidean, istripua izan ostean
Bi autok elkar jo dute 17:30 inguruan, eta errei bat itxi behar izan dute, Irunera bidean. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira, baina 19:20rako bere onera etorri da egoera.
2025/05/30 - 01:05
Kamioi gidari bat larri zauritu da A-15ean, Berriobeiti parean, izandako istripuan
Ezbeharra Gasteizerako noranzkoan gertatu da, eta errepidea itxita egon da pare horretan. N-240-A bidetik bideratu dute trafikoa.
2025/05/27 - 11:39
Gaur gauean jarriko dute behin-behineko pasabidea GI-636an, Gaintxurizketan, oinezkoen segurtasuna hobetzeko
Errepidea 22:00etatik 06:00ak arte egongo da erabat itxita. Jarduketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren behin-behineko plan baten parte da, behin betiko proiektua amaitzen ari den bitartean.
2025/05/24 - 14:07
Aldundiak hobekuntzak iragarri ditu Arrontegin jarriko dituen pantaila akustikoetan
Barakaldon zarata txikiagoa izan dadin hartuko du neurria. Pantailak aurreikusi baino handiagoak izango dira, eta asfaltoa ere hobetuko da.