2,1 milioi ibilgailuk baino gehiagok zeharkatuko dituzte euskal errepideak gaur abiatuko den trafiko operazio berezian
Trafiko handiena uztaileko azken asteburuan eta abuztuko lehenean, eta abuztuko azken bi asteburu luzeetan espero dira.
Bi milioi ibilgailuk baino gehiagok zeharkatuko dute Euskadi, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera. Iturria: Irekia
Arratsaldeko 15:00etan hasiko da ofizialki udako irteera-operazioa, eta 550 ertzainek osatutako dispositiboa prestatu du Segurtasun Sailak.
Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko sailburuorde Joana Egiluzek eta Trafikoko zuzendari Estibaliz Olabarrik Gasteizko hegoaldeko irteeran dagoen Lopidanako zerbitzugunean egin dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udako trafiko-operazio bereziaren aurkezpena.
Eusko Jaurlaritzak aurreikusita du nazioarteko trafikoa —iparraldetik sartu eta Euskal Herria zeharkatzen duena— % 3,8 haztea. Guztira, 2.100.000 bat ibilgailuk zeharkatuko dituzte euskal errepideak, eta 4.000 bat joan-etorri izango dira. Barne-trafikoari dagokionez, berriz, aurreikuspenen arabera, igoera % 3koa izango da (42,3 milioi joan-etorri).
Nazioarteko trafikoaren fluxuaren data nagusiak, Irteera Operazioan (ibilgailuak Europatik Espainia eta Portugal hegoaldera doazenean), uztaileko azken asteburua eta abuztuaren lehena dira. Itzulera Operazioan (ibilgailuak Espainia eta Portugal hegoaldetik Europara doazenean) abuztuko azken bi asteburu luzeak, hau da, ostegunetik igandera, izango dira egunik kritikoenak dira auto-ilarei dagokienez.
Aurreikuspenen arabera, bi milioi ibilgailuk baino gehiagok zeharkatuko dituzte euskal errepideak nazioarteko joan-etorrietan
Aurten ere arreta berezia jarriko dute ohiko puntu kritikoetan: Gipuzkoan, AP-8an, Biriatuko ordailekuan; Araban, AP-1 eta N-622 arteko lotunean Burgoserantz eta Gasteizerantz, eta Armiñongo lotunean; eta Bizkaian, A-8an, Kantabriarako irteeran.
Hori guztia aurrera ateratzeko Eusko Jaurlaritzak seinaleztapen operatibo bereziak jarriko ditu, baita informazio panelak ere. Bosgarren urtez jarraian, garabi zerbitzua ere izango da, istripua edo matxura izan duten ibilgailuei laguntzeko.
Iaz, 2024an, uztaila eta abuztua bitartean, zazpi pertsona hil ziren EAEko errepide-sarean (2, Araban; 2, Bizkaian, eta 3, Gipuzkoan).
Horregatik, Babes Zibileko sailburuorde Joana Egiluzek gogorarazi du Eusko Jaurlaritza batere biktimarik ez izateko ari dela lanean, eta 2025eko Udako Irteera-Itzulera Operazio Bereziari begira hartutako neurri guztiak horretara bideratu direla.
GOMENDIOAK
- Ibilgailua ondo dagoela ziurtatu
- Gidatu aurretik ez kontsumitu ez alkoholik ez drogarik, eta ez egin otordu astunik
- Ertzaintzako agenteen aginduak bete
- Arretaz, arduraz eta errespetuz gidatu
- Segurtasun-tarteak gorde
- Bi orduz behin edo 200 kilometro egin ondotik atseden hartu
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.