Mozketak N-1 errepidean, Ordizia parean, pantaila akustikoak jartzeko obrengatik
Obrek eragina izango dute eskuineko erreian eta Gasteizko noranzkoan sartzeko adar batean, larunbat goizetik igandera arte.
Pantaila akustikoak N-1 errepidean, Bustuntza auzoan (Ordizia). Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Larunbat honetan, Ordizian (Gipuzkoa), N-1 errepideko zirkulazioan mozketak izango dira Gasteizko noranzkoan, pantaila akustiko berriak jartzeko lanak direla eta.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 421,820 eta 422,160 kilometroen artean egingo dira obrak, eta baita 421,220 eta 422,420 kilometroen artean ere.
Lanak egiteko, eskuineko erreia itxiko dute Gasteizko noranzkoan, eta N-1-422-2-E lotunetik N-1 errepidera sartzeko adarra ere moztuko dute. Murrizketa hori ostiraleko 07:00etatik igandeko 07:00etara egongo da indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon