Uda
2023/09/09 - 13:40
Abisu horia tenperatura altuengatik eta ekaitz arriskuagatik larunbat honetarako
Gauerdira arte egongo da indarrean, eta tenperaturak 31-33 gradura iritsiko dira. Gainera, ekaitza bota dezake eta metro koadroko 15 litro eror daitezke 20:00etatik aurrera, Araban bereziki.
2023/09/08 - 13:30
Nazioarteko trafikoa eta lurralde mugakideetarako joan-etorriak ugaritu egin dira uda honetan EAEn
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren udako irteera-itzulera operazioaren lehen balantzearen arabera, "ohiko auto-ilarez harago", "arintasuna" nabarmendu da euskal errepideetan. Istripuen kopuruak behera egin arren, hamar lagun hil izana deitoratu du.
2023/09/04 - 09:27
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, udako giroa eta denboraleak utzitako kalteak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/08/28 - 22:30
Eguraldi txarrak eta lanera itzuli beharrak ez dute askorik laguntzen aldarte ona izateko
Abuztuak 28 ditu gaur, astelehena; eguraldi kaxkarra eta, hori gutxi ez, eta oporren osteko lehen laneguna da askorentzat. Ez da konbinaziorik egokiena ahoan irribarrea izateko.
2023/08/27 - 12:34
Uda Hego Euskal Herrian eman duten Txernobilgo haurrak, etxera bueltan
Guztira, 89 neska-mutikok harrera familietan pasa dituzte udako oporrak. Gerra dela eta, autobusez egingo dute aurten etxerako bidaia. Barakaldon agurtu dituzte gaur, eta hiru egun barru iritsiko dira Ukrainara.
2023/08/23 - 11:42
Euskal Herria zeru oskarbiarekin esnatu da
Muturreko beroa espero dugu gaur Euskal Herrian. Gaua epela izan da, eta 20 °C-koak izan dira minimoak.
2023/08/22 - 20:43
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du Jaurlaritzak, tenperatura altuen ondorioz
Euskalmetek gaurtik hasi eta datozen egunetarako egin dituen iragarpenen ondorioz hartu du neurria Eusko Jaurlaritzak. 40 gradutik gorako tenperaturak izango ditugula dio iragarpen horrek.
2023/08/21 - 10:10
Beroagatik alerta laranja izango da gaur eta bihar Arabako Errioxan eta Nafarroan
Gainera, Araba erdialdea eta Ipar Euskal Herria abisupean egongo dira 37 °C-rainoko maximoengatik.
2023/08/19 - 19:38
Astelehenera arte luzatu dute abisu horia Euskadin, 37 gradura arteko tenperaturak espero baitira
Giroa eguzkitsua izango da, erdi mailako hodei batzuekin eta garrantzi gutxiko goi-hodeiekin. Barnealdean, maximoak 30 eta 35 gradu artean egongo dira, eta kostaldean 28 edo 30 gradu artean.
2023/08/18 - 11:37
Abisu horia tenperatura altuengatik Hego Euskal Herrian eta abisu laranja Erriberan
Barnealdeko zenbait tokitan tenperaturak 38 ºC-ra iritsiko dira, eta, ondorioz, alerta laranja ezarri dute gaur Erriberan, eta abisu horia, berriz, Nafarroan, Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean.
2023/08/12 - 16:23
Euskal Herrira etorri diren bisitariek nabaritu dute prezioen igoera
Uda betean iritsi da prezioen gorakada: Kontsumorako Prezioen Indizea % 2,6an kokatu da uztailean. Bidaiatzea garesti dago aurten.
2023/08/11 - 22:22
Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
2023/08/11 - 20:23
Kanpezun 37 graduko tenperatura maximoa, eta Guardian, Espejon eta Agurainen 36 gradukoa
Gasteizen 35 ºC neurtu dituzte termometroek, Igorren 34 ºC eta Arrasaten 33 ºC.
2023/08/10 - 23:23
Erregaien prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, abuztuko zubiaren atarian
Gasolina aurreko astean baino % 1,82 garestiagoa dago, litroko 1,68 euroan. Bosgarren astez jarraian, dieselak ere gora egin du (% 3,4), eta litroko 1,552 eurora iritsi da.
2023/08/10 - 22:03
100etik gora karabela portuges jaso dituzte Donostiako hondartzetan
Protokoloa martxan jarri zutenetik lehen aldiz, bandera gorria jarri dute Zurriola hondartzan.
2023/08/10 - 11:53
25-30 ºC arteko tenperaturak izan dira gaur gauean euskal hiriburuetan
Tenperatura altuak izan dira gaur gauean euskal hiriburuetan. Gaueko 12etan, Gasteizko termometroek 30 ºC markatzen zituen, eta Bilboko eta Donostiakoek 25 ºC.
2023/08/10 - 07:00
Gaur giro eguzkitsua izango da, baina atzo baino tenperatura atseginagoak
Horrela, tenperatura maximoak atzo igotakoa jaitsiko dira: 25 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 30 ºC ingurukoak barnealdean.
2023/08/09 - 17:55
Bero-bolada, argazkitan
2023ko abuztuko bero boladak errekorreko tenperaturak utzi ditu Espainiako erkidego askotan.
2023/08/09 - 13:08
Tenperatura maximoak 34 ºC ingurukoak izan daitezke gaur kostaldean eta 40 ºC ingurukoak barnealdean
Gainera, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik. Ricardo Ituarte Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak agerraldia egingo du 11:30ean.
2023/08/08 - 16:29
Alerta laranja ezarri dute asteazkenerako EAEn eta Nafarroa erdi eta hegoan, muturreko tenperaturengatik
Gainera, abisu horia aktibatuko dute EAEn, baso-sute arriskuagatik eta galerna arriskuagatik.