Uda
2024/06/03 - 11:37
Uda denboraldian txakurrak onartzen dituzten Euskal Herriko hondartzak
Euskal kostaldeko udalerri gehienetan debekatuta dago txakurrekin hondartzara sartzea, baina badira salbuespenak. Zeintzuk diren jakin nahi?
2024/06/02 - 19:04
Eguzkitsu eta bero dator astea
Astelehenean, egunaren lehen zatian, hodeiak nagusituko dira isurialde atlantikoan. Arratsaldean, lainoak saretu egingo dira, eta eguzkiak aginduko du egunaren azken partean. Astearterako, egun eguzkitsua iragarri dute, eta uda garaiko tenperaturak izango dira.
2024/06/01 - 15:31
Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian
Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.
2024/06/01 - 14:38
Hondartzak zabalik, eguzkia falta
Hondartza denboraldia gaur hasi da Bizkaian eta Donostian, baina eguzkirik gabe, hutsik daude hondartzak. Sorosleek gaur ez dute lan handirik izango. Irudiak: Bakioko hondartza - Victor Uriarte; Kontxako hondartza - Jon Hernandez Utrera.
2024/05/31 - 14:53
Karabela portugesen, marmoken eta ostreopsis algen "jarraipen berezia" egingo du Osasun Sailak udan
Astero, laginak hartuko ditu EAEko 43 hondartza eta aintziretan, azterketa mikrobiologikoa egiteko, eta uraren kalitatearen berri emango du.
2024/05/31 - 09:06
Uda sasoian txakurrak Euskal Herriko hondartzetan aske ibiltzeko ordutegiak
Euskal Autonomia Erkidegoa da hondartzan txakurrei betoa jartzen jarraitzen duen erkidego bakarra; izan ere, ez dago txakurrentzako hondartzarik, eta, ez dago aurreikusta araudia aldatuko duenik. Nolanahi ere, badira ordutegi zehatz batzutan sarbidea baimentzen duten hondartzak.
2024/05/30 - 20:48
Bilbobuseko beharginek greba mugagabea uda osoan zehar mantentzea erabaki dute
Apirilaren 9an hasitako greba mugagabeari 266 langilek eman diote babesa, eta 194k astean behin 24 ordu gelditzea nahi zuten.
2024/05/27 - 19:34
Bizkaiko bainu denboraldia larunbat honetan hasiko da
Bizkaiko bainu denboraldia larunbat honetan hasiko da, 20 hondartza baino gehiagotan, hala nola, Ereagan, Plentzian edo Bakion. Denboraldia ekainaren 1etik irailaren 30era izango da, biak barne.
2024/04/20 - 21:57
Bizkaiko sorosleak aukeratzeko probak egin dituzte gaur Plentzia eta Gorlizko hondartzetan
800 metro korrika eta 600 igerian egin behar izan dituzte proba egin duten 261 lagunek.
2024/03/29 - 09:42
Ordu aldaketa, larunbatetik iganderako goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira
Lo egiteko ordubete gutxiago izango dugu, eta beranduago argitu eta ilunduko du eguna. Azken urteotan, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uzteko hainbat ahalegin egin dituen arren, gutxienez 2026ra arte egongo da indarrean.
2024/03/15 - 11:06
Martxoaren 30etik 31rako gauean iritsiko da udako ordutegia
Lo egiteko ordubete gutxiago izango dugu, eta beranduago argitu eta ilunduko du eguna. Udaberria iristean, bestalde, 3 bat minutu luzatuko dira egunak: minutu eta erdi goizago argitu eta minutu eta erdi beranduago ilunduko du eguna.
2024/02/24 - 23:09
"Oporrak Bakean" ekimenak 300 familia behar ditu haur sahararrak hartzeko uda honetan
Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta euskal familiek bi hilabetez laguntza eman eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.
2023/09/25 - 10:38
Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/09 - 13:40
Abisu horia tenperatura altuengatik eta ekaitz arriskuagatik larunbat honetarako
Gauerdira arte egongo da indarrean, eta tenperaturak 31-33 gradura iritsiko dira. Gainera, ekaitza bota dezake eta metro koadroko 15 litro eror daitezke 20:00etatik aurrera, Araban bereziki.
2023/09/08 - 13:30
Nazioarteko trafikoa eta lurralde mugakideetarako joan-etorriak ugaritu egin dira uda honetan EAEn
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren udako irteera-itzulera operazioaren lehen balantzearen arabera, "ohiko auto-ilarez harago", "arintasuna" nabarmendu da euskal errepideetan. Istripuen kopuruak behera egin arren, hamar lagun hil izana deitoratu du.
2023/09/04 - 09:27
Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Radio Euskadin, udako giroa eta denboraleak utzitako kalteak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/08/28 - 22:30
Eguraldi txarrak eta lanera itzuli beharrak ez dute askorik laguntzen aldarte ona izateko
Abuztuak 28 ditu gaur, astelehena; eguraldi kaxkarra eta, hori gutxi ez, eta oporren osteko lehen laneguna da askorentzat. Ez da konbinaziorik egokiena ahoan irribarrea izateko.
2023/08/27 - 12:34
Uda Hego Euskal Herrian eman duten Txernobilgo haurrak, etxera bueltan
Guztira, 89 neska-mutikok harrera familietan pasa dituzte udako oporrak. Gerra dela eta, autobusez egingo dute aurten etxerako bidaia. Barakaldon agurtu dituzte gaur, eta hiru egun barru iritsiko dira Ukrainara.
2023/08/23 - 11:42
Euskal Herria zeru oskarbiarekin esnatu da
Muturreko beroa espero dugu gaur Euskal Herrian. Gaua epela izan da, eta 20 °C-koak izan dira minimoak.
2023/08/22 - 20:43
Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) alerta fasea ezarri du Jaurlaritzak, tenperatura altuen ondorioz
Euskalmetek gaurtik hasi eta datozen egunetarako egin dituen iragarpenen ondorioz hartu du neurria Eusko Jaurlaritzak. 40 gradutik gorako tenperaturak izango ditugula dio iragarpen horrek.