Gipuzkoako hiru hondartzatan eta Bizkaiko batean bainurik ez hartzeko aholkatu du Osasun Sailak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez, Bizkaiko hondartza guztietan bainatzea baimenduta dago, Karraspion (Mendexa) izan ezik, uraren kalitate txarragatik. Halaber, Saturraran eta Ondarbeltz (Mutriku) eta Santiago (Zumaia) hondartzetan bainatzea ere ez da gomendatzen, arrazoi beragatik.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak jakitera eman zuenez, bainatzeko uraren kalitateari buruz aldiro egiten dituen analisien barruan, Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartza horietan kalitate-irizpide mikrobiologikoen ez-betetze puntuala gertatu da, azken egunetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izandako prezipitazio iraunkorren ondorioz.
Testuinguru horretan, "prebentziozko eta aldi baterako" neurria izanik, hondartza horietan ez bainatzea gomendatzen da.
Osasun Sailak egunero jarraituko du uraren kalitatea aztertzen, eta gorabehera horren emaitzen berri emango du. Eguraldi txarrik ez badago, bihar edo larunbatean bainu librea baimentzea espero du.
Ildo horretatik, bainu librea berrezarri da Areetan, Ereagan (Getxo), Plentzian, Gorlizen, San Antonion (Busturia) eta Laida itsasadarrean (Ibarrangelu), urak kalitatezko irizpide mikrobiologikoak betetzen dituelako eta ez bainatzeko gomendio-protokoloa itxi delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak