Indarrean sartu da Metro Bilbaoren udako ordutegi berezia
Gaurtik indarrean da Metro Bilbaoren udako ordutegia. Urtero bezala, zerbitzua irailaren 1ean itzuliko da ohiko ordutegi eta maiztasunera.
Hiri inguruko zerbitzuak trenen maiztasuna murriztuko ditu. Aldiz, aste barruko puntako orduan, zerbitzu berezi gehiago eskainiko dira ekitaldi berezi eta herrietako jaiei aurre egiteko.
Zehazki, aste barruko maiztasuna 3 minutu eta 20 segundokoa izango da, zerbitzua hasi eta 16:00ak arte. Arratsaldean, aldiz, maiztasuna baxuagoa izango da (5 minutukoa).
Hala ere, asteburuetako gaueko zerbitzua indartuko da; gau osoko zerbitzua izango du, hain zuzen.
Aste Nagusia
Bilboko Aste Nagusiak ere ordutegi eta zerbitzu berezia izango du 2024 ediziorako.
Horrenbestez, udako zerbitzuaren puntu gorena abuztuan iritsiko da, jaietako hamar egunetan etengabeko zerbitzua eskainiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda