UGT
2023/06/01 - 09:13
Bizkaiko ostalariak bederatzi orduko lanuztea egitera deitu dituzte gaur
07:00etatik 10:00etara, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara taberna eta jatetxeak itxiko dituzte, lan hitzarmen "duin" bat eskatzeko. Gainera, Bilbon manifestazioa egingo dute 20:00etan, Ledesma kaletik hasita.
2023/05/30 - 16:31
ELAk ekainaren 18ra arte luzatu du Osakidetzako garbiketa langileen greba, "negoziazioaren blokeoa" dela eta
ELAk gogorarazi duenez, langileek bost urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe eta karrera profesionala ordaintzea eskatzen dute.
2023/05/27 - 13:40
Bigarren greba-eguna Avanzako autobus-zerbitzuan
Autobusak lehenbailehen konpontzeko eta mantentze-lan egokia bermatzeko eskatu dute langileek. Lanuzteek Debagoieneko Lurraldebuseko hiriarteko autobusei eragingo diete; Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Bilboko Aireportua lotzen dituzten lineei, besteak beste.
2023/05/26 - 11:53
Avanza enpresako langileek hiru greba egun abiatu dituzte
Lurraldebusek % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Zerbitzua hobetzea eta konpainiak mantentze-lan egokiak gauzatzea eskatzen dute langileek.
2023/05/23 - 15:13
Bizkaiko erresidentzietako langileek hitzarmena berritzea lortu dute, 68 greba egunen ondotik
Besteak beste, hilean 340 euroko soldata igoera adostu dute, 2023 eta 2025 bitartean; 1.460 eurotik 1.800era (% 23,22ko igoera), hain zuzen ere.
2023/05/23 - 12:09
ELA eta UGT sindikatuek Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen berria sinatu dute Adegirekin
Donostian bildu dira, KPIaren araberako soldata-igoerak aurreikusten dituen sektoreko lan-akordioaren sinadura irudikatzeko. LAB eta CCOO kritiko agertu dira akordioarekin eta ez dute sinatu. Horien ustez, hobekuntza gehiago lor zitezkeen.
2023/05/19 - 15:41
Osakidetzako grebak % 65eko jarraipena izan du sindikatuen arabera, eta % 14,51koa, Jaurlaritzaren esanetan
Sindikatu deitzaileek adierazi dutenez, grebaren jarraipena bezperan baino handiagoa izan da, eta "bereziki garrantzitsua" Lehen Arretan.
2023/05/18 - 16:36
Eusko Jaurlaritzako garbitzaileek % 2,5eko soldata-igoera izango dute
UGT Euskadi sindikatuak eta ISS eta Zaintzen enpresek akordioa lortu dute gaur. Neurriak 3.000 langileri eragingo die, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, urtarrilean hasita.
2023/05/18 - 13:07
"Kalitatezko" osasun publikoa eta Sagarduiren dimisioa aldarrikatu dituzte sindikatuek
Lehenengo eguneko lanuzteak (goizeko txandan) % 50eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Jaurlaritzak, aldiz, % 9,9ra mugatu du eragina. Osasun sailburuak, bestalde, ukatu egin du Osakidetza "desegiten" ari direla, eta sindikatuei galdetu die zertan oinarritzen diren hori esateko.
2023/05/16 - 13:08
Osakidetzako garbiketan deitutako greba maiatzaren 28ra arte luzatu du gehiengo sindikalak
Gainera, astelehenetik aurrera kanpaldia egingo dute Gurutzetako Ospitalearen aurrean.
2023/05/12 - 15:42
LABek salatu du ELAk Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen hobea izateko aukerarik gabe utzi dituela langileak
Sindikatu abertzalearen arabera, desmobilizazioaren aldeko hautua egin dute ELAk eta UGTk, ADEGI patronalaren "lehen proposamena erosita".
2023/05/11 - 13:19
Adegik, ELAk eta UGTk lau urteko indarraldia izango duen Gipuzkoako Metalaren hitzarmena adostu dute
Akordioak % 5eko soldata-igoera jasotzen du tauletan 2023rako, KPIa gehi % 0,7koa 2024rako eta KPIa 2025 eta 2026. urteetarako. Lanaldiari dagokionez, hogei urte baino gehiago murriztu gabe egon ondoren, 2 orduko murrizketa aplikatuko da 2024an.
2023/05/11 - 11:21
Garbiñe Aranburu: "Soldaten akordioak ez du langileen erosahalmena bermatzen, ezta KPIa ere"
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.
2023/05/10 - 22:39
Horrelakoa da sindikatuek eta patronalak 2025era arte sinatutako soldata akordioa
Besteak beste, itunak % 4ko soldata igoera ezartzen du 2023an, eta % 3koa 2024an eta 2025ean.
2023/05/10 - 14:21
2025era arteko soldata akordioa sinatu dute CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak
Hitzartutakoaren arabera, aurten % 4 igoko dira soldatak, eta 2024 eta 2025. urteetan, % 3.
2023/05/10 - 13:43
CCOOk, UGTk, CEOEk eta Cepymek soldatei buruzko ituna sinatu dute
Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek eta Antonio Garamendi eta Gerardo Cuerva CEOEko eta Cepymeko presidenteek, hurrenez hurren, 2023 eta 2025 bitartean soldatak % 10 igotzea gomendatzen duen negoziazio akordioa sinatu dute.
2023/05/09 - 22:42
CCOOk 2023an % 4ko soldata-igoera jasotzen duen soldata-akordio berria onartu du
Sindikatuko iturrien arabera, astelehen honetan UGTk eta CEOE-Cepyme patronalak onartutako akordioa aldeko 146 botorekin, kontrako boto batekin eta abstentzio batekin onartu da.
2023/05/08 - 16:24
Espainiako patronalak eta UGTk onartu egin dute 2025era arte adostutako soldata igoera
CCOOk, aldiz, astearte honetan bilduko bere zuzendaritza aurreakordioari babesa emateko.
2023/05/08 - 11:35
Espainiako patronala gaur bilduko da soldaten igoerari buruzko aurreakordioa berresteko
CEOEk eta UGT eta CCOO sindikatuek ostiralean itxi zuten aurreakordioa, baina asteburuan negoziatzen jarraitu dute, jakinarazi dutenaren arabera, soldatak aurten % 4 eta 2024an eta 2025an % 3 igotzeko.
2023/05/05 - 16:24
Patronalak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute soldatak aurten % 4 eta 2024an eta 2025an % 3 igotzeko
2026tik aurrera soldatak gutxienez % 1 igotzeko bermea ere jasoko luke CEOE Espainiako patronalaren eta UGT eta CCOO sindikatuen arteko akordioak.