UPN

2023/04/12 - 14:16
Garcia-Barberena eta Alonso Iruñeko zinegotziek UPN utzi, eta PPren zerrendara batu dira
Kultura eta Berdintasun zinegotzia eta Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzia dira. Besteak beste, Carlos Garcia Adanerok Iruñeko Udalerako aurkeztu duen proiektua "irekia eta bateratzailea" delako eman dute PPrako jauzia, euren hitzetan.
2023/04/09 - 20:00
Sayasek Otegiri: "Nafarroak ez du behar bere etorkizuna zein den esango dion batasunorik"
Javier Esparza UPNko presidenteak ere gogor kritikatu du EH Bilduk Iruñean ospatu izana Aberri Eguna eta ohartarazi die ez dutela "Nafarroa eta Euskadi anexionatzea lortuko, euskal errepublika sortzeko".

2023/03/28 - 09:06
UPN izango litzateke bozkatuena Iruñean, baina PSNk berriz ere izango luke Alkatetzaren giltza
Navarra Suma koalizioaren hausturak zinegotzi bat galtzea ekarriko lioke eskuinari. Cristina Ibarrolak (UPN) eta Joseba Asironek (EH Bildu), biek ala biek, aukerak dituzte alkate izateko.

2023/03/27 - 16:37
Nafarroan UPNk irabaziko lituzke hauteskundeak, inoizko emaitzarik txarrenarekin
Sozialistak bigarren postuan geratuko lirateke eta Maria Chivitek berriz gobernua osatzeko aukera zian dezake. Egonkortasuna eman dion EH Bilduk emaitzak hobetuko ditu.

2023/03/27 - 12:58
UPNk bere historiako emaitzarik txarrenak izango lituzke eta Chivite berriz ere izango litzateke presidente
Alderdi erregionalista bozkatuena izango litzateke, baina bere historiako eserleku kopuru txikienarekin. Horrenbestez, EH Bilduk legegintzaldiko giltza izango luke berriz, eta PSNko hautagaia presidente izango litzateke ezkerreko blokearen babesarekin.
2023/01/20 - 15:52
Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia
UPNtik kanporatutako diputatuak afiliatu izateari utzi dio eta PPrekin akordioa lortu du udal eta foru hauteskundeetarako.
2023/01/17 - 15:49
Sayasek eta Adanerok akordioa sinatu dute Nafarroako PPrekin baina ez dira afiliatu
Oraingoz ez dakite hurrengo hauteskundeetarako zerrendetan joango diren ala ez.
2023/01/16 - 21:56
Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero PPko kide izango dira asteartetik aurrera
Sayasek eta Adanerok UPNren alderdi disziplina hautsi eta lan erreformaren aurka bozkatu zuten. Horren ondorioz, UPNk militantzia kendu egin zien. Javier Esparza, UPNko presidentea, albisteak ez du ezustean harrapatu. Bere esanetan, Alderdi Popularra aspalditik dabil haien atzetik.
2023/01/09 - 13:19
Cristina Ibarrola izango da UPNren Iruñeko alkategaia
Mayak udal politikaren lehen lerroa utziko du. Bi alditan izan da Nafarroako hiriburuko alkate: 2011 eta 2015 artean aurrenekoz, eta 2019 eta 2023 artean bigarrenez.
2022/12/17 - 14:42
UPNren Kontseilu Politikoak hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakia babestu du
Hala, alderdiaren zuzendaritzak astelehen honetan hartutako erabakia berretsi dute.

2022/12/13 - 20:31
Hauteskunde orokorretarako UPNrekin koalizioa osatzea baztertu du PPk: "Edo guztia elkarrekin ala bananduta"
"Edo dena ala ezer ez", azpimarratu du Javier Garcia Nafarroako Alderdi Popularreko presidenteak prentsaurrekoan. UPNk nabarmendu duenez, "PPN etsaiz okertu da".
2022/12/12 - 19:54
UPN bakarrik aurkeztuko da Nafarroako hauteskundeetara
Ondorioz, ez da berriro errepikatuko UPN, PP eta Ciudadanos legealdi honetan bildu dituen Navarra Suma koalizioa. Alderdi erregionalistako zuzendaritzak aho batez erabaki du bakarrik aurkeztea 2023ko foru eta udal hauteskundeetara.
2022/11/27 - 23:44
Alderdiaren egunean, UPNk ez die erantzun hauteskundeei begira airean dauden galderei
Hauteskundeetarako sei hilabe falta direnean, alderdi erregionalista nafarrak ez du inongo galderarik argitu gaur Iruñean. Ez Enrique Maya Iruñeko alkatetzara aurkeztuko den ala ez, ez eta PPrekin batera, Navarra Suma koalizioa berrituko ote duen ere.
2022/11/26 - 14:57
Chivitek berretsi du Guardia Zibila ez dela joango Nafarroatik, eta "hipokresia" egotzi dio eskuinari
Nafarroako presidenteak galdetu du ea "ez ote zen Aznarren eta Sanzen eskuina izan trafikoaren eskumena adostu zuena" duela 20 urte baino gehiago.

2022/11/23 - 13:53
Enrique Mayak dio oraindik bere etorkizun politikoari buruz hausnartzen ari dela
Enrique Maya Iruñeko alkate eta UPNko presidenteordeak esan du bere etorkizun politikoari buruzko "hausnarketa" garaian dagoela, eta Gabonak arteko epea jarri duela azken erabakia hartzeko.
2022/09/02 - 23:23
UPNk Foru Gobernuko presidentetza nahi du, EH Bilduk erabaki ez dezan
Javier Esparzak esan duenez, alderdiak Navarra Suma koalizioko beste kideekin hitz egingo du, hauteskundeetarako modurik egokiena erabakitzeko.

2022/08/16 - 13:37
''Telladoren hitzek argi uzten dute PPk alde bakarretik erabaki duela Navarra Suma amaitutzat ematea''
Miguel Tellado PPren Antolaketa idazkariordeak egindako adierazpen batzuei erantzun die UPNren presidenteak. Telladoren esanetan, hurrengo hauteskundeetan Alderdi Popularrak "planteatzen duen aukera bakarra" bere markarekin aurkeztea da.
2022/08/16 - 10:39
Navarra Suma koalizioa bere kabuz amaitutzat ematea egotzi dio Esparzak PPri
Miguel Tellado PPren Antolaketa idazkariordeak egindako adierazpen batzuei erantzun die UPNren presidenteak. Telladoren esanetan, Alderdi Popularrak "planteatzen duen aukera bakarra" bere markarekin aurkeztea da.