EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPNk bere historiako emaitzarik txarrenak izango lituzke eta Chivite berriz ere izango litzateke presidente

Alderdi erregionalista bozkatuena izango litzateke, baina bere historiako eserleku kopuru txikienarekin. Horrenbestez, EH Bilduk legegintzaldiko giltza izango luke berriz, eta PSNko hautagaia presidente izango litzateke ezkerreko blokearen babesarekin.
eitb focus
EITB Focus

UPN izango litzateke alderdi bozkatuena Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, baina inoiz izan dituen emaitzarik txarrenak lortuta, eta Foru Gobernuaren ateak itxita ikusiko lituzke horrela. Izan ere, alderdi ezkertiarrek egungo akordioei eutsiko baliete, Maria Chivite PSNko hautagaia berriz ere izango litzateke presidente, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Maiatzaren 28ko hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez direnean falta egin dute EITB Focus inkesta, Nafarroan 1.200 pertsona baino gehiago elkarrizketatuta.

Hain zuzen ere, UPNk botoen % 23,1 eta 12 eserleku izango lituzke. 2019ko hauteskundeetan, alderdi erregionalista PPNrekin eta Ciudadanosekin batera aurkeztu zen hauteskundeetara, Navarra Suma koalizioan, eta bozen % 36,6 eta 20 ordezkari jaso zituzten batenak eta bestearenak batuta.

Geroa Bairi dagokionez, koalizioa hirugarren indar bozkatuena izan liteke, eta aurreko hauteskundeetako emaitzak berdintzea lor lezake. Nolanahi ere, inkestaren arabera, baliteke EH Bilduren pare egotea, ordezkari kopuruari erreparatuta.

EITB FOCUS EITB FOCUS

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, UPNk eta PPNk 18 parlamentari batuko lituzkete (PPNk 8 izango lituzke), baina Voxek ere egingo luke bat eskuineko blokearekin, bi eserlekurekin eta botoen % 4,4rekin sartuko bailitzateke Ganberan.

Eserlekuak zenbatuta, bigarren indarra PSN izango litzateke, baina Gobernua berriro bereganatzeko aukera handiak izango lituzke. 10-11 parlamentari eta botoen % 18,9 lortuko lituzke. Duela lau urte, 11 ordezkari eta bozen % 20,6 jaso zituen.

EITB FOCUS, Nafarroako Parlamentua, inkesta osoa (PDFa)

Testuinguru horretan, gobernagarritasunaren giltza EH Bilduk izango luke berriro. Duela lau urte baino eserleku bat gehiago jasoko luke, 8, eta % 15,1eko babesa bototan (duela lau urte, % 14,5ekoa izan zuen).

Azkenik, Zurekin Nafarroa koalizioak (Podemos eta Izquierda-Ezkerra) ez luke lortuko hobetzea 2019an bi alderdiek bananduta lortu zuten emaitza: 3 eserleku izango lituzkete, orain arte bezala, baina boto-portzentaje txikiagoarekin, % 6,3 (% 7,7koa izan zen aurrekoan).

Hautagaien ezagutza eta balorazioa

Bestalde, boto-emaileek hoberen baloratu duten hautagaia Maria Chivite sozialista da, 5eko nota emanda. Oso gertu Uxue Barkos (Geroa Bai) dago, 4,7rekin. Hauek geratu dira ondoren: Javier Esparza (UPN), 3,9; Laura Aznal (EH Bildu) eta Begoña Alfaro (Zurekin Nafarroa), 3,8; Javier Garcia (PPN), 3,3; eta Emilio Jimenez (Vox), 1,8.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X