Bizkaia: EAJk gehiengo osoa lortuko luke 40 urtean lehen aldiz
EAJk gehiengo osoa lortuko luke Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, 40 urtean lehen aldiz, eta, ondorioz, Elixabete Etxanobe hautagai jeltzalea izango litzateke ahaldun nagusia, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Euskadin inoiz egindako inkesta handiena da EITB Focus, eta maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez direnean falta egin dute.
Inkesta horren arabera, EAJk 26 batzarkide lortuko lituzke Bizkaian, hau da, duela lau urte baino bat gehiago, eta haren boto-portzentajea ia bi puntu haziko litzateke, 2019ko % 43,5etik aurtengo % 45,4ra.
Bigarren lekua EH Bilduk izango luke, urrun, baina hori bai, 2019ko emaitzak aise hobetuta. Hain zuzen ere, 12 ordezkari eskuratuko lituzke (2 gehiago), eta botoen % 22,6 (2,7 puntu gehiago). Hazkunde handiena izango lukeen indar politikoa izango litzateke koalizio abertzalea.
PSE-EEk eutsi egingo lioke egungo ordezkari kopuruari (8), baina boto-portzentaje txikiagoarekin: % 15,4, duela lau urteko % 16,6ren aurrean.
EITB FOCUS, Batzar Nagusiak, inkesta osoa (PDFa)
Elkarrekin koalizioak (Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Aliantza Berdea alderdiek osatzen dute) bi batzarkide galduko lituzke (4 izango lituzke, eta orain arte 6 izan ditu Elkarrekin Podemosek). Orotara, boto-emaileen % 8,4k bozkatuko lukete koalizio ezkertiarraren alde (duela lau urte, % 10,6k egin zuten).
PP izango litzateke Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza izango lukeen azken alderdia, eserleku bakarra eskuratuta (2 lortu zituen 2019an).
Balorazioa
Oro har, Bizkaiko herritarrek balorazio positiboa eman diete hautagai gehienei. Hori bai, gutxi ezagutzen dituzte.
Hori horrela, nota altuena Elixabete Etxanobe EAJko zerrendaburuari eman diote (6,2), baina Iker Casanova (EH Bildu) ezagunagoa da. Hain zuzen ere, hautagai jeltzalea boto-emaileen % 31,2k ezagutzen dute, eta abertzalea, % 33,9k. Azken horren kasuan, balorazioa 5,9koa da.
Gainerako ahaldungai nagusiei dagokienez, Teresa Laespada PSE-EEko hautagaiak % 25eko ezagutza maila du, eta 5eko nota; Eneritz de Madariagak (Elkarrekin) % 22,9 eta 4,9; urrunago, Raquel Gonzalezek (PP), % 18,7 eta 2,9; eta Niko Gutierrezek (Vox), % 14,1 eta 2.
Bihar, udal hauteskundeak
Asteartean, EITB taldeko hedabideek EITB Focus makroinkestaren hirugarren zatia publikatuko dute, udal hauteskundeetarako boto aurreikuspenekin.
Bizkaiko hauteskundeetarako aurreikuspenei dagokienez, Bilbo, Barakaldo, Getxo eta Basauriko emaitzak eskainiko dituzte.
Metodologia
EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian, eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.204.
Inkestak otsailaren 27a eta martxoaren 17a bitartean zituzten EAEn, eta otsailaren 22a eta 27a bitartean Nafarroan.
Konfiantza mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceuta, itxaron-leku: desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko gune bat ireki dute
Oraingoz, 67 dira hildakoak, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.