Araba: EAJk hobetu egingo lituzke emaitzak eta Ramiro Gonzalezek gertu izango luke hirugarren agintaldia
EAJk irabaziko lituzke Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeak, duela lau urteko emaitzak hobetuta eta bigarren indarrarekiko (EH Bildu) aldea areagotuta, EITB Focus makroinkestaren arabera.
Horren ildotik, Ramiro Gonzalez hautagai jeltzaleak, hots, egungo hiru ahaldun nagusietatik berriz ere hautagai den bakarrak, gertu izango luke bere hirugarren agintaldia.
Euskadin inoiz egindako inkesta handiena da EITB Focus, eta maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez direnean falta egin dute.
Hain zuzen ere, EAJk botoen % 31,7 eskuratuko lituzke Araban, 2019an baino 2 puntu gehiago, eta, horrenbestez, 19 batzarkide izango lituzke, bi gehiago. Bigarrena, hori bai, boto gutxiko aldearekin.
EH Bildu izango litzateke bigarren indarra, eta boto-portzentajeari begiratuta, koalizio abertzaleak hazkunde handiena izango luke (bozen % 23,6 jasoko lituzke, azken hauteskundeetan baino 2,5 puntu gehiago). Hala, 13 eserleku lortuko lituzke, egun baino bat gehiago.
EITB FOCUS, Batzar Nagusiak, inkesta osoa (PDFa)
Hirugarren lekuan, PSE-EEk botoen % 18 jasoko lituzke, 2019an baino puntu bat gutxiago, eta eserleku bat galduko luke. Hori dela eta, 9 izango lituzke guztira, baina hamargarrenari eusteko aukerak ere izango lituzke, azken diputatu hori zalantzan dagoelako.
Jaitsiera handienak PPk eta Elkarrekin Podemos koalizioak (Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Aliantza Berdea alderdiek osatzen dute) izango lituzkete.
Alderdi Popularraren kasuan, jaitsiera eserleku batekoa izango litzateke (7 izango lituzke), eta 1,3 puntukoa boto-portzentajean (% 13,8 maiatzean eta % 15,1, 2019an).
Koalizio ezkertiarrak, bere aldetik, hiru ordezkari lortuko lituzke, egun baino bat gutxiago, baina botoetan are handiagoa izango litzateke galera, boto-emaileen % 8,6k (1,4 puntu gutxiago) egingo luketelako haren alde, duela lau urte % 10 izan ondoren.
Azkenik, Voxek puntu bateko hazkundea izango luke, boto guztien % 2,4 eskuratuta, eta gertu izango luke eserleku bat izatea, hasiera batean ordezkaritzarik izango ez lukeen arren.
Balorazioa
Arabako hautagai ezagunena Iñaki Oyarzabal (PP) da, herritarren % 58,1ek ezagutzen baitute. Aitzitik, balorazio txarrenetakoa ere badu, batez beste 3,1eko nota eman baitiote.
Bigarrena Ramiro Gonzalez jeltzalea da (% 55,4ko ezagutza eta 5,6ko nota), eta hauek daude ondoren: Cristina Gonzalez sozialista (% 42,85eko ezagutza eta 4,9ko nota); Eva Lopez de Arroyabe, EH Bildukoa (% 39,5eko ezagutza eta 5,8ko balorazioarekin); Amaia Martinez, Voxekoa (% 34,5eko ezagutza eta 1,4ko nota); eta David Rodriguez, Elkarrekin Podemosekoa (% 30,4ko ezagutza eta 4,3ko nota).
Metodologia
EAEn, 6.649 pertsona elkarrizketatu dituzte udal eta foru hauteskundeei buruzko EITB Focus berezia prestatzeko. Horietatik, 1.543 Araban izan dira; 2.483, Bizkaian; eta 2.623, Gipuzkoan. Nafarroan, aldiz, 1.204 elkarrizketa egin dituzte.
Inkestak otsailaren 27a eta martxoaren 17a bitartean egin zituzten EAEn, eta otsailaren 22a eta 27a bitartean Nafarroan.
Konfiantza mailari eta beste hainbat adierazle estatistikori buruzko informazio sakonagoa ezagutzeko, kontsultatu ikerketaren PDFa.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Estatuaren egoera politikoa aztertu dute EH Bilduk eta ERCk Bilbon, aldebiko bilera batean
EH Bilduren ordezkaritzaren buru Arnaldo Otegi idazkari nagusia izan da, eta ERCrena, Oriol Junqueras presidentea. Koalizio abertzalea beste herrialdeetako alderdi subiranistekin eta Espainiako Estatuko ezker konfederalarekin egiten ari den aldebiko bilera-sortaren barruan kokatzen da gaurko hitzordua.
Melgosak migrazio-eskumenak eskatu ditu, kudeaketak bertan egiteko ahalmena izateko
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak egiturazko plan bat eskatu dio Espainiako Gobernuari, "inprobisatzeari" utz diezaion. Era berean, gogorarazi du Euskadi solidarioa dela, baina migrazio-eskumenak transferitzea beharrezkoa dela.
Esteban, Anduezaren kritikei buruz: "Hauteskundeak hurbil daude, PSEk indartsu ikusten gaitu eta arrazoi dute"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak adierazi du 2027ko hauteskundeen "aurrekanpaina giroa" aurreratu egin dela, eta "PSE horretan buru-belarri" ari dela.
Albiste izango dira: kontrolerako saioa Kongresuan, Chiviteren azalpenak Belateri buruz eta Zinemaldiko izarrak iristear
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".