Uruguai
2025/05/29 - 22:01
Beasainek aho batez izendatu du Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia herriko seme kutun
Maiatzaren 13an hil zen Mujicaren arbasoak Beasaingo Muxika baserrian sortu ziren. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Podemosek bat egin dute azken indar politiko horretako zinegotziak aurkeztutako proposamena onartzeko.
2025/05/15 - 22:59
Lula da Silvak eta Gabriel Boricek agur esan diote Pepe Mujicari
Uruguaiko presidente ohiari agur esatera Montevideora joan diren bi estatuburu bakarrak dira. Biek maitasunez agurtu dute Mujicaren alarguna, Lucia Topolansky. Bitartean, milaka herritarrek ilaran jarraitzen dute hil-kaperara sartzeko.
2025/05/15 - 22:50
Otegi: ''Mujicak frogatu egin du beste era batera bizi eta politika egin daitekeela''
EH Bilduko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "asko ikasi" dute Pepe Mujicarekin. "Aholku dezente eman dizkigu eta denak onak, beraz, gaur esker onez hemen gaude", erantsi du. Gorka Elejabarrieta koalizioko Harremanen idazkariak une "hunkigarriak" bizi izan dituztela nabarmendu du.
2025/05/14 - 20:28
Pepe Mujicaren euskal sustraiak
Pepe Mujicak euskal sustrai sakonak zituen. Izan ere, euskal historiaren ondorioa zela esan zuen behin baina gehiagotan. Bere abizenak Bizkaiko Muxika herrira eraman zuen, baina bere leinua Astigarretatik zetorren, Beasaingo auzo txiki batetik.
2025/05/14 - 18:16
Pepe Mujicaren hil-kapera zabalik, Montevideon segizio jendetsua egin ondoren
Hil-kapera ostegunera arte egongo da irekita. Gabriel Boric Txileko presidentea eta Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo agintaria, besteak beste, bertaratuko dira.
2025/05/14 - 17:35
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohiaren hileta segizioa Montevideoko kaleetan zehar
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohiaren hileta segizioa Montevideoko Estevez Jauregitik abiatu da, Yamandu Orsi egungo agintariak bandera nazionala hilkutxaren gainean jarri ostean.
2025/05/14 - 14:01
Mujica goraipatu du Urkulluk: ''Oso modu argian esan zuen indarkeriak indarkeria baino ez duela sortzen''
Iñigo Urkulluk Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia hil dela eta atsekabetuta azaldu da, eta justizia sozialarekin zuen konpromisoagatik eta politikaren ikusmolde etikoagatik nabarmendu du. Urkulluk azpimarratu du Mujicak "oso argi" aitortu zuela "indarkeriak indarkeria baino ez duela sortzen".
2025/05/14 - 09:49
Albiste izango dira: Bilboko ustezko hiltzailearen epaiketa, Pepe Mujicaren heriotza eta CEBEK
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/13 - 23:37
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohi eta Latinoamerikako ezkerraren ikonoa zendu da - test cache
Yamandu Orsi Urugaiko egungo presidenteak baieztatu du haren heriotza. Ezkerreko buruzagiak 2024ko apirilaren 29an iragarri zuen esofagoan tumore bat topatu ziotela, eta aurretik pairatzen zuen gaixotasun immunologikoa batuta, osasuna asko kaskartzen zitzaiola.
2025/05/13 - 23:32
Pepe Mujica, umila, borrokalaria eta miretsia
Beasaingo Astigarreta auzoan zuen jatorria, nahiz eta Montevideon jaio zen bera, 1935eko maiatzaren 20an. Gerrillari, politikari eta nekazari izandakoak 2010 eta 2015 artean zuzendu zuen Uruguaiko gobernua.
2025/05/13 - 21:37
Uruguaiko presidente ohi Jose ''Pepe'' Mujicaren biografia
Beasaingo Astigarreta auzoan zuen jatorria, nahiz eta Montevideon jaio zen 1935eko maiatzaren 20an. Gerrillari, politikari eta nekazari izandakoa 2010 eta 2015 urteen artean izan zen Uruguaiko gobernuaren buru.
2025/05/13 - 09:58
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia zainketa aringarriak jasotzen ari da, hil hurren baitago
Lucia Topolansky presidenteorde izandako eta Mujicaren bikotekideak eman du albistea. Iaz hestegorriko minbizia atzeman zioten buruzagiari, eta okerrera egin zuela eta, jendarteari agur esan zion urtarrilean.
2025/03/01 - 22:44
Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohia Kongresuan izan da, Yamandu Orsiren inbestidura ekitaldian
Hau izan da Yamandu Orsi Uruguaiko presidentearen inbestidura eguneko irudia: Pepe Mujica 89 urteko presidente ohia bertan izan da, bastoi batekin lagunduta. Kongresuan izan da kargu-hartze ekitaldia, eta 65 herrialdetako ordezkariak egon dira bertan, Espainiako erregea tartean.
2025/01/09 - 16:57
Mujica, minbizia gibelera hedatu zaiola jakinarazi ondoren: "Hiltzen ari naiz"
Uruguaiko presidente ohiak lasai uztz dezaten eskatu du eta, beraz, ez du elkarrizketa gehiago emango. Gainera, esan du ez duela tratamendu gehiagorik jasoko, azaldu duenez, bere "gorputzak ez du jasaten".
2025/01/05 - 00:07
Gonzalez Urrutiak bira hasi du Venezuelako presidentetza eskuratzeko babesak lortzeko
Larunbatean, Javier Mileirekin bildu da Buenos Airesen (Argentina) eta Luis Lacalle Pourekin Montevideon (Uruguai). "Datozen orduetan" Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Joe Bidenekin biltzera, baita Panamara eta Dominikar Errepublikara ere.
2024/12/06 - 21:44
Hauek dira Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren gakoak
Akordioak Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako 700 milioi lagunetik gorako merkatuari muga-zergak murriztuko dizkio, baina oraindik EBko Parlamentuak eta Kontseiluak eta Hego Amerikako herrialdeetako kongresuek onartu behar dute.
2024/12/06 - 15:47
Merkataritza libreko ituna itxi dute Mercosurrek eta Europar Batasunak
"Gure aliantza indartzen gaude, eta horrekin mezu argi bat ari gara bidaltzen munduari", adierazi du Von der Leyenek. Bitartean, Europako nekazarien eta kooperatiben batzordeak deitoratu egin du akordioaren iragarpena, eta protestak iragarri ditu Bruselan astelehenerako.
2024/11/25 - 09:30
Fronte Zabalak boterea berreskuratu du Uruguain, Yamandu Orsiren garaipenarekin
Garaipen estua eskuratu du Alderdi Nazionala alderdi ofizialistaren Alvaro Delgado hautagaiaren gainetik. Hegoamerikako ezkerzaleek ospatu egin dute emaitza.
2024/10/28 - 09:48
Orsi eta Delgado lehiatuko dira bigarren itzulian, Uruguaiko presidente izateko
Lehen itzulian aurkeztu diren hamaika hautagaietako bakar batek ere ez du botoen % 50 gainditu eta bi bozkatuenak azaroaren 24an egingo den bigarren itzulira igaro dira. Yamandu Orsik edo Alvaro Delgadok Luis Lacalle egungo presidentea ordezkatuko du.
2024/10/27 - 15:54
Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia: ''Baliteke nire azken boza izatea''
Presidentetzarako eta Parlamenturako hauteskundeak egiten ari dira igande honetan Uruguain, eta 'Pepe' Mujica (89 urte) botoa ematera joan da, bere esofagoko minbizia gorabehera.