Ustezko ustelkeria politikoa
2025/01/28 - 12:41
Auzitegi Gorenak erabaki du Alvaro Garcia Ortizek Estatuko fiskal nagusi izaten jarraitzea
Izendapena berretsi dute Auzitegi Gorenera ikertu gisa deklaratzera joan aurreko egunean, Isabel Diaz Ayusoren bikotekideari buruzko sekretuak eta iruzur fiskalagatik izandako auzia ustez jakinarazteagatik.
2025/01/13 - 14:44
Abalosek esan du bera "inkriminatzeko" operazioa egin dutela, eta babesa eskatu dio Kongresuari
Behin argudioak entzunda, Kongresuko osoko bilkurak urtarril amaiera eta otsail hasiera artean bozkatuko du Gorenak egindako erregu eskaera. Ia ziurtzat ematen da Kongresuak baimena emango diola auzitegiari Abalos ikertzeko, "Koldo auzia" dela eta.
2024/12/18 - 14:12
Abalosen immunitatea bertan behera uzteko eskatu dio Gorenak Kongresuari, lau delitu egin dituelakoan
'Koldo auzia'ren instrukzioa egiten ari den Goreneko epailearen arabera, "nahiko" zantzu daude Garraio ministro ohiaren aurkako prozedura bat zabaltzeko. Lau delituren zantzuak daudela uste du: influentzia trafikoa, eroskeria, diruaren bidegabeko erabilera eta erakunde kriminal gisa jokatzea.
2024/12/17 - 13:45
Baldintzapeko askatasuna eman diote Luis Barcenas PPren diruzain ohiari
Ia urtebete zeraman hirugarren graduan Barcenasek, eta Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, zigorraren bi herenak beteta, isunak ordainduta, damututa eta presoei zuzenduriko programa zehatzetan parte hartu ondotik, baldintzak beteta, ez du kartzelara itzuli beharko.
2024/12/17 - 08:49
Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/16 - 20:18
Horrela sartu ziren Unitate Zentral Operatiboko hogei bat agente Koldo Garciaren etxean
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboko 20 agente inguru Koldo Garciaren etxean sartu ziren otsailaren 20an, pistola eskuan, ariete eta ezkutuekin. Etxean Koldo Garcia bera, emaztea eta hiru urteko alaba zeuden. Koldo Garciaren etxean jarritako kamera batek grabatu zituen irudiak.
2024/12/16 - 16:20
De Aldamak esan du lau milioi euro banatu zituela komisiotan, eta zati bat PSOErentzat zela
Enpresaria Desokupako eskuin-muturreko pertsona ezagun batekin batera iritsi da Auzitegi Gorenera, eta komisioen ordainketak frogatuko lituzketen WhatAapp mezu batzuk aurkeztu ditu.
2024/12/16 - 12:43
De Aldama enpresaburua Auzitegi Gorenean da 'Koldo auzia'n deklaratzeko
Daniel Esteve Desokuparen buruarekin batera iritsi da epaitegira, eta ikertu gisa deklaratuko dute Leopoldo Puente epailearen aurrean. Asteartean, Koldo Garciaren txanda izango da.
2024/12/16 - 12:29
Victor de Aldama eskuin muturrarekin lotutako Desokupa erakundearen buruzagiarekin iritsi da Gorenera
Komisioak kobratzea leporatu zion enpresaburuak Jose Luis Abalos ministro ohiari, eta gaur Auzitegi Gorenean deklaratzea egokitzen zaio. Daniel Esteve eskuin muturrarekin lotura duen Desokupa erakundearen buruarekin azaldu da epaitegian.
2024/12/16 - 08:45
Albiste izango dira: Bi transferentziaren eskualdatzea, De Aldamaren deklarazioa Gorenean eta Pelicot auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/12 - 18:10
Abalosek komisiorik kobratu ez duela ziurtatu eta erantzukizuna Koldo Garciarena dela esan du Gorenean
Hiru orduko deklarazioan, Garraio ministro ohiak baztertu egin ditu, puntuz puntu, Victor de Aldama ustezko ustelkeria sarearen komisionistak bere kontra egindako salaketak.
2024/12/12 - 16:46
Jose Luis Abalosek ukatu egin du Auzitegi Gorenean Victor de Aldama enpresariaren komisioak kobratu izana
Garraio ministro ohiak esan du Auzitegi Goreneko epaileari "nahikoa argibide" eman dizkiola. Horrez gain, komisio irregularrak ukatu ditu eta "dokumentazioa entregatzeko" konpromisoa hartu duela adierazi du.
2024/12/12 - 09:46
De Aldamaren eta Guardia Zibilaren "gezurrak desmuntatzen" saiatuko da gaur Abalos Gorenean
Garraio ministro ohia deklarazioa atzeratzen saiatu zen, denbora irabazteko, baina Leopoldo Puente epaileak ukatu egin zuen eskaera. 'Koldo auzia'n ikertzen ari diren ustezko kontratu irregularretan izan zuen balizko parte-hartzeaz galdetu nahi dio epaileak.
2024/12/09 - 17:10
Auzitegi Gorenak ostegunerako deitu du berriro Abalos, ministro ohiak data onartu ostean
Leopoldo Puente epaileak hitzordua atzeratzeko eskaera atzera bota ondoren onartu du data ministro ohiak.
2024/12/08 - 13:30
Borja Semper: ''PPk PSOEren ustezko ustelkeria kasuak salatzen jarraituko du Kongresuan eta kalean''
Gainera, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea "erabateko arduragabetzat" jo du PPko bozeramaileak.
2024/12/06 - 17:11
Abalosek Goreneko deklarazioa atzeratzeko eskatu du, auziaren dokumentazioa lortzeko arazo informatikoengatik
Defentsak azaldu du hilaren 3an saiatu zela telematikoki auzira sartzen, baina sistema informatikoak ez ziola utzi auzia irekitzen. Gaineratu duenez, hilaren 5ean lortu zuen dokumentazioa, eta epe hori ez da nahikoa agerraldia "berme guztiekin" prestatzeko.
2024/12/06 - 10:30
Abalosek ukatu egin du atzerrian dirurik edota ondarerik duela
"Estolda mediatiko" baten jomuga sentitzen da, eta penaturik dago "erabili eta botatzeko material" bihurtu dutelako, bere familia ere tartean sartuta. Espainiako Garraio ministro ohiaren iritziz, prozesu horretan bere intimitatea "lehertu" dute, eta aurretik zuten erabakita bera inputatzea.
2024/12/05 - 20:19
Aldamaren 'frogak', Gorenaren aurrean: Abalosekin egindako kontratua eta Guaidori bidalitako gutuna
Enpresaburu komisionistak Garraio ministro ohiarekin egindako kontratu bat, eraikuntza enpresei aurrez esleitutako ustezko kontratuen zerrenda bat eta Juan Guaidorekin harreman bitarteko gisa kokatzen duen gutun bat aurkeztu ditu.
2024/12/02 - 14:43
Abalos abenduaren 12rako deitu du deklaratzera Auzitegi Gorenak
Abalosez gain, "Koldo auziko" bi pertsona gehiago ikertuko ditu Gorenak: Koldo Garcia Garraio ministro ohiaren aholkularia zena eta Victor de Aldama enpresaburu eta maskaren kontratuak lortzeko zubi lanak egiten omen zituena.
2024/11/27 - 17:28
David Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak ikertu gisa deklaratuko du urtarrilaren 9an
Badajozeko epaitegi batek Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioko presidentea ere deklaratzera deitu du, Manos Limpias ultraeskuineko elkarteak aurkeztutako salaketa baten harira, influentzia-trafikoa, bidegabeko eralgitzea eta prebarikazioa egotzita.