Ustezko ustelkeria politikoa
2024/04/23 - 18:37
Epaileak Gerard Piqueren enpresaren kontu korronte bat blokeatzeko agindua eman du
FC Bartzelonako jokalari ohiaren Kosmos Football S.L. enpresaren kontu bat da, eta oraindik ere Sela erakundearen eskutik ordainketak jasotzen ditu bertan Espainiako Superkopa txapelketa Saudi Arabiara eramatearen truke.
2024/04/22 - 20:23
Illak onartu du "gutxi batzuk" pandemian kontratuez baliatu zirela, baina "antzematen zailak" zirela
Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin bakarrik ikusi zuela Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia, eta adierazi du "faltsua" dela Ministerioak legez kanpoko ustezko sarearen enpresa nagusiari erosi izana.
2024/04/22 - 19:52
Illak dio behin bakarrik ikusi zuela Koldo, eta gezurra dela Osasun Sailak sareari erosi izana
Salvador Illa Osasun ministro ohia eta PSCko buruak esan du behin bakarrik ikusi zuela Koldo Garcia, Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, eta adierazi du "gezurra" dela bere ministerioak Kudeaketa Irtenbideak izeneko auzian ikertutako enpresa nagusia erosi izana.
2024/04/22 - 13:48
Ez deklaratzeko duen eskubidea baliatu du Koldo Garciak, Senatuko ikerketa batzordean
Maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura Senatuan osatutako ikerketa batzordean, kontzientzia lasai duela esan du Abalosen aholkulari izandakoak. Halaber, Senatura itzultzeko prest agertu da informazioa kontrastatzeko tresnak dituenean eta epailearen aurrean deklaratzen duenean.
2024/04/22 - 10:26
Koldo Garcia eta Salvador Illa, Senatuko eta Kongresuko ikerketa batzordeetako lehen galdekatuak
Pandemian, maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura eratutako bi ikerketa batzordeek jardunari ekingo diote. Abalos ministro ohiaren aholkularia Senatuan izango da, baina ez die zertan galderei erantzun beharko, auzipetuta baitago. Kongresuan, Osasun ministro ohia itaunduko dute.
2024/04/17 - 21:27
Abalosek maiatzaren 6an egingo du agerraldia Senatuko ikerketa batzordean, eta Cerdanek apirilaren 30ean
Bestalde, Ikerketa Batzordeko Mahaiak eta bozeramaileek Koldo Garciarekin harremanetan jartzea lortu ez dutela jakinarazi die talde politikoei, astelehenean agerraldia egin behar duela jakinarazteko. Beraz, ostegun honetan erabakiko dute agerraldia atzeratu ala ez.
2024/04/16 - 14:00
Abalos 'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak ematera deituko dute, PSOEk bere bazkideekin hala adostuta
PSOEk joan den astean aurkeztu zuen zerrendan ez zen ageri Abalosen izena. Azkenean, baina, zerrenda bateratua aurkeztea adostu dute, eta hor bai, ministro ohia sartu dute.
2024/04/12 - 15:15
Epaileak Pedro Rocha inputatu du Espainiako Futbol Federazioaren ustezko kontratu irregularrengatik
Brody auziko epaileak erabaki du Espainiako Futbol Federazioko bitarteko presidentea lekuko izatetik ikertu izatera igarotzea. Espainiako Superkopa Saudi Arabian jokatzeko ustez Federazioak egindako irregulartasunak ikertzen ari dira.
2024/04/11 - 15:26
Elma Saiz ministroak 'Koldo auzia' ikertzeko Senatuko batzordean azalpenak eman beharko ditu
Pandemia garaian, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari zela, Nafarroako Gobernuak erositako osasun materialarengatik azalpenak eman beharko ditu.
2024/04/09 - 13:42
Urdangarin aske geratu da, ustelkeriagatik bost urte eta hamar hilabeteko zigorra bete ondoren
Palmako Auzitegiak sei urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion dirua bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik, Administrazioari iruzur egiteagatik, bi delitu fiskalengatik eta influentzia-trafikoagatik.
2024/04/08 - 10:55
'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak emango dituztenen zerrenda aste honetan erabakiko du Senatuak
Senatuak aho batez onartu zuen joan den astean, 259 senatarien aldeko botoekin, 'Koldo auzia' ikertzeko batzorde bat sortzea. PPren proposamenak talde guztien babesa jaso zuen.
2024/04/04 - 16:11
Rubialesen garaian, Espainiako Futbol Federazioen bidaietan 5,7 milioi euroko gainkostua egon zela uste dute
Ikertzaileek urtez urte aztertu dituzte Espainiako Futbol Federazioak eta bidaiak kudeatzeko kontratatutako Globalia agentziak aitortutako ordainketak, eta ikusi dute federazioak emandako kopuruak "nabarmen txikiagoak" direla.
2024/04/02 - 20:17
Martxan da administrazio guztiek pandemian zehar egindako kontratuak ikertuko dituen Kongresuko batzordea
Senatuan, PPk eskatuta, Koldo sarearen inguruko beste ikerketa batzorde bat abiatu eta biharamunean, Kongresuak PSOEk bultzatutako beste batzorde bat osatu du. Alejandro Soler sozialista izango da baztordeko presidentea.
2024/04/02 - 07:00
Kongresuak maskarei buruzko ikerketa-batzordea osatuko du gaur eta Senatukoarekin paraleloan arituko da
Covid-19aren pandemian izan zen osasun materialaren kontratazio publikoari buruzko ikerketa batzordea eratzeko saioa 16:00etan hasiko da.
2024/04/01 - 18:52
Koldo auziaren ikerketa batzordea eratu da Senatuan, eta PPk Armengol deituko duela iragarri du
Eloy Suarez batzordeko presidenteak batzordeko kideei gogorarazi die Senatuko ikerketek "eremu mugatua" izango dutela. Bestalde, Borja Semper PPko bozeramaileak ez dio atea itxi Pedro Sanchez deitzeari.
2024/03/31 - 11:59
Peruko presidentearen ustez, ''bidegabea eta neurriz kanpokoa'' da Fiskaltzak bere etxea miatu izana
Poliziak eta fiskalek osatutako talde batek Dina Boluarteren etxebizitza miatu zuten larunbatean, legez kontra aberastu den argitzeko ikerketa abiatu ondoren. Luxuzko erloju batzuk ez deklaratzea leporatzen diote.
2024/03/26 - 08:25
Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidea maiatzaren 20rako deitu dute deklaratzera, ikertu gisa
Madrilgo 19. Instrukzio Epaitegiak bi zerga iruzur eta dokumentuak faltsutzea egotzi dizkie enpresaburuari eta beste lau pertsonari.
2024/03/21 - 14:34
Pandemian erositako maskaren kontratuak ikertuko ditu Kongresuak, "Koldo auzian" jasotakoekin hasita
Kongresuaren gehiengoaren babesarekin onartu dute ikerketa batzordea sortzea. PPk abstentziora jo du, eta Voxek kontra bozkatu du. Eztabaida zakarra izan da, eta PSOEk eta PPk ustelkeria leporatu diote elkarri.
2024/03/20 - 22:34
Ayusoren dimisioa eskatzeko elkarretaratzea egin dute PPren egoitzaren aurrean
Ehunka pertsona bildu dira PPren egoitzaren aurrean, Madrilen, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentearen dimisioa eskatzeko.
2024/03/20 - 14:40
Puente ''zorrotza'' izango da Koldo auzian, baina baztertu du ministerioaren kontrako ''kausa orokor'' bat
Garraio ministroak epailearen ikerketaren eta barne auditoriaren arabera erabakiko du "kargugabetze" gehiago agintzen dituen, musukoen salerosketen auziaren testuinguruan, baina baztertu du departamendu osoaren kontrako "auzi orokor" bat abiatzea.