Volkswagen
2023/08/11 - 21:25
"Haserrea" VWko beharginen artean, bateriak muntatzeko lantegia Landabenetik kanpora atera dezaketelako
Hyundai Mobisek aste honetan iragarri duenez, ibilgailu elektrikoen bateriak VWri hornituko dizkio, Imarkoainen egongo omen den fabrika baten bidez. Gainera, Seatek Bartzelonan bateriak muntatzeko beste lantegi bat eraikiko duela iragarri zuen uztailean.
2023/07/17 - 19:13
Seatek VWk Landabenen hartu nahi duenaren antzeko bateria lantegi bat eraikiko du Martorellen
Instalazioak Saguntotik datozen bateria-gelaxkak muntatuko ditu, eta 10. tailerrarekin konektatuta egongo da. Tailer hori ere Martorellen egongo da, eta Volkswagen taldeak hainbat ibilgailu elektriko egingo ditu bertan, besteak beste, Cupra Raval.
2023/06/26 - 16:02
Lantegia eraldatzen hasi da Nafarroako Volkswagen, auto elektrikoak egiteko
Zwickau, Emden eta Dresden hirietako lantegien ostean, elektromugikortasunerako eraldaketa prozesuan sartu den Volkswagen markako Europako laugarren lantegia da.
2023/05/12 - 20:06
Nafarroako Volkswagenek mantendu du 2023rako ekoizpen aurreikuspena
Horrenbestez, aurreikuspenek bere horretan jarraituko dute, nahiz eta erdieroale piezen gabezia dela eta enpresa 13 egunez itxita egon.
2023/04/28 - 19:26
Baterien lantegia Landabenen jartzeko aukera aztertzeko prest agertu da Volkswagen
Bestalde, baieztatu du 2027tik haratago ziurtatu dezakeela lana egungo langile kopuruarentzat.
2023/04/21 - 15:05
Nafarroako Volkswagenek hiru egunez etengo du ekoizpena, eta ordaina eskatu dute langileek
"Datorren asterako piezak astelehenean iritsiko direlako eta ezin direlako stockean sartu" hartu dute erabakia.
2023/04/18 - 16:19
Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''
Maria Chivite Nafarroako presidentea Bruselara joan da Euro 7 araudia malgutzea eskatzeko, eta 2025etik 2027ra atzeratzea "posible" ikusten duela adierazi du. Araudi horrek auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarrien kopurua mugatzen du.
2023/04/13 - 18:47
Bateriak muntatzeko lantegirako "finantzaketa bermatzeke" dagoela esan du VW Nafarroako enpresa batzordeak
Bere aldetik, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak berretsi du "inbertsioan laguntzeko" prest dagoela Foru Exekutiboa, baina argi utzi du multinazionalari dagokiola proiektua egikaritzeko lanak "bere gain" hartuko dituen edo "kanpora" ateratzeko asmoa duen argitzea.
2023/04/13 - 00:28
Nafarroako Gobernuak adierazi du Volkswagen bateriak muntatzeko lantegia Landabenen kokatzeko lanean ari dela
Foru Gobernuaren eta Nafarroako Volkswageneko zuzendarien arteko batzarraren albistea zuhurtziaz hartu dute sindikatuek, egitasmoaren berri baitzuten, baina baita VW lan horiek kanpora eramatea aztertzen ari dela ere.
2023/04/01 - 14:22
Foru Gobernua "lanean" dabil, Volkswageneko baterien muntatzea Nafarroan gera dadin
Maria Chivite Nafarroako presidenteak iragarri duenez, "lanean" dabiltza prozesu hori Nafarroan egin dezaten eta "ehunka lanpostu eragin ditzan".
2023/03/31 - 21:06
Landabengo enpresa-batzordeak eskatu du lantegiak bateriak muntatzeko fabrika har dezala, enplegua bermatzeko
Bestela, ohartarazi du 600 lanpostu daudela "kolokan" 2027tik aurrera. Batzordeak esan du 2026ra arte "zeharkaldi txiki bat" izango dutela "basamortuan", baina ez ziren jabetzen "zeharkaldi horren tamainaz".
2023/03/28 - 21:08
VW Nafarroak Polo modeloa ekoizteari utziko dio datorren urtean, eta langileei bi urteko ziurgabetasuna ekarri
Sindikatuek ohartarazi dute langileen erdiak lan kargarik gabe geratuko direla 2026an ibilgailu elektriko berria ekoizten hasi arte.
2023/03/21 - 14:59
Europako Justiziak ebatzi du "dieselgate" delakoan kaltetutako bezeroek ordaina jasotzeko eskubidea dutela
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, erosleek kalte ordaina jasotzeko eskubidea dute, iruzur bidez salerositako autoen legez kontrako gailuak kalte egin badio.
2023/03/20 - 09:40
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etenda du gaur abiadura kaxen faltagatik
Zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi dienez, baliteke lantegia egun gehiagotan ixtea "airbag zentralitekin ere arazoak" dituztelako.
2023/03/07 - 08:04
Nafarroako Volkswagen bigarren egunez geldituta egongo da, abiadura-kaxen faltagatik
Lantokira joan behar ez duten beharginentzat, bi lanaldiak aldi baterako lan-erregulazio egun gisa hartuko dira.
2023/02/20 - 09:02
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du astelehen eta ostiral honetan
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla eta, hiru egunez soilik egingo dute lan asteon Landabenen.
2023/02/15 - 14:23
Foru Gobernuak interes orokorreko jo du Volkswagenen proiektua: ''Mende honetako albiste onenetakoa da''
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak agerraldia eskaini du Maria Chivite presidentearekin batera, Alemaniako multinazionalak Iruñeko lantegian egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioaren garrantzia azpimarratzeko.
2023/02/14 - 20:13
Chivite: "Landabengo lantegiaren etorkizuna bermatuta dago"
"Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du Volkswagenek egingo duen 1.024 milioi euroko inbertsioak "enplegua" bermatuko duela.
2023/02/14 - 16:03
Nafarroako Volkswagenek 1.024 milioi inbertitu eta auto elektrikoa ekoizteko beste pabiloi bat eraikiko du
Gune berriak 11.000 metro karratu izango ditu eta urtean 400.000 auto egiteko aukera emango du. Egitasmoa Nafarroaren interes orokorreko proiektu gisa izendatuko dutela jakinarazi du Maria Chivitek.
2023/01/20 - 14:06
Nafarroako Volkswagenek ekoizpen katea geldituko du urtarrilaren 27an pieza faltagatik
Zehazki, airbagaren zentralita eta abiadura palanka falta dira Polo eta Tiguan ibilgailuetarako.