Automobilgintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lantegia eraldatzen hasi da Nafarroako Volkswagen, auto elektrikoak egiteko

Zwickau, Emden eta Dresden hirietako lantegien ostean, elektromugikortasunerako eraldaketa prozesuan sartu den Volkswagen markako Europako laugarren lantegia da.
Nafarroako Volkswagen lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Volkswagen lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Volkswagenek bere instalazioak eraldatzeko prozesua hasi du astelehen honetan, 2026tik aurrera auto elektrikoak ekoizteko eta urte horretatik modelo elektrikoen eta errekuntzaren fabrika multimarka bihurtzeko.

Hala, gaur hasi dira Txapisteriako 1C nabearen mendebaldeko fatxadan azaleraren 5.000 metro karratu handitzeko lanak, etorkizuneko auto elektrikoen MEB plataforma egiteko instalazio berriak eraikitzeko, MQB eta errekuntzakoak ez bezalakoa. Bi plataformak eraikin berean egongo dira 2026tik aurrera.

Lantegiko zuzendaritzak ohar batean gogorarazi duenez, 12 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute lan horiek egiteko, eta bederatzi hilabete iraungo dute lanek; une horretan hasiko dira ekoizteko instalazioak muntatzen.

Zwickau, Emden eta Dresden hirietako lantegien ostean, Volkswagen Nafarroa elektromugikortasunerako eraldaketa prozesuan sartu den Europako laugarren lantegia da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X