Yolanda Diaz
2022/02/07 - 16:15
Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata 1.000 eurora igotzea proposatu du
Behin proposamena egin ondoren, sindikatuek eta enpresaburuek denbora bat emango dute, asteazkenera arte, Ministerioaren eskaintza zuzendaritza organoen barnean eztabaidatzeko. Asteazken honetan, arratsaldeko 17:00etan, bilera berria egingo dute.
2022/02/07 - 08:20
Espainiako Gobernuak, sindikatuek eta enpresariek gutxieneko soldataren igoera eztabaidatuko dute gaur
Litekeena da CEOEk igoera honi ezezkoa ematea; beraz, Gobernuaren eta sindikatuen arteko akordio bat atera liteke bileratik.
2022/02/03 - 19:29
Diputatuen Kongresuak lan erreforma ozta-ozta baliozkotu du PPko diputatu baten hanka-sartzeari esker
Ezustean Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko bi diputatuek ezezko botoa eman dute, alderdiko boto-diziplina hautsiz. PPko ordezkari baten boto telematikoak berdinketa hautsi eta aldeko boza eman du. Antza denez, bozkatzeko orduan hanka sartu du. Beraz, aurreikuspenak ez dira guztiz bete.
2022/02/02 - 21:25
PDeCATek eta UPNk aldeko botoa iragarrita, Espainiako Gobernuak lan-erreforma onartzeko gehiengoa lortu du
PDeCATek eta UPNk arratsalde honetan jakinarazi dute lan-erreformaren alde bozkatuko dutela eta, ondorioz, Pedro Sanchezen Gobernuak bermatuta dauka dekretuaren onespena Kongresuan, eta ez ditu ERC, EH Bildu edo EAJren botoak beharko.
2022/02/02 - 18:01
Diazek eta Bolañosek EH Bilduren eta ERCren aurkako tonua gogortu dute, lan-erreforma babes dezaten
Lan-erreforma deskontu-garaian sartu da, eta Espainiako Gobernua bere ohiko kideen babesik ez duela izango onartzen hasi da. Horren aurrean, Yolanda Diaz eta Felix Bolaños ministroek EH Bilduren eta ERCren aurkako tonua gogortu dute.
2022/02/02 - 06:59
Espainiako Gobernua seguru dago Kongresuak lan-erreforma onartuko duela
PSOEren eta Unidas Podemosen Gobernuak Ciudadanosen eta alderdi txikien babesa dauka, baina PDeCATen botoak behar ditu lan-erreforma berresteko gehiengo absolutua ziurtatzeko. Gauzak horrela, EAJren, EH Bilduren edo ERCren botoak ez lirateke erabakigarriak izango osteguneko bozketan.
2022/01/31 - 20:14
Lan-erreforma luzapenean sartu da jadanik, botoak oraingoz bermaturik izan gabe
Espainiako Gobernuko hiru ministrok alderdiei "erantzukizuna" eskatu diete astelehen honetan, gehiengo batek, tartean EAJ eta ERC inbestidurako bazkideek, dekretua ostegunean berresteko.
2022/01/30 - 21:25
Eragile politiko eta sozialek euren jarrerak azaldu dituzte, lan erreformarako aste erabakigarriaren atarian
Datorren ostegunean, lan erreformaren dekretua eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan. Askotariko eragile politiko eta sozialek, alderdi zein sindikatu, azken egunotan jakitera eman dute dekretua arbuiatzen jarraituko dutela, eta argi utzi dituzte euren baldintzak.
2022/01/30 - 17:52
Diaz: ''Negoziatzen jarraitzen dugu, eta lan-erreforma aurrera aterako den itxaropena dugu''
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidentorde eta Lan ministroak esan duenez, Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten alderdiekin akordioa lortzen saiatuko dira azken unera arte. Ostegunean bozkatuko dute lan-erreforma Kongresuan.
2022/01/19 - 15:19
Gobernuari lan erreforma aurrera ateratzea konplikatzen ari zaio
Lan erreforma atzera kontaketan sartu da, 15 egun falta dira Kongresuan bozkatzeko eta Gobernuak gehiengo sinplea nahikoa badu ere, hura ziurtatu ezinik dabil. Yolanda Diaz babes bila ibili arren, orain arte ez du babesik lortu.
2021/12/23 - 19:27
Espainiako Gobernuak lan-erreforma adostu du CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin
UGT eta CCOO sindikatuek Gobernuaren proposamena babestu dute, eta CEOEren batzordeak ere oniritzia emana zion osteguneko lehen orduetan. Testuak kontratazioa eta negoziazio kolektiboa jorratzen ditu, besteak beste.
2021/12/19 - 22:53
Yolanda Díaz: "Lan merkatuaren erreforma handiarekin hasiko dugu urtea"
Espainiako Gobernuaren bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak ETBn aurreratu duenez, datorren aste honetan berrikuntzak egongo dira Lan Erreformaren inguruan.
2021/12/18 - 18:35
2022a lan-erreforma berriarekin hasiko dela esan du Diazek eta "kontratu arrunta mugagabea" izango dela
Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiak, berriz, adierazi du EAEn posible dela "argi eta garbi ezkerrekoa den gobernu bat", EH Bilduren, PSE-EEren eta alderdi morearen balizko itunari erreferentzia eginez.
2021/12/18 - 16:06
Harrera beroa egin diote Podemoseko alderdikideek Yolanda Diazi
Lan harremanak aldatzeko deia egin du presidenteordeak, eta Lan Erreformaren azken txanpan dago buru-belarri sartuta.
2021/11/29 - 22:13
Prezioen indizeak gora egin du, baina zer gertatzen da soldatekin? Langileak erosahalmena galtzen ari dira
Enpresariek eta Espainiako Bankuak diote ez direla igo behar, zurrunbilo inflazionista eragin dezakeelako. Espainiako gobernutik, Yolanda Diazek soldaten kalitatea negoziazio mahaietara eramateko eskatu du.
2021/11/24 - 22:51
Hauteskundeak aurreratu daitezkeela eta Yolanda Diaz presidente izan daitekeela uste du Ivan Redondok
Bestalde, Pedro Sanchezen aholkulari politiko ohiak adierazi du EAJ dela Espainiako koalizio-gobernuaren "bazkide nagusia". Halaber, euskal gizartearen baitan EH Bildu "indarra hartzen" ari dela azpimarratu du.
2021/11/24 - 13:17
Tubacexeko langileen ordezkaritza bat Cadizera joan da, metalgintzako grebari babesa agertzeko
Gainera, langileen artean bildu dituzten 3.800 euro ere emango dizkiete, protestak babesteko eta beharra izan dezaketen grebalariei laguntzeko erresistentzia kutxarako.
2021/11/13 - 17:06
Yolanda Diaz, Ada Colau, Monica Oltra, Monica Garcia eta FAtima Hamed Hossain, "Otras políticas" jardunaldian
Espainiar Estatuko ezkerreko politikagintzan ikur bihurtu diren emakumeetako batzuk Valentzian izan dira gaur eta, besteak beste, pentsioak, lana, ultraeskuina eta koalizio gobernuak izan dituzte hizpide, solasaldi batean.
2021/11/03 - 15:21
Gobernuak amaitutzat eman du lan erreformaren inguruan sortutako krisia
Atzo Espainiako Gobernuko bi bazkideek lan erreforma indargabetzea adostu ostean, gaur agenteekin lehen bilera izan dute.
2021/11/02 - 14:35
"Lan erreforma baliogabetzeko" akordioa lortu dute Espainiako Gobernuko kideek
Ohar bateratu batean, Sanchez presidenteak, bi presidenteordeek eta hainbat ministrok euren "konpromisoa" agertu dute 2012ko lan erreforma "indargabetzeko koalizio gobernuaren itunean jasota zegoen bezala".