Hauteskundeak aurreratu daitezkeela eta Yolanda Diaz presidente izan daitekeela uste du Ivan Redondok
Ivan Redondo Pedro Sanchezen Gobernuko Presidentzia Kabineteko zuzendari ohiak (2018-2021) uste du Espainiako Estatuan hauteskunde orokorrak aurreratu daitezkeela eta Yolanda Diaz Unidas Podemoseko ministroak presidente bilakatzeko aukera izango duela.
ETB2ko '12 minutu' saioan egindako elkarrizketan, Redondok esan du ezin daitekeela baztertu hauteskundeak aurreratzea, datorren urteko ziklo elektoralak eta ondoren etorriko diren udal hauteskundeek "Gobernuaren egonkortasunean eragina" izango dutela iritzita.
"Datorren urteko ziklo elektorala lehergaia izango da. Nik uste dut hauteskundeak aurreratuko dituztela Andaluzian. Eta litekeena da Gaztela eta Leonen gauza bera gertatzea. Ximo Puigek Valentziako hauteskunde autonomikoak lehenago deitzea edo itxarotea erabaki beharko du. Eta horren ondotik udal hauteskundeak iritsiko dira. Eta testuinguru horrek edozein gobernuren egonkortasunari eragiten dio", azaldu du aholkulari politiko donostiarrak.
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko lehen emakume presidentea izan daitekeen galdetuta, Redondok adierazi du "benetako aukera" duela horretarako eta CIS ikerketaren azken datuak aipatu ditu argudio gisa.
"Yolanda Diaz presidente bilakatzeko balizko aukerarekin, Unidas Podemosek botoen % 6,9 kentzen dizkio egun PSOEri, eta portzentaje hori % 2,5ekoa zen duela hilabete. Hau da, lau astetan 468.000 boto pasatu dira PSOEtik Unidas Podemosera; eta PSOEk 133.000 boto kendu dizkio Unidas Podemosi. Hori da lehen sintoma", azpimarratu du.
Halaber, Redondok nabarmendu du "bozkatzera joaten diren langileen % 29k nahi dutela Yolanda Diaz presidente izatea", eta Pedro Sanchezen babesa % 21ekoa dela kolektibo horretan.
Areago, "Yolanda Diaz presidente izan dadin botoa aldatzeko prest egongo ote ziren galdetuta, % 15ek baietz erantzun dute. Gainera, pertsona horien artean 45 urtetik beherako asko daude eta hauteskunde erroldaren % 42 adin tarte horretakoak dira", erantsi du.
Horrez gain, Pablo Casado PPko buruzagiak ere presidente izateko aukerak badituela esan du, "baina horretarako Voxekin gobernatu beharko du".
EAJri eta EH Bilduri buruz
Bestalde, Redondok Euskal Herriko politikagintza ere izan du hizpide, eta Espainiako Gobernuaren bazkide nagusia EAJ dela adierazi du.
"Koalizio Gobernuaren lehentasunezko bazkidea EAJ da, eta Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua elkarlanean arituko dira, gutxienez udal hauteskundeak iritsi arte", gaineratu du.
Hala ere, EH Bildu "eraberritu" egin dela eta goraka doala azpimarratu du. "Indarra hartzen ari da euskal gizartearen baitan, eta EAJ horretaz oso ondo jabetu da", esan du.
PSE-EEk Eneko Andueza idazkari nagusi izendatu izana "mugimendu ona" izan dela iritzi dio, baina sozialistak "kalera" atera behar direla erantsi du.
Amaitzeko, Redondok uste du aurrerantzean alderdi politikoetatik kanpoko herri-hautagaitzak agertzen hasi daitezkeela Euskal Herrian. "Fenomeno hori ez da azken urteotan eman, baina uste dut laster sortu daitezkeela", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.