Zerga politika
2021/04/06 - 12:48
Milioi bat proposamen aurreratuta abiatu dute Errenta kanpaina Bizkaian
Zergadun guztiek gaurtik kontsultatu, aldatu eta onartu ahalko dute egin zaien likidazio proposamena; aurten erabat telematikoa izango da Errenta kanpaina.
2021/03/18 - 12:22
Zerga-bilketa % 6,6 jaitsi da Euskadin urtarrila eta otsaila bitartean
EAEko hiru ogasunek 2.564,1 milioi euro bildu dituzte aurtengo lehen bi hilabeteetan, 2020an baino 182,1 milioi gutxiago.
2021/03/02 - 14:45
Kanpaina aurreratuko du eta zergadun guztiei errenta aitorpena egingo die Bizkaiak
Langile autonomo guztiek ere etxean jasoko dute errenta aitorpenaren proposamena. Apirilaren 6an hasiko da kanpaina, ohi baino hilabete lehenago.
2021/02/26 - 19:15
Sanchezentzat "gizalegearen aurkako" jarrera izan du Juan Carlos I.ak zergekin
Azken zerga kitapenarekin, 7 milioi eurora igo da errege emerituak deklaratu gabekoa.
2021/02/19 - 12:41
Arabako Ogasunak Rentafacilen sartuko ditu etxebizitzak alokatzen dituztenak
Foru Aldundiak aitorpena eta emaitza aurrez egin izanaren abisua baino ez du bidaliko etxeetara, zergadun bakoitzak bere zirriborroa webgunean ikusi ahal izan dezan.
2021/02/12 - 17:32
Zerga bilketa % 9,8 jaitsi zen 2020an EAEn, 2019ko datuekin alderatuta
Guztira, 13.949 milioi euro batu zituzten foru aldundiek 2020an. Jaitsiera historikoa izanagatik, urrian uste zuten baino txikiagoa izan da azkenean.
2021/01/26 - 17:14
Zerga-bilketak % 9,8ko beherakada izan du 2020an Euskal Autonomia Erkidegoan
Bizkaian % 10,9 gutxiago bildu dute, Gipuzkoan % 7,7 gutxiago eta Araban % 10,5 gutxiago. Guztira, 12.949,3 milioi euro bildu dituzte hiru ogasunen artean.
2021/01/20 - 12:29
Irudi pertsonaleko profesionalek BEZa % 10era jaistea eskatu diote Gobernuari
Irudi pertsonalaren sektoreko profesionalek BEZa % 21etik % 10era jaisteko eskatu diote Gobernuari, pandemia eragiten ari den lanpostuen suntsiketa arintzeko.
2021/01/01 - 10:44
Udal zergak eta tasak % 1,1 igoko dituzte Donostian 2021ean
Igoera hori urte amaierarako aurreikusitako KPIaren batez besteko igoeraren parekoa izango da, eta BPGaren % 1,8tik beherakoa.
2021/01/01 - 10:41
Bilboko Udalak bere horretan utziko ditu aurten udal tasak eta zergak
Neurri horrekin batera, datorren urtean gaur egun dauden zerga-onurak eta ordaintzeko erraztasunak ere mantenduko dira, egoera ekonomikoa dela eta.
2021/01/01 - 10:35
Gasteizko zergak bere horretan mantenduko dira 2021ean
Aurten, gehienez 60 hilabetera arte luzatuko da tokiko ogasunarekiko zorren ordainketa zatikatzeko aukera, orain arte 24 hilabetekoa baitzen.
2020/12/23 - 16:18
BEZ zero tasa onartu dute PCR probetarako eta covid-19aren aurkako txertoetarako
Aurretik osasun zentroetan covid-19aren aurka borrokatzeko materialaren inportazioaren eta eskuratzearen BEZa eta maskara kirurgikoen BEZa % 4ra jaitsi zituzten.
2020/12/17 - 11:18
Bizkaian 14.000 eurotik beherako errenten PFEZa salbuetsita geratuko da 2021ean
Foru Aldundiak ez du zigortuko covid-19aren pandemiaren ondorioz lan-egoera kaltetu zaien zergadunen tributazioa.
2020/12/16 - 15:20
Gabonetako loteriaren 40.000 eurorainoko sariek ez dute zergarik ordainduko aurten
Abenduaren 22ko zozketako 40.000 euroko edo gutxiagoko sariek ez dute loteria jakin batzuetako sarien gaineko karga berezirik izango aurten.
2020/12/15 - 16:28
Zerga bilketak % 12,3 egin du behera Bizkaian, % 11,2 Araban eta % 8,3 Gipuzkoan
Covid-19aren pandemiaren ondorioz jarduera ekonomikoa eten izanak zergen kobrantzari ere eragin dio.
2020/12/01 - 15:37
Zerga neurri sorta onartu dute aldundiek, pandemiaren eraginei aurre egiteko
Besteak beste, etxebizitza alokatu, erosi edo berriztatuz gero, hobariak izango dira. Enpresek kenkari handiagoak izango dituzte enplegua sortzeagatik.
2020/12/01 - 12:55
Bizkaiak COVID-19ak kaltetutakoei laguntzeko zerga-neurri sorta onartu du
Foru erakundeak PFEZ ordaintzetik salbuetsita dauden errentak arautzen ditu, eta zergen epeak malgutzen ditu, eta kenkari fiskalak ezartzen ditu pertsona ahulenentzat eta krisiak kaltetuentzat.
2020/11/24 - 12:58
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek 2021era luzatu dituzte neurri fiskal bereziak
Pandemiarengatik kaltetutako enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat martxoan onartu zituzten neurriak dira, baina PFEZ zergari dagozkion neurri berriak ere sartuko dituzte.
2020/11/20 - 15:30
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bazkun-zerga % 35era igotzea eskatu du
Kolektiboko ordezkariek EAEko hiru aldundiei eta Nafarroako Gobernuari proposamenak entregatu dizkiete. Gainera, elkarretaratzea egin dute Donostian, "Ondasuna banatu, lehenik bizitza!" lelopean.
2020/11/20 - 12:08
EAJk dieselaren zerga igoera geldiaraztea adostu du eta negoziatzen jarraitzen du
Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak onartu du aurrekontuen negoziazioan aurrerapauso handia eman dutela. Dena den, oraingoz ez dute akordiorik lortu jeltzaleek aurrekontuak babesteko.