Politika fiskala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko zergak bere horretan mantenduko dira 2021ean

Aurten, gehienez 60 hilabetera arte luzatuko da tokiko ogasunarekiko zorren ordainketa zatikatzeko aukera, orain arte 24 hilabetekoa baitzen.
Gasteiz
Andre Mari Zuriaren enparantza, Gasteiz. Irudia: Artxiboa.

Gasteizko Udalak bere horretan utziko ditu zergak 2021ean, eta ez du prezio publikoen tasa % 2 igoko 2022 eta 2023. urteetan, koronabirusaren eraginaren ondorioz.

Udal-taldeek iragan urrian adostu zutenez, ondorengo zergak utziko dituzte bere horretan: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, gainbalioen zerga, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga, eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.  

Datorren urtera begira, hainbat berrikuntza egin dituzte. Esaterako, energia garraiatzeko enpresek jabari publikoa okupatzeari buruzko tasa berri bat nabarmentzen da. Enpresa hauek hiri-lurra ez den zoru publikoa erabiltzen dute energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoa kanalizatzeko. Hortaz, Udalak 300.000 euro inguru lortzea espero du.

Gainera, Jundizko hondakin solidoen plantara iristen den hondakin tona bakoitzeko ordaindu beharrekoa % 4 garestituko da, eta % 26,5, Gardelegiko zabortegira bidaltzen diren industria hondakinengatik ordaindu beharrekoa.

Bizikletak aparkatzeko tarifa ere aldatuko dute, urtean 72 euro ordaindu beharko baitituzte.

Horrez gain, Gasteizko Udalak % 50eko hobaria eskainiko du Luis Aranburu Udal Musika Eskolan eta Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan matrikulatzeko, betiere guraso bakarreko familia izanez gero.

Datorren urtetik aurrera, eta Gizarte Kontseiluak hala eskatuta, gehienez 60 hilabetera arte luzatuko da tokiko ogasunarekiko zorren ordainketa zatikatzeko aukera, orain arte 24 hilabetekoa baitzen.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X