Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bazkun-zerga % 35era igotzea eskatu du
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposamen sorta aurkeztu du ostiral honetan zergak igotzeko, besteak beste, PFEZaren progresibitatea areagotzea eta sozietate-zerga % 35era igotzea.
Kolektiboko ordezkariek EAEko hiru aldundiei eta Nafarroako Gobernuari proposamenak entregatu dizkiete. Gainera, elkarretaratzea egin dute Donostian, "Ondasuna banatu, lehenik bizitza!" lelopean. Maddalen Aranburu eta Edurne Larrañaga Kartako bozeramaileek ekimenaren berri eman dute.
Proposamenarekin, COVID-19ak eragindako gastuari eta inbertsio sozialari aurre egin nahi dio Kartak. Horrela, pandemiak eragindako krisian gizarte zerbitzuak eta babes soziala bermatzeko asmoa du ekimenak.
Hobariak kentzea eta ondare zergan salbuetsitako gutxieneko zenbatekoa 350.000 eurotan kokatzea nahi du kolektiboak, baita zerga horretan zein PFEZan muga ezabatzea ere; egun aberastasuna apenas zergapetzen dela uste baitu.
Bazkun-zergari dagokionez, kenkari guztiak ezabatzea defendatzen du proposamenak, % 35eko tasa orokor bat ezarriz. Gainera, 2019an izandako mozkinei % 20ko errekargu berezia ezartzea eskatu dute.
PFEZri dagokionez, kapitalaren tarifa espezifikoak kentzea planteatzen du proposamenak, errenta iturri guztiek tratamendu eta karga eskala progresibo beraren menpe egoteko.
Era berean, zergaren progresibitatea areagotzea defendatu dute: tasa marjinal maximoa % 60ra igotzea, tarteak areagotuz.
Bestalde, Euskal Herriko Eskubide Sozialek Kartak premiazko ondasunetan KPI murriztu nahi du; luxuzko produktuen kasuan, aldiz, areagotu.
Aldarrikapenen alde mobilizatzeko deia egin dute gutuneko bozeramaileek, eta azaroaren 28rako Iruñean eta abenduaren 13rako EAEko hiriburuetan manifestazioak deituko dituztela iragarri dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei, euskal hiriburuetako jaietan deitutako grebaren aurrean
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.