Zerga-bilketak % 9,8ko beherakada izan du 2020an Euskal Autonomia Erkidegoan
Iaz, 13.949,3 milioi euro bildu ziren zerga bidez Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019an baino % 9,8 gutxiago, hain zuzen ere. Pandemia hasi zenean, beherakada % 20koa izango zela aurreikusi zuen Eusko Jaurlaritzak, eta, joan den urrian, jaitsiera hori % 13,3koa izango zela kalkulatu zuen Euskal Finantzen Kontseiluak.
Lurraldez lurralde, Bizkaian 7.122,1 milioi euro bildu zituzten iaz, 2019an baino % 10,9 gutxiago. Gipuzkoan 4.634,9 milioi euro batu zituzten, hau da, % 7,7 gutxiago. Eta Araban 2.192,3 milioi euro bildu zituzten, % 10,5 gutxiago.
2020ko urtarrilean, zerga bidez 15.767,8 milioi euro bilduko zituztela aurreikusi zuten, baina koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamenduak eta ondoren sortutako krisiak ekonomia gelditu zuten eta aurreikuspen hori 13.411,6 milioi eurora jaitsi zen.
Urtearen azken hiruhilekoan, baina, egoera pixka bat hobetu zen eta esperotakoa baino 537,7 milioi euro gehiago batu dituzte, 13.411,6 milioitara iritsita.
Edonola ere, urtea % 9,8ko jaitsierarekin amaitu da eta pandemia hasi aurretik ezarritako helburua baino 1.818,5 euro gutxiago batu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.