Zestoa
2023/03/29 - 11:08
Baso suteak piztu dira Zestoan eta Karrantza Haranean
Biak ala biak amatatuta daude, baina zaintzapean dituzte hego haize zakarra baitabil. Gipuzkoako sutearen ondorioz, inguruko lau baserritako bizilagunak etxetik atera dituzte, dagoeneko itzuli diren arren. Karrantzakoari dagokionez, Kantabrian piztu da, baina Bizkaiko mugatik gertu.
2023/03/29 - 11:01
Bart Zestoan piztutako sutea itzali dute eta etxetik atera behar izan zituzten bizilagunak hasi dira itzultzen
Goizaldean Zestoako Endoia auzoko eremu batean izandako baso-sute baten ondorioz, 30-35 bizilagun euren baserrietatik atera behar izan dituzte. 07:00ak ingurun sua itzaltzea lortu dute eta etxera itzultzen hasi dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
2023/03/17 - 10:49
Azkoitiko realzaleen autobusetako batek su hartu zuen Zestoa parean
Tentsio handiko uneak bizi izan zituzten Azkoitiko realzale gazteek Erromaren kontrako partidaren ondoren. Autobusak su hartu zuen Zestoa parean. Atzean eserita zihoan gazte koadrila konturatu zen keaz eta gidaria ohartarazi zuen. Ez zen zauriturik izan; bidaiari guztiak garaiz atera ziren.
2023/01/13 - 19:57
Langile baten heriotza salatu dute Zestoan, enpresako aldageletan ondoezik aurkitu ondoren
Industrias Artzubiako 51 urteko langilea ostegunean hil zen. Gainera, LABek iragan asteartean salatu zuen beste langile bat hil zela Kutxabankek Izarran (Araba) duen bulego batean.
2022/11/21 - 12:00
Duela 17.000 urte ere bizi ziren etxeko txakurrak Euskadin
EHUko Giza Biologia Ebolutiboko taldeak data jarri ahal izan dio 'Canis lupus familiaris' delakoaren existentziari, Zestoan aurkitutako hezur bat oinarri hartuta.
2022/11/09 - 11:01
Mikel Arregi, Zestoako alkatea, parke eolikoaren proiektuaz: ''Ez gara bereiztu, jarrera kritikoa dugu''
Mikel Arregi alkateak ez du uste bideragarria denik Zestoako bide estuetatik parke eolikoa eraikitzeko materiala garraiatzea (70 metroko palak tartean) "lur mugimendu handiak" edo "aldaketa urbanistikoak" egin gabe. "Horregatik esaten dugu esku artean ditugun datuekin ez dugula bideragarri ikusten", gehitu du.
2022/11/09 - 10:57
Zestoako alkatea, parke eolikoaren proiektuaz: "Jarrera kritikoa dugu, baina ez gara desmarkatu"
Atzo goizean Zestoako Udalak zioen gaur egun dituen datuekin ezin duela Piaspeko parke eolikoa babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, egitasmoa aztertzeko borondatea duela zehaztu zuen.
2022/11/08 - 14:24
EH Bildu Statkrafteko parke eolikoaren proiektutik aldendu da Zestoan
Ohar baten bidez, Udal Gobernuak adierazi du gaur egun dituzten datuekin ezin dutela Piaspeko parkea babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, proiektua aztertzeko prest agertu da.
2022/10/12 - 11:35
Alkortak "ontzat" eman du atzo egindako bilera, baina "bide luze baten hasiera" dela azpimarratu du
Azpeitiko alkateak iragarri duenez, orain bilera-sorta bat irekiko dute udalerriko eragileekin, besteak beste, partikularrekin, enpresekin eta Piasperen proiektuaren aurka dagoen plataformarekin.
2022/09/14 - 22:51
Harrera zuhurra egin diote udalek parke eolikoen egitasmoari, baina hura aztertzeko prest agertu dira
Urola aldeko eta Deba-Goieneko bost udalerriri eragingo lieke, gehienak EH Bildukoak. Azpeitiako, Zestoako eta Eskoriatzako alkateekin izan gara eta egitasmoa aztertzeko prest agertu dira. EAJk, bestalde, txalotu egin du koalizio abertzalearen "jarrera aldaketa".
2022/09/13 - 19:44
Statkraft Norvegiako enpresak EAEn bi parke eoliko jarri nahi ditu martxan, 2027an
Konkretuki, Norvegiako konpainiak Itsaraz parke eolikoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan, eta Piaspe (Gipuzkoa) ditu begiz jota. Aurrenekoak 52,8 megawatteko gaitasuna izango du, eta bigarrenak 33koa.
2022/08/24 - 21:34
Hiltegi batek Urola ibaian odola isuri duela salatu du Eguzkik
Urkaiko hiltegitik datorren odola agertu da Zestoan (Gipuzkoa). Eguzkik azpimarratu duenez, odola isurtzea "ia % 100ean ekidin daiteke".
2022/08/24 - 21:25
Eguzki talde ekologistak Urola ibaira odola isuri dutela salatu du
Eguzki talde ekologistak salatu du Urola ibaira odola isuri dutela. Zestoako Iraeta auzotik igarotzen den tokian izan da isurketa, eta Eguzkik uste du litekeena dela Urkaiko hiltegian izatea jatorria.
2022/08/18 - 12:52
ELAk Zestoako alkatea salatu du langileen greba eskubidea urratu duela egotzita
Herriko jaien zezen plaza muntatzeko lanak Udal Brigadari dagozkio, eta lan horiek greban dagoen brigadako buruak gidatu behar ditu. Sindikatuaren arabera, Udalak Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburuak emandako gutxieneko zerbitzuen inguruko agindua urratu du.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/02/25 - 15:26
Milaka zibilek alde egin dute Kievetik, errusiarrek bonbaketak areagotu ostean
Errusiarren erasoak autoa hartu eta Kiev uztera bukltzatu ditu ukrainar asko. Beste askok, tren geltoki eta bunkerretan babes hartu behar izan duten bitartean.
2022/01/11 - 10:32
Pertsona bat artatu behar izan dute Zestoako baserri batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Baserrian bizi den bizilagunetako bat Zarauzko osasun etxera eraman dute, kea arnastuta. Sua itzali dute.
2021/12/04 - 13:19
Ireki dute luiziagatik itxita zegoen A-8 autobideko erreietako bat, Zestoa parean
Zarauzko ordainlekutik Zumaiarako irteera arteko zatian dago arazoa, Bilborako noranzkoan.
2021/09/15 - 11:25
Pertsona bat larri zauritu da Zestoan, bere autoak autobus baten kontra talka eginda
GI-631 errepidea itxita egon da hainbat orduz, baina dagoeneko normaltasuna berreskuratu dute bertan.