Sustoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkoitiko realzaleen autobusetako batek su hartu zuen Zestoa parean

Iragarkia
20230317094348_autobusa-sutan_
18:00 - 20:00
Azkoitiko realzaleen autobusetako batek su hartu zuen Zestoa parean
Tentsio handiko uneak bizi izan zituzten Azkoitiko realzale gazteek Erromaren kontrako partidaren ondoren. Autobusak su hartu zuen Zestoa parean. Atzean eserita zihoan gazte koadrila konturatu zen keaz eta gidaria ohartarazi zuen. Ez zen zauriturik izan; bidaiari guztiak garaiz atera ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X