Hiltegi batek Urola ibaian odola isuri duela salatu du Eguzkik
Eguzki talde ekologistak Urola ibaian izandako isuri bat salatu du, Iraetan, Zestoan (Gipuzkoa). "Urkaiko hiltegiko odola dela ematen du", azaldu dute.
Urkaiko hiltegiak EITB Mediari esan dionez, apurtutako kutxatila batek eragin du isuria, eta arazoa jadanik konponduta dago.
Eguzkik azpimarratu duenez, Urkaikok, araudi berriari jarraituz, kamerak jarri ditu hiltegiaren barruan, "gauzak behar bezala egiten direla eta ganadua sakrifizio ahalik eta txikiena eginez hiltzen dela bermatzeko".
"Ondo dago, baina irudiak ikusita, argi dago, beste esparru batzuetan behintzat, hiltegiak ez duela behar bezala funtzionatzen, ez baita odola ibaira iristen den lehen aldia", deitoratu du.
Talde ekologistaren ustez, isurketa horren "larritasuna areagotzen" duten bi faktore daude. Batetik, Urola ibaiak egun hauetan ur gutxi darama, eta horrek "kutsaduraren eragina ibai-ekosisteman gehiago nabarmentzea eragiten du".
Bestetik, Eguzkik azpimarratu duenez, odola isurtzea "ia % 100ean ekidin daiteke", eta gogorarazi du odol lehorra "aspalditik" erabiltzen dela nekazaritzan eta lorezaintzan ongarri gisa. Izan ere, "nekazaritza ekologikoan baimendutako produktuen artean dago".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun