Zumarraga
2021/12/02 - 14:26
Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora
Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.
2021/11/30 - 15:33
Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi feria bertan behera geratu da
Idatzi bateratu batekin jakinarazi dute Urretxuko eta Zumarragako udalek aurten ere ez dela Santa Lutzi feriarik izango. Donostian datorren astean erabakiko dute zer gertatzen den San Tomaseko feriarekin.
2021/11/30 - 12:04
Bertan behera gelditu da Urretxu eta Zumarragako 2021eko Santa Lutzi Feria
Bi udalek aurtengo hitzordua bertan behera uztea erabaki dute azokan sor daitezkeen pilaketak saihesteko eta osasuna lehenesteko, covid-19ak bertan izan duen eragin handia ikusirik. "Inoiz baino gehiago" bertako produktuak kontsumitzeko deia egin dute.
2021/11/29 - 15:45
800eko langa gainditu du intzidentziak Gipuzkoan
Orotara 177 herri daude eremu gorrian EAEn: 24 Araban, 79 Bizkaian eta 74 Gipuzkoan.
2021/11/25 - 14:09
Bilbo eremu gorrira sartu da, aurrez Gasteizek eta Donostiak egin bezala
Gipuzkoa gogor astintzen ari da izurria, eta hainbat udalerri handik, tartean Zumarragak, Azpeitiak edo Urretxuk, 1.500 kasutik gorako intzidentziak dituzte.
2021/11/22 - 14:04
EAEko 18 udalerri gehiago batu dira semaforoaren zerrenda gorrira
Gipuzkoak kezkatzen du gehien (510 kasu 100.000 biztanleko), eta eremu gorrian jarraitzen du lurraldeko 68 udalerri gehiagorekin batera, hau da, aurreko astean baino bi gehiago.
2021/11/18 - 14:23
EAEko 119 udalerrik gainditu dute 150eko intzidentzia eta jarduerak eten edo ez erabaki beharko dute
Jaurlaritzak aldatu egin du herriz herri covid-19ak EAEn izan duen eragina neurtzeko koloreen semaforoa aurkezteko modua. Hala, aurrerantzean 150 kasuko intzidentziatik gora duten udalerriak zerrenda gorrian ageriko dira.
2021/11/17 - 19:23
Udalerri batzuk festak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira
Horrela, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa. Era berean, Murgian jaiak ez ospatzea erabaki dute. Zer gertatuko da Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin?
2021/11/17 - 11:25
Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburuan egitekoa zen Babarrun Festa
Asteburuan egitekoak ziren jaiak ez egitea erabaki dute Murgian. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko edo atzeratzeko erabakia udalen gain utzi ostean, horiekin aurrera jarraitu ala ez erabaki behar dute orain tokian tokiko udal gobernuek.
2021/11/16 - 21:59
Jaurlaritzak alkateen esku utzi du ekitaldi jendetsuak bertan behera utzi edo berregokitu erabakitzea
Datozen asteetan azokak edo bestelako ekitaldiak dituzten udalerrietako alkateek bihar argitaratuko den dekretua ondo irakurri nahi dute zer egin erabaki aurretik.
2021/11/16 - 15:27
Datozen egunetan ospatzekoak diren hainbat ekitaldi airean daude
Jaurlaritzak intzidentzia altuko herrietan ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko deia egin ostean, datozen egunetan ospatzekoak diren hainbat ekitaldi zalantzan daude.
2021/11/15 - 14:09
EAEko zortzi udalerri daude eremu gorrian eta neurri berriak izango dituzte asteartetik
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak prentsaurrekoa emango du asteartean gorriz dauden ondorengo udalerrietan ezarriko diren murrizketen berri emateko: Agurain, Astigarraga, Azpeitia, Elorrio, Pasaia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga.
2021/11/08 - 14:16
Abadiño eta Astigarraga batu eta gero, bost dira gorriz dauden udalerriak
Agurain, Abadiño, Astigarraga, Azpeitia eta Zumarraga dira. Lazkaok, baina, bertatik irtetea lortu du. Arabak, bestalde, ezin izan dio eremu berdeari eutsi eta horira igaro da.
2021/11/02 - 15:18
Industria hondakinak tratatzeko 10 planta irekiko ditu Jaurlaritzak
Bergaran irekiko da paperari bideratutako proiektua eta nahiko aurreratua daude lanak. Zumarragan, berriz, plastikoari bideratutako bat eraiki nahi dute.
2021/11/01 - 14:33
Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira batu eta Ondarroa eta Urnieta bertatik irten dira
Gipuzkoan, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Usurbil eremu berdetik irten ondotik, Zumaia bakarrik gelditu da bertan.
2021/10/25 - 15:20
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.
2021/10/21 - 21:18
24 urteko gazte bat espetxean sartu dute, Zumarragan neska bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa astelehen goizaldean gertatu zen Zumarraga kanpoaldeko bazter batean eta ustezko erasotzailea asteazkenean atxilotu zuten.
2021/10/18 - 15:11
Urnietan gorri jarri da semaforoa
Bizkaiak, berriz, ezin izan dio berdeari eutsi eta horira egin du jauzi. Ondarroa eta Agurain laranjaz margotu dira.
2021/10/11 - 15:08
Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera
Kontrako bidea egin dute, ordea, Portugaletek (Bizkaia) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) eta udalerri hori dira orain.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.