EAEko turismoak beherakada txikia izan zuen 2009an
2009an aurreko urtean baino % 1 sarrera gutxiago izan ziren EAEko hoteletan eta bidaiariek igarotako gau kopurua % 1 gutxitu zen, Eustatek jakitera eman duenez.
2009. urtean 1.991.790 bidaiari sartu ziren Euskal Autonomi Erkidegora, hau da, aurreko urtean baino 29.000 gutxiago. Arabara eta Bizkaira heldutako bidaiari kopurua % 2 gutxitu zen, eta Gipuzkoara heldutakoena % 1.
2009. urtean 3.743.209 gau igaro zituzten bidaiariek, hots, aurreko urtean baino 50.000 gutxiago. Igarotako gau kopuruak, beraz, bilakaera negatiboa izan du Araban (-% 1) eta Bizkaian (-% 3), baina Gipuzkoan ez da aldaketarik atzeman (% 0).
Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,88 egunetan mantendu zen. EAEko okupazio maila % 44,57koa zen 2008. urtean eta % 41,66koa 2009an.
Sarrerak hazi egin ziren abenduan
Eustaten datuen arabera, 2009ko abenduan 132.394 bidaiarik hartu zuten ostatu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino 6.000 gehiagok eta, horrenbestez, % 5eko gehikuntza izan da. Hiru lurraldeetan gehitu zen bidaiari kopurua: 2008ko abenduko datuekin alderatuta Araban % 7 gehitu zen bidaiarien kopurua, Bizkaian % 6 eta Gipuzkoan % 2.
Estatuko bidaiarien sarrerak % 4 gehitu ziren eta atzerritik etorritako bidaiarien sarrerak % 7 gehitu ziren. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu zen: Araban % 7, Bizkaian % 5 eta Gipuzkoan % 2.
Halaber, hiru lurraldeetan gehitu zen atzerritik etorritako bisitarien kopurua: Araban % 7, Bizkaian % 11 eta Gipuzkoan % 3.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.