Gobernu berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hungariak ziurtatu du bere ekonomia egonkorra dela

"Aurreko Gobernuak argitaratutakoaren eta errealitatearen artean desberdintasun handiak daude", adierazi du Estatuko idazkari hungariarrak.

Fidesz Hungariako Gobernu berria osatzen duen partidu kontserbadoreak lasaitasun mezua igorri dio nazioarteko finantza-merkatuari eta estatuaren egoera ekonomikoa "egonkortua" izan dela ziurtatu du.

Europako Zentroko Estatuko aurrekontu-krisi berri baten aukerak merkatuetan urduritasun handia sortu du, poltsan beherakada nabarmenekin, batez ere Espainian. Mihaly Varga Hungariako egoera ekonomiko erreala ikertzeko ardura duen kabineteko zuzendariak dioenez, " lur-jotzea emateko aukera dagoela esaten duten aurreragoko adierazpenak gehiegizkoak dira". Era berean, Gordon Bajnai ekonomilari independenteak zuzendutako aurreragoko Gobernua salatu du kontu publikoen inguruko egoeraz gezurra esatearren.

Vargak ziurtatu duenez, eskainitako datuak zergen sarreretan, sektore publikoaren gastuetan eta garraio zerbitzuen inguruan egindako gastuetan oinarritzen dira. Gainera, zenbaki egokiak ez argitaratzearren "erantzuleak nortzuk diren" zehaztu beharko direla adierazi du. .

Hungariako zor publikoaren finantziazio ahalmena "ez dago zalantzan" eta Gobernuak aurten defizita Barne Produktu Gordinaren % 3,8an edukitzeko helburua abian mantentzeko asmoarekin jarraitzen du , Vargak informatu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X