Tubos Reunidoseko langileek batzarra egingo dute arratsaldean, hurrengo zer pauso eman erabakitzeko
Goizean langileen batzordea osatzen duten ordezkariek bilera egingo dute, arratsaldeko batzarra prestatzeko. Zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen) eta Amurrioko altzairutegia ixteko asmoa agertu die langileei.
Tubos Reunidosek Amurrion eta Trapagaranen dituen lantegietarako enplegu erregulazioko espedientea iragarri eta biharamunean, langileek arratsaldean batzarra egingo dute hurrengo pausoak zehazteko. Atzo, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko altzairutegia ixteko eta 301 langile kaleratzeko asmoa agertu zuen (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen).
Enpresa batzordea 10:00etan elkartu da, besteak beste, arratsaldeko langileen asanblada (15:30) prestatzeko.
Amurrioko enpresa batzordeko presidentearen arabera, altzairutegiaren itxiera amaieraren hasiera izango da. Enplegu erregulazioko espedientearen inguruko negoziazioan kaleratzeak gutxitzea espero du, baina Aiaraldeko lantegiak etorkizun gutxi duela uste du.
Gehiengoa duen ELA sindikatuak enplegu erregulazioko espedientea erretiratzea eskatu du eta greba orokorra proposatu du borroka bide gisa.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak babesa agertu die langileei, eta negoziazioaren baitan kaleratzeak gutxituko direla uste du.
Bestalde, langileek ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin elkartuko dira ostiral honetan eta Tubos Reunidosek laguntza publikoak jaso dituenez enplegua bermatzeko eskatuko diote.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela